
Literaturaren mundura Errauts eleberri liburuarekin sartu da Eneko Aizpurua (Lazkao, 1976). Zuzenbidean lizentziaduna, itzultzaile lan egiten du Nafarroako unibertsitate batean. Iruñean bizi da, eta han argitaratu zioten duela hiru urte lehen narrazioa, Fortunaren gurpilak. Egile berrientzako lehiaketan bigarren saria lortu zuen narrazio laburren arloan. Idazle baino gehiago irakurle dela dio, nobela beltzaren zalea. «Genero beltzera bakarrik mugatuta ez nago, baina hortik joko nuke gehienbat. Lehen liburua eskuetan edukitzeak satisfazio handia ematen du», aitortu du. Literaturan zeure lehen liburua argitaratu duzu, ‘Errauts’. Bai, aurrenekoa da argitaletxe batekin atera dudana. Aurretik, Iruñeko Udalak antolatutako egile berrientzako lehiaketa batera aurkeztu nintzen, eta narrazio labur bat argitaratu zidaten. Betidanik izan al duzu zaletasuna? Gehien bat irakurtzea gustatzen zait, betidanik. Hori dut literaturarekiko lehenengo lotura, egile moduan baino gehiago. Zer genero edo egile dituzu gogoko? Nobela beltza, gehien bat. Asko irakurri ditut Igel argitaletxeak itzulitako nobela beltzeko autoreak: Raymond Chandler, Dashiell Hammet, Chester Himes, Ipar Amerikako hard-boiled deritzaien egileak. Europarrak, berriz, Vazquez Montalban Espainian, Jean-Claude Izzo Frantzian… Estilo horretakoak. Bestelakoak ere irakurtzen ditut. Irakurle izatetik idaztera jauzia badago, eta gehiago argitaratzera. Orain dela pare bat urte Gipuzkoan izan ziren adingabe etorkinen zentroetan suteak, beraiek eragindakoak edo. Goierrin, Lazkaoko hotelean izan zen, eta Segurako aterpetxean. Bateratsu [...]

Gaztaren arloan mundu mailan izaten den lehiaketa ospetsuenean urtero eman ohi duten mailari eutsi diote aurten ere Idiazabal jatorri izendapeneko gazta egiten duten ekoizle goierritarrek. Aurtengo World Cheese Awards lehiaketan guztira hamar domina lortu dituzte Goierriko sei gaztagilek: urrezkoak hiru, zilarrezkoak lau eta brontzezkoak hiru. Birminghamen (Ingalaterra) jokatu da aurten gazta txapelketa. Sariak, aldiz, ostiralean jaso zituzten gaztagileek, Idiazabal Gazta Jatorrizko Deitura erakundeak Iruñean egin zuen ekitaldian. Goierrira etorri diren dominez gain, Idiazabal gazta ekoizten duten Hego Euskal Herriko beste 24 artzainek 36 sari eskuratu dituzte. 46 domina guztira, beraz, Idiazabal Gaztarentzat. Baztarrika gaztak hiru domina Gabiriako Baztarrika baserriko izen bereko gazta izan da, euskal gaztagileen artean, sari gehien lortu dituena, Urdazubiko (Nafarroa) Bengoetxearekin batera. Elisabet Elgarresta gabiriarrak hiru domina jaso ditu, bi urrezko (Idiazabal sailean eta jatorri izendapen babestuko gazten sailean) eta brontzezko bat (ardi esnezko gazta gogorra). Legazpiko Pedro Gabiriak bi domina ditu, Makatza gaztarekin: urrezkoa eta brontzezkoa. Idiazabalgo J.Aranburu Elkarteak ere bi atera ditu, zilar eta brontze bana. Olaberriko Aizpea gaztandegiak zilarrezko sari bat ekarri du Ingalaterratik, mendiko gaztarekin aurkeztu ondoren. Joseba Insausti ordiziarrak —Otatza markako gazta egiten du—, eta Jabier Muñoa zeraindarrak (Basazabal) ere zilarrezko domina bana dute. Erakunde arautzailetik, saridunak zoriontzeaz gain, Idiazabal izendapenaren «prestigioa [...]

Azaroaren 19an Legorretan ospatu zen Neguko Festa elkartasunezko ekimenetik hasieran jakinarazita baino 525 euro gehiago bideratuko dira gobernuz kanpoko erakunde batera. Gaztaina erreak jateagatik 701,70 euro jaso baziren, Udalak orain argitu du gazta...

Gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da ahatea sukaldean, eta Eguberriei begira, Jakitean elkarteak Ahatearen Astea antolatu du. Gipuzkoako 15 jatetxek plater bana osatu dute ahatea oinarri hartuta, tartean Zumarragako Ezkiotarra eta Beasaingo Kattalin jatetxeek. Azken honetako sukaldaria da Juan Manuel Garmendia, eta ekimenaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu. Zergatik aukeratu duzue ahatea ekimen hau egiteko? Jakitean elkartean sukaldaritza tradizionala egiten dugun hainbat jatetxe gaude, eta hainbat ekoizlek babesten gaituzte. Babesle horietako batek ahatea eta haren inguruko produktuak saltzen ditu, eta horien berri emateko aurkezpen bat eta afari bat antolatu zituen. Han sortu zen ideia, eta orduan erabaki genuen ahatea oinarri hartuta aste berezi bat antolatzea. Zein da zuek sortu duzuen platera? Ahateki konfitatua griselan, sagar purearekin eta Pedro Ximenez murrizketarekin. Ahatearen izter konfitatutak griselan erreko ditugu, eta sagar purearekin batera konbinatuko dugu. Dekorazio gisa tomatetxoak erabiliko ditugu. Jendeak ba al du ahatea jateko ohiturarik? Hemen ahatea kontsumitzen orain 20 urte inguru hasi ginen, baina ipar Euskal Herrian oso produktu ohikoa da. Sukaldaritza tradizionalean ere pisua hartzen ari da. Eta etxeetan, kontsumitzen al da? Nik uste dut gero eta jende gehiagok erosten duela ahatea etxean jateko. Gaur egun, gainera, ia edozein dendatan dago ahatea erosteko aukera. Egia da jateko zaporez [...]

Urte gutxian aldaketa handiak izan dira teknologiari dagokionean. Duela gutxi arte etxebizitzetan etxetresna elektrikoez gain, telebistak eta irratiak zeuden bakarrik. Orain, bi horiez gain, familia askok, ordenagailua, telefono mugikorrak, bideojokoak, iPad-a, iPod-a, iPhone-a, wii-a… dituzte. Esan daiteke, beraz, belaunaldi gazteak teknologia berriak besapean dituztela jaiotzen direla, eta orokortzerik ez dagoen arren, normalean gailu horiekiko interesa agertu ohi dute etxeko haurrek eta gazteek. Fernando Olabarrieta Etxadiko psikologoak Ezkio-Itsason emandako hitzaldian aipatu zuenez, teknologia berrien erabilera egokiak seme-alabengan ondorio positiboak izan ditzake. Horrela, telebista, ordenagailua, bideojokoak, Internet eta telefono mugikorra ezagutza berrien iturri dira. Interneten eta ordenagailuen erabilera egokiak lexikoa handitzen eta hizkuntza aberasten lagundu dezake. Telefono mugikorrak eta Internetek, pertsonen arteko komunikazioa eta erregulazio emozionala erraztu ditzake. Ordenagailuak gaur egungo gizartearen funtzionamendua hobeto ulertzen lagundu diezaieke haurrei eta gazteei, eta bideojoko egokietan garatzen diren jarduerak, berriz, garapen psikologikorako onuragarriak izan daitezke. Eragin negatiboak Olabarrietak esan zuenez, teknologia berriek eragin negatiboak ere izan ditzakete, ordea, modu egokian erabiltzen ez badira. Esaterako, menpekotasuna eta autokontrolerako zailtasunak eragin ditzakete. Telebistak eta bideojoko desegokiek portaera ez aproposak imitatzea erraztu dezakete, «benetako munduaren eta fikzioaren arteko bereizketa zailago eginez», gehitu du psikologoak. Telebista eta Interneten erabilera desegokiak, sexualitateari buruzko ikuspuntu irreala eskaini dezake, «bi pertsonen arteko [...]

Olaberriko Motor Festan bi mila lagunetik gora bildu ziren larunbatean, antolakuntzaren datuen arabera, Olaberriko Zirkuitua beteta 2011ko automobilismo denboraldiari ikuskizun dotorearekin akabera emateko. Rallyetako, igoeretako eta zirkuituetako pilotu ospetsuak zeuden iragarrita, karkros eta karting lehiaketen artean. Bi aldeek —ikusle zein partaide— ez zuten hutsik egin, eta Motor Festa «benetako jaia» izan dela azaldu du Vilariño Motorsport taldeak, Olaberriko zirkuituaren kudeatzaileetako batek. Bi mila lagun sartu ziren auto proben esparrura, egunean zehar. Goizeko hamaiketan hasi eta ilun sentian bukatu arte, egitarauak etenaldi oso gutxi izan zituen. Euskal Herriko zaletuez gain, Errioxa, Gaztela Leon, Kantabria eta Galiziako autozaleak ere izan ziren Olaberrian. Dani Sordok eta Ander Vilariñok nazioarteko jauzia egiteko dituzten aukerak erakutsi zituzten pistan, Jema 630GT eta Nascar autoekin, hurrenez hurren. Motoziklismoko 125eko Munduko Txapelketa bukatu berri duen Efren Vazquez bizkaitarra ere bertan zen, baita auto lasterketa espezialitate askotan jarduten diren ordezkariak ere: Dani Sordo zaharra, Jose Antonio Suarez, Munduko Academy Rally txapelketetan aritzen dena; Fran Cima, Espainiako asfalto gaineko pilotua; Oscar Palacio, mendiko igoeretako txapelduna Asturiasen eta Espainian… Euskal gidarien artean, Igor Urien, Aritz Egozkue, Michel Lamiscarre, Iñigo Olabegogeaskoetxea, Joseba Iraola, Toni Rioja edo Eugenio Mantecon aritu ziren, bakoitza bere modalitatean. Vilaiñotar aita-alabak, Andres eta Angela, ere aritu ziren. Partaidetza [...]

Legorretako gaztetxean jasan dituzten lapurreten kostuari aurre egiteko, jaialdia antolatu du Gazte Asanbladak abenduaren 17rako. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Lehenik, 11:00etan, lipdub edo bideoklip bat grabatu nahi dute, herritar guztiekin. 14...







