Agur dotorea, motorra itzaltzeko
Olaberriko Motor Festan bi mila lagunetik gora bildu ziren larunbatean, antolakuntzaren datuen arabera, Olaberriko Zirkuitua beteta 2011ko automobilismo denboraldiari ikuskizun dotorearekin akabera emateko. Rallyetako, igoeretako eta zirkuituetako pilotu ospetsuak zeuden iragarrita, karkros eta karting lehiaketen artean. Bi aldeek —ikusle zein partaide— ez zuten hutsik egin, eta Motor Festa «benetako jaia» izan dela azaldu du Vilariño Motorsport taldeak, Olaberriko zirkuituaren kudeatzaileetako batek. Bi mila lagun sartu ziren auto proben esparrura, egunean zehar. Goizeko hamaiketan hasi eta ilun sentian bukatu arte, egitarauak etenaldi oso gutxi izan zituen. Euskal Herriko zaletuez gain, Errioxa, Gaztela Leon, Kantabria eta Galiziako autozaleak ere izan ziren Olaberrian. Dani Sordok eta Ander Vilariñok nazioarteko jauzia egiteko dituzten aukerak erakutsi zituzten pistan, Jema 630GT eta Nascar autoekin, hurrenez hurren. Motoziklismoko 125eko Munduko Txapelketa bukatu berri duen Efren Vazquez bizkaitarra ere bertan zen, baita auto lasterketa espezialitate askotan jarduten diren ordezkariak ere: Dani Sordo zaharra, Jose Antonio Suarez, Munduko Academy Rally txapelketetan aritzen dena; Fran Cima, Espainiako asfalto gaineko pilotua; Oscar Palacio, mendiko igoeretako txapelduna Asturiasen eta Espainian… Euskal gidarien artean, Igor Urien, Aritz Egozkue, Michel Lamiscarre, Iñigo Olabegogeaskoetxea, Joseba Iraola, Toni Rioja edo Eugenio Mantecon aritu ziren, bakoitza bere modalitatean. Vilaiñotar aita-alabak, Andres eta Angela, ere aritu ziren. Partaidetza [...]
Olaberriko Motor Festan bi mila lagunetik gora bildu ziren larunbatean, antolakuntzaren datuen arabera, Olaberriko Zirkuitua beteta 2011ko automobilismo denboraldiari ikuskizun dotorearekin akabera emateko. Rallyetako, igoeretako eta zirkuituetako pilotu ospetsuak zeuden iragarrita, karkros eta karting lehiaketen artean. Bi aldeek —ikusle zein partaide— ez zuten hutsik egin, eta Motor Festa «benetako jaia» izan dela azaldu du Vilariño Motorsport taldeak, Olaberriko zirkuituaren kudeatzaileetako batek.
Bi mila lagun sartu ziren auto proben esparrura, egunean zehar. Goizeko hamaiketan hasi eta ilun sentian bukatu arte, egitarauak etenaldi oso gutxi izan zituen. Euskal Herriko zaletuez gain, Errioxa, Gaztela Leon, Kantabria eta Galiziako autozaleak ere izan ziren Olaberrian.
Dani Sordok eta Ander Vilariñok nazioarteko jauzia egiteko dituzten aukerak erakutsi zituzten pistan, Jema 630GT eta Nascar autoekin, hurrenez hurren. Motoziklismoko 125eko Munduko Txapelketa bukatu berri duen Efren Vazquez bizkaitarra ere bertan zen, baita auto lasterketa espezialitate askotan jarduten diren ordezkariak ere: Dani Sordo zaharra, Jose Antonio Suarez, Munduko Academy Rally txapelketetan aritzen dena; Fran Cima, Espainiako asfalto gaineko pilotua; Oscar Palacio, mendiko igoeretako txapelduna Asturiasen eta Espainian…
Euskal gidarien artean, Igor Urien, Aritz Egozkue, Michel Lamiscarre, Iñigo Olabegogeaskoetxea, Joseba Iraola, Toni Rioja edo Eugenio Mantecon aritu ziren, bakoitza bere modalitatean. Vilaiñotar aita-alabak, Andres eta Angela, ere aritu ziren.
Partaidetza ezezik, zirkuituko bihurguneetan eskainitako ikuskizuna ere «bikaina» izan zela adierazi dute antolatzaileek. Karkroseko erakustaldiak piztu zituen jendearen irrikak, ibilgailu arin horien irristaketa, aurreratze eta jolasekin. Hamar ibilgailuko parrillarekin jokatu ziren lasterketak, ikuskizunari gehigarria emanez. Iker Lujanbio izan zen lehenbizikoa karkrosekin, Ibai Iglesias bigarren eta Aitor Elizondo hirugarren.
Karting desafioa ere egin zen, bi txandatara. 125 zentimetro kuboko eta sei abiadurako gailuak erabili zituzten. Victor Etxabe gailendu zen, eta Oscar Pereira eta Arturo Cobos igo ziren podiumeko beste bi kosketara.
Ikusleek eguerdian tarte bat eduki zuten, zirkuitura jaitsi eta parte-hartzaileen ibilgailu guztiak bertatik bertara ikusteko, baita pilotuekin hitz egin eta argazkiak ateratzeko ere.
Gabiriako Rallyesprinta martxoaren 4an jokatuko da
Denboraldia bukatu den honetan, hurrengoa ere itxura hartzen hasia dago. Olaberriko Zirkuituaren ondoan, automobilismoko Goierriko beste ekitaldi apurretakoa Gabiriako Rallyesprinta izan ohi da. Datorren urteko ediziorako —14.a izango du— data jarrita dago: martxoaren 4a.
Aurten larunbatean izan bada, 2012an jatorrizko egunera itzuliko da, igandera hain zuzen. Euskal Herriko motor denboraldiko aurrenetariko hitzordua izango da Gabiriakoa.











