Legorretan Neguko Festak 525 euro gehiago utzi ditu
Azaroaren 19an Legorretan ospatu zen Neguko Festa elkartasunezko ekimenetik hasieran jakinarazita baino 525 euro gehiago bideratuko dira gobernuz kanpoko erakunde batera. Gaztaina erreak jateagatik 701,70 euro jaso baziren, Udalak orain argitu du gazta...
Azaroaren 19an Legorretan ospatu zen Neguko Festa elkartasunezko ekimenetik hasieran jakinarazita baino 525 euro gehiago bideratuko dira gobernuz kanpoko erakunde batera. Gaztaina erreak jateagatik 701,70 euro jaso baziren, Udalak orain argitu du gaztaina hornitzeaileari ordaindu beharrekoa doan atera dela. «Aurtengo gaztainaren kalitate eskasan inguruan, zera adierazi nahi dugu. Gaztaina horiek ekarri zituen merkatariak hornitzailearekin eginiko kudeaketen eraginez, hornitzaileak gaztaina horiek ez kobratzea lortu duela». Hala, 210 kilo gaztainari kiloko dagokion 2,50 euro gehiago izango dira, 1.226,70.











