Munduko gazta lehiaketatik hamar sari iritsi dira Goierrira
Gaztaren arloan mundu mailan izaten den lehiaketa ospetsuenean urtero eman ohi duten mailari eutsi diote aurten ere Idiazabal jatorri izendapeneko gazta egiten duten ekoizle goierritarrek. Aurtengo World Cheese Awards lehiaketan guztira hamar domina lortu dituzte Goierriko sei gaztagilek: urrezkoak hiru, zilarrezkoak lau eta brontzezkoak hiru. Birminghamen (Ingalaterra) jokatu da aurten gazta txapelketa. Sariak, aldiz, ostiralean jaso zituzten gaztagileek, Idiazabal Gazta Jatorrizko Deitura erakundeak Iruñean egin zuen ekitaldian. Goierrira etorri diren dominez gain, Idiazabal gazta ekoizten duten Hego Euskal Herriko beste 24 artzainek 36 sari eskuratu dituzte. 46 domina guztira, beraz, Idiazabal Gaztarentzat. Baztarrika gaztak hiru domina Gabiriako Baztarrika baserriko izen bereko gazta izan da, euskal gaztagileen artean, sari gehien lortu dituena, Urdazubiko (Nafarroa) Bengoetxearekin batera. Elisabet Elgarresta gabiriarrak hiru domina jaso ditu, bi urrezko (Idiazabal sailean eta jatorri izendapen babestuko gazten sailean) eta brontzezko bat (ardi esnezko gazta gogorra). Legazpiko Pedro Gabiriak bi domina ditu, Makatza gaztarekin: urrezkoa eta brontzezkoa. Idiazabalgo J.Aranburu Elkarteak ere bi atera ditu, zilar eta brontze bana. Olaberriko Aizpea gaztandegiak zilarrezko sari bat ekarri du Ingalaterratik, mendiko gaztarekin aurkeztu ondoren. Joseba Insausti ordiziarrak —Otatza markako gazta egiten du—, eta Jabier Muñoa zeraindarrak (Basazabal) ere zilarrezko domina bana dute. Erakunde arautzailetik, saridunak zoriontzeaz gain, Idiazabal izendapenaren «prestigioa [...]
Gaztaren arloan mundu mailan izaten den lehiaketa ospetsuenean urtero eman ohi duten mailari eutsi diote aurten ere Idiazabal jatorri izendapeneko gazta egiten duten ekoizle goierritarrek. Aurtengo World Cheese Awards lehiaketan guztira hamar domina lortu dituzte Goierriko sei gaztagilek: urrezkoak hiru, zilarrezkoak lau eta brontzezkoak hiru.
Birminghamen (Ingalaterra) jokatu da aurten gazta txapelketa. Sariak, aldiz, ostiralean jaso zituzten gaztagileek, Idiazabal Gazta Jatorrizko Deitura erakundeak Iruñean egin zuen ekitaldian. Goierrira etorri diren dominez gain, Idiazabal gazta ekoizten duten Hego Euskal Herriko beste 24 artzainek 36 sari eskuratu dituzte. 46 domina guztira, beraz, Idiazabal Gaztarentzat.
Baztarrika gaztak hiru domina
Gabiriako Baztarrika baserriko izen bereko gazta izan da, euskal gaztagileen artean, sari gehien lortu dituena, Urdazubiko (Nafarroa) Bengoetxearekin batera. Elisabet Elgarresta gabiriarrak hiru domina jaso ditu, bi urrezko (Idiazabal sailean eta jatorri izendapen babestuko gazten sailean) eta brontzezko bat (ardi esnezko gazta gogorra).
Legazpiko Pedro Gabiriak bi domina ditu, Makatza gaztarekin: urrezkoa eta brontzezkoa. Idiazabalgo J.Aranburu Elkarteak ere bi atera ditu, zilar eta brontze bana.
Olaberriko Aizpea gaztandegiak zilarrezko sari bat ekarri du Ingalaterratik, mendiko gaztarekin aurkeztu ondoren. Joseba Insausti ordiziarrak —Otatza markako gazta egiten du—, eta Jabier Muñoa zeraindarrak (Basazabal) ere zilarrezko domina bana dute.
Erakunde arautzailetik, saridunak zoriontzeaz gain, Idiazabal izendapenaren «prestigioa eta izen ona zabaltzen laguntzeagatik» poza agertu du. «Gure artzainen ahalegina, ilusioa eta lan ona kanpotik ere aitortu egiten da.
Bestetik, 2010ean nazioarteko gazta lehiaketa gehiago saritu dituzten ekoizleei ere aitortza egin die Izendapenak, Iruñean. Goierrikoak J. Aranburu Elkartea eta Aizpea dira, iaz urrezko eta zilarrezko Cincho saria eskuratu zutelako, hurrenez hurren.











