Egonaldiak eta saskiak zozkatuko ditu Bareak elkarteak Gabonetan
Bareak merkatarien eta ostalarien elkarteak sei saski eta lau hotel egonaldi zozkatuko ditu aurten Gabonetako kanpainaren barruan. Elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenei zozketan parte hartzeko txartelak banatzen ari dira dagoeneko. Zozketa hil...
Bareak merkatarien eta ostalarien elkarteak sei saski eta lau hotel egonaldi zozkatuko ditu aurten Gabonetako kanpainaren barruan. Elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenei zozketan parte hartzeko txartelak banatzen ari dira dagoeneko.
Zozketa hilaren 23an izango da, Loinazko San Martin plaza azpian, 20:00etan. Guztira, elkarteko bazkideen egindako ekarpenekin lau mila euro banatuko dituzte saritan. Abenduaren 23rako kale animazioa eta txokolate jana ere antolatu dituzte. Opariak zozkatu ondoren elkarteko 25 kamiseta ere zozkatuko dituztela esan dute Bareaketik.
Txartelarekin ordainduta
Urte guztian egin duten moduan, abenduan zehar ere erosketak Bareak txartelarekin ordaintzen badira, 5 eurotik hasi eta 50 eurorainoko sariak lortzeko aukera dago. Ekintza hauekin herritarrek Beasainen erostea lortu nahi dute Bareakeko bazkideek.













