2011/12/7

Udalekuetako begirale ikastarorako izen-ematea

Lazkaoko San Benito Ikastolak uztailero antolatzen dituen Beireko eta Lizarrako udalekuetan begirale izan nahi dutenek arloko titulua behar dute, ingelesekoaz gain. Begirale agiria ateratzeko ikastaroa antolatuko du datorren urtean ere, aurtengo esperi...

Aimar Maiz

Egonaldiak eta saskiak zozkatuko ditu Bareak elkarteak Gabonetan

Bareak merkatarien eta ostalarien elkarteak sei saski eta lau hotel egonaldi zozkatuko ditu aurten Gabonetako kanpainaren barruan. Elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenei zozketan parte hartzeko txartelak banatzen ari dira dagoeneko. Zozketa hil...

Beasaingo Hitza

Zinema autogestionatuari buruzko topaketa dago bihar

  Beasaingo Gaztetxeak zinema autogestionatuari buruzko topaketa antolatu du bihar arratsalderako. Gaztetxean bertan izango da topaketa. Dolly bat nola egiten den ikasteko aukera egongo da, 16:00etan hasita egingo duten tailerrean, eta ondoren sei kolektibok egindako film laburrak ikusi ahalko dira. Goierriko A Flor de Piel eta Urretxuko KKinzona Productions kolektiboak dira gonbidatu dizuten ekoizleetako bi, eta horien lanak ikusteaz gain, Donostiako Zapatilla Films, Pasaiako (Gipuzkoa) Cuatroyunacamara, Bcn telebista kateko La Tele.Cat eta Kataluiniako Compartir Dona Gustet kolektiboen lanak ere ikusi ahalko dira. Autogestioa hizpide Laburmetrai emanaldiaren ondoren mahai inguru irekia egingo dute, zinema autogestionatua eta produkzio kolektiboa gaia hizpide hartuta. Bertan parte hartuko dute sei kolektibo gonbidatuetako hainbat kidek. Nahi duen edonor gerturatu daiteke bihar gaztetxera eta gaiaz hitz egin mahai-inguruan parte hartuz. Beasaingo Gaztetxearen zazpigarren urteurrenaren barruan egin dituzten berritze lanak ere ikusi ahalko dira topaketan, eta prestatu duten jantoki berrian afaria egingo dute ondoren. Afarian jasotako dirua, Lelycos Producciones Autonomas taldearentzako izango dela esan dute gaztetxeko kideek. Afaldu ondoren, Runba Negra bakarlariak eta Batikano Rojo eta Morghead taldeek kontzertua egingo dute. Haien ondoren binilo jartzaile bat ariko da musika jartzen.

Beasaingo Hitza

Maria Leon legazpiarrak erakusketa jarri du Beasaingo aterpe tabernan

Maria Leon legazpiarra, Aterpen Maria Leon artista legazpiarrak erakusketa jarri du Beasaingo Aterpe tabernan. Iaz Aterpeko pintura lehiaketa irabazi zuen, eta erakusketarako lan abstraktuak eta kolore bizikoak egin ditu. Erakusketa abenduaren 16ra ...

Beasaingo Hitza

Garbiketa baino askoz gehiago

 Legazpiko industrialdeako garbigunea martxan dago. Asmo berezi bat du gainera: buru osasuneko gaixotasunak dituzten pertsonei laguntzea. Erramun Beltza legazpiarrak eta beste kide batek 2001. urtean abiarazi zuten Segihiru proiektua. Buru osasun gaixotasun bat zuten senitartekoei laguntzeko helburuz hasi zuten proiektua. «Senideek aurre egin genion egoerari» dio Beltzak. «Senide gaixoaren egoera normalizatu egin nahi genuen. Egungo gizarteak lanaren arabera aitortzen dizu balioa, eta proiektu edo lan honekin, balio duzu esaten diozu. Etxeko sofan egon beharrean, balio dut esaten du berak ere». 2001. urtean Donostian hasi ziren, autoetako bateriak jaso, desmuntatu eta aluminioa ateratzen. «Lan duin bat izatea nahi genuen, soldata batekin, ez denbora pasa bat, haiek ere konturatu egiten baitira». Pausu «motelak» izan zirela oroitzen du, baina hasiera hartatik, egun 36 langile izatera pasa dira. Askotariko arloetan aritzen dira: material arriskutsuen tratamenduan, dokumentuen suntsiketan, landare inbaditzaileen garbiketan, errautsak gordetzeko zeramikazko kutxa disolbagarriak egiten, txakurrentzako hotel batean, eskuz egindako adreiluak egiten, panteoien garbiketan… Imaginazioa erabiltzen dute, bai lanak aukeratzerako orduan, bai egiterakoan. «Errautsentzako kutxaren diseinurako, adibidez, Burgostik Baionara bitarteko museo guztiak bisitatu genituen» dio ekintzaile legazpiarrak. Egun, Europara garraiatzen dituzte ontziak. «Lehendik ez dauden lanak bilatzen ditugu, ezin baikara inorekin lehiatu. Kalitatea bai eman dezakegu, baina denbora behar dugu horretarako. Behar [...]

Legazpiko Hitza

San Nikolas eguna ospatu dute Legazpiko ikasleek

 Legazpin ere, urteroko ohiturari eutsiz, San Nikolas erronda egin zuten astelehen arratsaldean. Doinua Musika Eskolako eta Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabal ikastetxeetako ikasleek hartu zuten jaialdian parte.

Legazpiko Hitza

Donostialdera irteera batekin amaituko du denboraldia Goierrik

Txoritokieta eta Santiomendi gainak igoz Donostia eta Astigarraga lotuko dituzte; behin ibilaldia eginda, urte amaierako bazkaria egingo dute Astigarragan bertan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Martxan da Gernikako Arbola plazako igogailua

Labeaga kalea eta Gernikako Arbola plaza batzen ditu igogailu berriak, orain arte zeuden irisgarritasun arazoak, hein handi batean konponduz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Lazkaok pilotazaletasunarekin lotutako gune berria du: Maizpi elkartea

Pilota munduarekin estu lotutako elkartea dago Lazkaon larunbataz geroztik. Maizpi elkartea ofizialki eratu, egoitza ireki, eta zerbitzuan hasteko prest jarri dute Lazkao Txiki Plazako etxe-multzoaren behealdeko soziedadea, 200 metro koadrotik gorakoa. Izena leku berean zegoen Maizpide baserritik hartu dute, eta izana LAPKE Lazkaoko Antzar Pilota eta Kirol Elkartetik. Pilotarekiko zaletasuna eta soziedade gastronomiko funtzioa uztartu nahi ditu Maizpik. LAPKE elkarteak, esaterako, han izango du aurrerantzean egoitza. Larunbat eguerdian ospatu zuten bazkideek elkartearen asanblada eratzailea, udaletxean. Hirurogei bazkide ziren hasterako, baina batzarra bukatzerako 70era igoa zen kopurua, hamar lagun gehiago hartzeko erabakia onartu baitzen. Barne araudiaren kopia bana eman, eta bazkide bakoitzak bina giltza jaso zituen. Izan ere, bazkide 70 lagun baldin badira ere, bakoitzak etxeko —«familia-unitate» edo «elkarbizitza unitate» zehazten dute estatutuek— beste kide bati eman diezaioke sarbidea, erabilera eskubide (eta betebehar) berekin. Zuzendaritza taldea orain urtebete osatuta zegoen, elkartea egokitzeko eta proiektua garatzeko. Beste urtebeterako konpromisoa hartu du bederatzi lagunek osatutako lan-taldeak, 2013ra arte. Lau urteko ibilbideari, gailurra Lazkaon pilotazale elkartea sortzeko lehen urratsak 2007ko abenduan egin zituzten. Beste lokal batean jartzeko asmotan ibili ondoren, azkenean ezerezean geratu zen nahia. «2008ko udaberrian geldialdi bat ere izan zen, krisia zela eta, bazkide bila hasitakoan», argitu du Martin Agirre bazkideak. Gutxienez [...]

Aimar Maiz

Hogeita bost lazkaotar herri mugako mendietan

Ikasturterako zehaztutako mendi ibilaldien egutegiarekin aurrera jarraitzeko, igandean hogeita bost-bat lazkaotarrek parte hartu zuten irteeran. Ibilbide gozoa prestatua zuten Amalurreko eta San Benitoko arduradunek, Etxegaratetik abiatu, Atxurbi eta A...

Aimar Maiz

Bisita gidatuak antolatu dituzte San Adrianera, ostiralerako eta larunbaterako

  Aranzadi Zientzia Elkartea indusketak egiten ari da San Adriango kobazuloan eta kobazuloaren inguruetan, eta Zegamako turismo bulegoak bisita gidatuak antolatu ditu biharko eta etzirako. Turismo bulegokoek jakitera eman dutenez, bisita horietan lau indusketa kanpainetan egindako lanen berri emango dute, “baina batez ere azkeneko indusketa kanpainan izandako aurkikuntzak izango ditugu ardatz, alegia, aurkitu dituzten brontze garaiko piezak, erdi aroko gotorlekuaren aztarnak…”. Indusketa lanak bertatik bertara ikusteko aukera ere izango dute bertaratutakoek, Aranzadik otsailera arte ez baititu bukatuko lanak. Bihar 09:30ean irtengo dira Zegamako turismo bulegotik, eta baita etzi ere. Ibilaldi gidatuak ordu bateko iraupena izango du, eta ibilaldia “erraza” izango da turismo bulegokoen hitzetan. Goizean zehar hamaiketakoa egiteko tarte bat hartuko dute. Jan-edanak bisitariak berak eraman beharko ditu. Hamaiketakoaz gain, mendiko zapatillak edota botak eramateko ere aholkatu dute. Pertsona heldu bakoitzak lau euro ordaindu beharko ditu eta haurrek berriz, hiru euro. Bisita gidatu horiei buruzko informazio gehiago nahi duenak 943 80 21 87 telefono zenbakira deitu dezake.

Estitxu Imaz

Santa Lutzi eguneko feriak herri barruko trafikoan eta zerbitzu publikoan eragingo du

Herrigunea ibilgailuentzako itxita egongo da asteartean, 8:00etatik aurrera; zenbait lekutan ezin izango da kotxea aparkatu abenduaren 11tik aurrera, eta kale batzuk aparkatzeko...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bizipenetatik alkoholari ihesi

Al-Anon elkarteko bi kide Alkohola neurri gabe kontsumitzeak jendeak uste baino gauza gehiago dakartza berarekin. Tartean, alkoholikoen senitartekoen sufrimendua. Egoera horretan daudenen mina arintzeko Al-Anon elkartea sortu zuten 1941ean. Mundu mailako elkartea da, eta Goierrin, hiru lekutan elkartzen dira terapia egiteko: Beasainen, Legazpin eta Urretxun. «Alkoholikoekin bizi garenon elkartea» dela esaten dute erabiltzaileek, «Alkoholiko Anonimoen elkartearekin modu paraleloan lan egiten duena». Alkoholiko Anonimoek erabiltzen duten terapia berdina jarraitzen dute, «baina beti senitartekoen azalean jarrita, guri egokitutako literaturarekin». Astean behin elkartzen dira, batak besteari norberaren bizipenak kontatu eta bizipen horietatik ikasteko. Beasaingo bileretan parte hartzen duten bi kideren arabera, aurrera egiteko biderik onena «hitz egitea da, nik bizi izandakoa lagungarri izan daitekeelako beste batzuentzat». Hala ere, bileretan esandakoa sekretua da, kideen anonimatoa gordetzea ezinbestekoa baita gaixoei zein senitartekoei laguntzeko. Bi kideen arabera, gogorrena gaixoaren jarrera ulertzea da: «Batzuetan oso jarrera ona izaten dute, oso pertsona onak dira, baina beste batzuetan edozeren eta edozeinen aurka egiten dute, eta jarrera horrek zuzenean eragiten du ondoan dituen senideengan». Baina Al-Anoneko bileretan ulertu ahal izan dute gaixo horien bizitzeko modua. Isabelek azaldu duenez, familiako gainerako kideekin ere ezin dute gaiaz hitz egin: «Ez gaituzte ulertzen, eta esaten diguten lehen gauza izaten da gaixoaren ondotik joateko, [...]

Beasaingo Hitza

Elkarrizketa aberastasuna da

Badirudi bukatzen ari direla ikastetxeetan maisu-maistrek lezioa eman, eta ikasleek entzun eta kaskezurrean iltzatu behar zuteneko garaiak. Dagoeneko ez dira liburuak eta papera bakarrik, gainera, lanketarako erabiltzen diren bitarteko bakarrak. Teknologiak erraztuta, gailu digitalak, ikus-entzunezkoak eta grabagailuak ere ikasgelako maizter dira. Olaberriko herri eskolan dago adibide bat, Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek unibertso berria ezagutu dutelako, bai aurreko ikasturtean, bai oraingoan, Olaberria Telebista egitasmoaren aitzakian. Dokumentala prestatzen ari dira, irakasleen laguntzarekin, eta Gabon bezperan eskolan aurkeztekotan dira. Elkarrizketa du osagai eta mami esperientziak. Haurrak galdetzaile jarri, eta gurasoak, aitona-amonak, herriari buruz jakingarriak konta diezazkieketen edonor jarri dute kamera aurrean. Ikasgelan landu dute, irailaz geroztik, dokumentala egiten hasi aurreko guztia: egunkari pusketak moztu, elkarrizketaren sekretuak ezagutu… Haurrak, elkarrizketatuak Proiektu zabalagoaren parte da Olaberriko haurrak garatzen ari diren egitasmoa. Kuttun guraso elkartea ere partaide dela, Olaberria Zeba zenekoa lanaren jarraipena da —Eusko Jaurlaritzak emandako Hezkuntza Praktika Onen lehiaketan hirugarren saria jaso zuen lan hark— . Herriaren eta herritarren kontakizunak txatalka hartu, eta Olaberriaren historia osatzea da egiteko goren, haurrak egile eta ahalik guraso gehien laguntzaile direla. Elkarrizketak hartu-emaneko izaera duenez, mikroaren atzeko lanean jarduteaz gain aurrealdean ere jarri behar izan dute Olaberriko eskola-umeek. Irrati batera joan, eta mikroan zer-nola aritu behar den probatu dute. [...]

Aimar Maiz

''Hollywood: soledad city'' erakusketa inauguratu du Zalduak

Los Angeles hiria du eszenatokitzat erakusketak, eta bakardadea da argazki guztiak lotzen dituen gaia; zumarragarrak bertan bizitakotik jasotako erakutsi nahi izan...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa