Haurren argazki rallyko sariak ostiralean banatuko ditu Ostadar mendi taldeak

Ostiralean Ostadar elkarteak antolatutako haurren argazki rallyko sariak banatuko dituzte Urretxuko Labeaga aretoan, 20:00etan. Urretxuko eta Zumarragako Ostadar mendi taldeak, XXIV. Angel Etxeberriaren omenezko ibilaldian haurren argazki rally bat antolatu zuen. Zumarraga, Samiño, Oñeta eta Agiñaga artean ibili ziren egun hartan. 32 haurrek hartu zuten rallyan parte, eta bihar gauean Gurutze Agirre legazpiarrak prestatutako ikus-entzunezko muntaia batean ikusi ahalko dira ateratako argazkiak. Atzetik, sariak banatuko dituzte. Parte hartzaileek lau gai landu behar zituzten: eraikinak (baserriak, txabolak, baselizak…), mendiko paisaia, hamaiketakoa eta gai askea (ibilaldiarekin zerikusia zuena). Mendi elkartetik «haurrak, gurasoak, senitartekoak eta lagunak» gonbidatu dituzte biharko emanaldira, «guztion artean jai eder batez gozatzeko. Baten batzuek saria ere jasoko dute, baina haurrek mendiaz eta argazkilaritzaz gozatzea izan da helburu nagusia».
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa