Maria Leon legazpiarrak erakusketa jarri du Beasaingo aterpe tabernan

Maria Leon legazpiarra, Aterpen Maria Leon artista legazpiarrak erakusketa jarri du Beasaingo Aterpe tabernan. Iaz Aterpeko pintura lehiaketa irabazi zuen, eta erakusketarako lan abstraktuak eta kolore bizikoak egin ditu. Erakusketa abenduaren 16ra ...

Maria Leon legazpiarra, Aterpen

Maria Leon artista legazpiarrak erakusketa jarri du Beasaingo Aterpe tabernan. Iaz Aterpeko pintura lehiaketa irabazi zuen, eta erakusketarako lan abstraktuak eta kolore bizikoak egin ditu. Erakusketa abenduaren 16ra arte egongo da, ohiko ordutegian: Aste egunetan 12:00etatik 22:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.

Leonek afizioz margotzen du, eta txikitatik gustuko badu ere eta pinturaren inguruko ikasketak egin baditu ere, Legazpin zuen haurrentzako erropa dendan lana utzi ondoren hasi zen margotzen. Erakusketa ere kasualitatez jarri du, Aterpeko lehiaketa irabazteak ematen dion ahalmena aprobetxatuz. Lehiaketan jendeak bere lana gustuko zuen edo ez jakiteko parte hartu zuela esan du, eta inoiz ez zuela pentsatu irabaziko zuenik.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa