Zinema autogestionatuari buruzko topaketa dago bihar
Beasaingo Gaztetxeak zinema autogestionatuari buruzko topaketa antolatu du bihar arratsalderako. Gaztetxean bertan izango da topaketa. Dolly bat nola egiten den ikasteko aukera egongo da, 16:00etan hasita egingo duten tailerrean, eta ondoren sei kolektibok egindako film laburrak ikusi ahalko dira. Goierriko A Flor de Piel eta Urretxuko KKinzona Productions kolektiboak dira gonbidatu dizuten ekoizleetako bi, eta horien lanak ikusteaz gain, Donostiako Zapatilla Films, Pasaiako (Gipuzkoa) Cuatroyunacamara, Bcn telebista kateko La Tele.Cat eta Kataluiniako Compartir Dona Gustet kolektiboen lanak ere ikusi ahalko dira. Autogestioa hizpide Laburmetrai emanaldiaren ondoren mahai inguru irekia egingo dute, zinema autogestionatua eta produkzio kolektiboa gaia hizpide hartuta. Bertan parte hartuko dute sei kolektibo gonbidatuetako hainbat kidek. Nahi duen edonor gerturatu daiteke bihar gaztetxera eta gaiaz hitz egin mahai-inguruan parte hartuz. Beasaingo Gaztetxearen zazpigarren urteurrenaren barruan egin dituzten berritze lanak ere ikusi ahalko dira topaketan, eta prestatu duten jantoki berrian afaria egingo dute ondoren. Afarian jasotako dirua, Lelycos Producciones Autonomas taldearentzako izango dela esan dute gaztetxeko kideek. Afaldu ondoren, Runba Negra bakarlariak eta Batikano Rojo eta Morghead taldeek kontzertua egingo dute. Haien ondoren binilo jartzaile bat ariko da musika jartzen.
Beasaingo Gaztetxeak zinema autogestionatuari buruzko topaketa antolatu du bihar arratsalderako. Gaztetxean bertan izango da topaketa. Dolly bat nola egiten den ikasteko aukera egongo da, 16:00etan hasita egingo duten tailerrean, eta ondoren sei kolektibok egindako film laburrak ikusi ahalko dira.
Goierriko A Flor de Piel eta Urretxuko KKinzona Productions kolektiboak dira gonbidatu dizuten ekoizleetako bi, eta horien lanak ikusteaz gain, Donostiako Zapatilla Films, Pasaiako (Gipuzkoa) Cuatroyunacamara, Bcn telebista kateko La Tele.Cat eta Kataluiniako Compartir Dona Gustet kolektiboen lanak ere ikusi ahalko dira.
Autogestioa hizpide
Laburmetrai emanaldiaren ondoren mahai inguru irekia egingo dute, zinema autogestionatua eta produkzio kolektiboa gaia hizpide hartuta. Bertan parte hartuko dute sei kolektibo gonbidatuetako hainbat kidek.
Nahi duen edonor gerturatu daiteke bihar gaztetxera eta gaiaz hitz egin mahai-inguruan parte hartuz.
Beasaingo Gaztetxearen zazpigarren urteurrenaren barruan egin dituzten berritze lanak ere ikusi ahalko dira topaketan, eta prestatu duten jantoki berrian afaria egingo dute ondoren. Afarian jasotako dirua, Lelycos Producciones Autonomas taldearentzako izango dela esan dute gaztetxeko kideek.
Afaldu ondoren, Runba Negra bakarlariak eta Batikano Rojo eta Morghead taldeek kontzertua egingo dute. Haien ondoren binilo jartzaile bat ariko da musika jartzen.













