Bisita gidatuak antolatu dituzte San Adrianera, ostiralerako eta larunbaterako
Aranzadi Zientzia Elkartea indusketak egiten ari da San Adriango kobazuloan eta kobazuloaren inguruetan, eta Zegamako turismo bulegoak bisita gidatuak antolatu ditu biharko eta etzirako. Turismo bulegokoek jakitera eman dutenez, bisita horietan lau indusketa kanpainetan egindako lanen berri emango dute, “baina batez ere azkeneko indusketa kanpainan izandako aurkikuntzak izango ditugu ardatz, alegia, aurkitu dituzten brontze garaiko piezak, erdi aroko gotorlekuaren aztarnak…”. Indusketa lanak bertatik bertara ikusteko aukera ere izango dute bertaratutakoek, Aranzadik otsailera arte ez baititu bukatuko lanak. Bihar 09:30ean irtengo dira Zegamako turismo bulegotik, eta baita etzi ere. Ibilaldi gidatuak ordu bateko iraupena izango du, eta ibilaldia “erraza” izango da turismo bulegokoen hitzetan. Goizean zehar hamaiketakoa egiteko tarte bat hartuko dute. Jan-edanak bisitariak berak eraman beharko ditu. Hamaiketakoaz gain, mendiko zapatillak edota botak eramateko ere aholkatu dute. Pertsona heldu bakoitzak lau euro ordaindu beharko ditu eta haurrek berriz, hiru euro. Bisita gidatu horiei buruzko informazio gehiago nahi duenak 943 80 21 87 telefono zenbakira deitu dezake.
Aranzadi Zientzia Elkartea indusketak egiten ari da San Adriango kobazuloan eta kobazuloaren inguruetan, eta Zegamako turismo bulegoak bisita gidatuak antolatu ditu biharko eta etzirako. Turismo bulegokoek jakitera eman dutenez, bisita horietan lau indusketa kanpainetan egindako lanen berri emango dute, “baina batez ere azkeneko indusketa kanpainan izandako aurkikuntzak izango ditugu ardatz, alegia, aurkitu dituzten brontze garaiko piezak, erdi aroko gotorlekuaren aztarnak…”. Indusketa lanak bertatik bertara ikusteko aukera ere izango dute bertaratutakoek, Aranzadik otsailera arte ez baititu bukatuko lanak.
Bihar 09:30ean irtengo dira Zegamako turismo bulegotik, eta baita etzi ere. Ibilaldi gidatuak ordu bateko iraupena izango du, eta ibilaldia “erraza” izango da turismo bulegokoen hitzetan. Goizean zehar hamaiketakoa egiteko tarte bat hartuko dute. Jan-edanak bisitariak berak eraman beharko ditu. Hamaiketakoaz gain, mendiko zapatillak edota botak eramateko ere aholkatu dute.
Pertsona heldu bakoitzak lau euro ordaindu beharko ditu eta haurrek berriz, hiru euro. Bisita gidatu horiei buruzko informazio gehiago nahi duenak 943 80 21 87 telefono zenbakira deitu dezake.













