Hogeita bost lazkaotar herri mugako mendietan
Ikasturterako zehaztutako mendi ibilaldien egutegiarekin aurrera jarraitzeko, igandean hogeita bost-bat lazkaotarrek parte hartu zuten irteeran. Ibilbide gozoa prestatua zuten Amalurreko eta San Benitoko arduradunek, Etxegaratetik abiatu, Atxurbi eta A...
Ikasturterako zehaztutako mendi ibilaldien egutegiarekin aurrera jarraitzeko, igandean hogeita bost-bat lazkaotarrek parte hartu zuten irteeran. Ibilbide gozoa prestatua zuten Amalurreko eta San Benitoko arduradunek, Etxegaratetik abiatu, Atxurbi eta Arantzamendi gainen lepoa igaro, eta Lazkaon bukatzeko. Ibil giro bikaina izan zuten oinezkoek, bai haur, bai heldu.













