‘Animal Kingdom’ filma ikusi ahalko da ostegunean Goienizen zikloan
David Michod zuzendariaren Animal Kingdom filma ikusi ahalko da aste honetan Goieniz zine klubak antolatutako zikloaren barruan. Ohi bezala, emanaldia ostegunean izango da, 21:00etan, Usurbe antzokian. Joshua gaztearen inguruko filma da Michodena....
David Michod zuzendariaren Animal Kingdom filma ikusi ahalko da aste honetan Goieniz zine klubak antolatutako zikloaren barruan. Ohi bezala, emanaldia ostegunean izango da, 21:00etan, Usurbe antzokian.
Joshua gaztearen inguruko filma da Michodena. Psikopata da Joshua, itxuraz mutiko soil bat den arren. Nerabetan, ama hil eta amonaren etxera bizitzera joandakoan, osaben bizimodu ilunean murgilduko da, amonak ezkutuan gidatutako familia zapaltzaile bateko giroak bultzatuta.
Leckie poliziak, Joshua inguru bortitz horretatik aldentzen saiatuko da, baina gazteak familiarekiko duen lotura estuegia izango da. Goienizekoen arabera, Animal Kingdom filmaren originaltasunak agerian uzten du thiller mota honek igaro duen epealdi iluna.
Azken filma hurrengo astean
Urrian hasi zen zikloaren azken aurreko filma da ostegunean ikusi ahalko dena, datorren astean eskainiko duten Una mujer, una pistola y una tienda de fideos chinos filmarekin amaituko baita 34. zikloa. Urtero bezala, urteari amaiera emateko, Gau laburra ekitaldia ere egingo dute aurten. Abenduaren 29an izango da.














