Gihara herriari elkartasuna eta laguntza emango diote aste osoan lazkaotarrek
Urteroko legez, abendu aurreratuan kokatu dute Lazkaon Elkartasun Astea. Ruandako Gihara herrirako diru laguntza biltzea eta elkartasuna piztea du helburu egitarauak. Gaur hasi da egitarauari dagokionez astea, eta igandera arte, askotariko jarduerak garatuko dituzte San Benito ikastolak, Rwanda elkarteak, Udalak, Goierriko Euskal Eskolak eta herriko beste eragile batzuek elkar harturik. «Ezer baino gehiago elkarlana bultzatu nahi da entitate desberdinen artean. Jakina da, aste honetan ateratzen diren irabazi guztiak Ruandako Gihara herrira bidaltzen direla, eta maiz adierazi izan digute ahalegin xume honen eskertza Giharatik, egiten dituzten aurrerapenen berri emanez: eskola eraikitzea, ureztatze sistemak ezartzea, eta abar», azaldu du San Benito Ikastolak. Hain zuzen, atzo hasi zen Elkartasun Asteak ikastolan izango du astean zehar lantegia: solidaritatearen kontzientzia barneratu. «Elkartasunak forma eta egitura asko har ditzake, eta dirua ematea eta solidaritatea garatzeaz gain, beste norbaiti zerbait eskaintzea, zerbaitetan laguntzea, entzutea, ulertzea ere bada». Hala, LH5eko ikasleek kantaldiak egingo dituzte Haur Hezkuntzakoentzat. Maila guztietan Afrikako nahiz munduko leku askotako irudiak, musika eta ipuinak ikusiko dituzte, eztabaidatu edo gaiari buruz jarduteko. DBHkoek hitzaldiak jasoko dituzte. Astebururako herrira zabaldu Ostiralarekin, herritar guztientzat —Areria antzokiaren kabidak ahalbidetzen duena— ikuskaria egingo dute: elkartasun jaialdia. Sarrerak aurrez erosi beharko dira, eta, aurreko urteetan bezala, ikuskizuneko partaide bakoitzak gonbidapen txartel [...]
Urteroko legez, abendu aurreratuan kokatu dute Lazkaon Elkartasun Astea. Ruandako Gihara herrirako diru laguntza biltzea eta elkartasuna piztea du helburu egitarauak. Gaur hasi da egitarauari dagokionez astea, eta igandera arte, askotariko jarduerak garatuko dituzte San Benito ikastolak, Rwanda elkarteak, Udalak, Goierriko Euskal Eskolak eta herriko beste eragile batzuek elkar harturik.
«Ezer baino gehiago elkarlana bultzatu nahi da entitate desberdinen artean. Jakina da, aste honetan ateratzen diren irabazi guztiak Ruandako Gihara herrira bidaltzen direla, eta maiz adierazi izan digute ahalegin xume honen eskertza Giharatik, egiten dituzten aurrerapenen berri emanez: eskola eraikitzea, ureztatze sistemak ezartzea, eta abar», azaldu du San Benito Ikastolak.
Hain zuzen, atzo hasi zen Elkartasun Asteak ikastolan izango du astean zehar lantegia: solidaritatearen kontzientzia barneratu. «Elkartasunak forma eta egitura asko har ditzake, eta dirua ematea eta solidaritatea garatzeaz gain, beste norbaiti zerbait eskaintzea, zerbaitetan laguntzea, entzutea, ulertzea ere bada».
Hala, LH5eko ikasleek kantaldiak egingo dituzte Haur Hezkuntzakoentzat. Maila guztietan Afrikako nahiz munduko leku askotako irudiak, musika eta ipuinak ikusiko dituzte, eztabaidatu edo gaiari buruz jarduteko. DBHkoek hitzaldiak jasoko dituzte.
Astebururako herrira zabaldu
Ostiralarekin, herritar guztientzat —Areria antzokiaren kabidak ahalbidetzen duena— ikuskaria egingo dute: elkartasun jaialdia. Sarrerak aurrez erosi beharko dira, eta, aurreko urteetan bezala, ikuskizuneko partaide bakoitzak gonbidapen txartel bana izango du, ikusle bat eramateko.
Adin askotako ikasleek parte hartuko dute jaialdian. «Entsegu eta saiakera ugariren emaitza ikusiko da oholtzan, ikasleek eta haien irakasle zein gurasoek denek batera une politak pasatzeko aukera bikaina izango da».
Astebururako, berriz, eta Lazkaon egingo den Euskal Liburu eta Diskoen 23. Azokaren barruan —ostiraletik igandera da— merkatu txikia jarriko dute ikastolakoek. Bigarren eskuko jostailuak salduko dituzte, prezio «ezin hobean». Elkartasuna praktikan jarri, etxean erabiltzen ez dituzten jostailuak eraman, eta «gehiegizko kontsumoa saihesteko modu bat» ikasiko dute haurrek.
Elkartasun Astean ateratako argazkiak eta aurreko jaialdiak pantaila handian jarriko dituzte.
Ekimenak
- Jaialdia. Ostirala, abenduak 16, 18:00etan, Arerian. Sarrera aurrez erosi behar da.
- Merkatu txikia. Ostiraletik igandera, liburu azokan. Bigarren eskuko jostailuak, haurrek etxetik eramandakoak.
- Ikastolan. Hitzaldiak, kantaldiak eta lanketa, astean zehar.













