Hartu Arte taldearen azken kontzertuko DVDa eta diska salgai jarri dituzte

zingizango.com•Azkenik, abenduaren 10ean, salgai jarri dute HARTU ARTE taldekoek gaztetxean eskaini zuten azken kontzertuaren grabaketa. Horrela, Cd eta DVD bana dituen kaxan, zuzeneko audioaz aparte, kontzertu osoaren bideoa, taldearen ibilbide...

zingizango.com•Azkenik, abenduaren 10ean, salgai jarri dute HARTU ARTE taldekoek gaztetxean eskaini zuten azken kontzertuaren grabaketa.

Horrela, Cd eta DVD bana dituen kaxan, zuzeneko audioaz aparte, kontzertu osoaren bideoa, taldearen ibilbide guztian zehar ateratako argazkiak eta kontzertuaren aurretik eman zen emanaldia aurkitu ahal izango dituzue.

Hau dena, 10 euroren truke. Ez da nolanahiko salneurria, ala!!!

Gaur bertan herriko tabernatan jarriko dute salgai eta Nafarroa kalean txiringito bat jarriko dute taldekideek, bertatik bertara, taldearen ibilbideari “ginda” jarriko dion ekoizpen erabat autogestionatua zuen eskuetara iristarazteko asmoz.

Animatu eta erosi!
Ikusi bideoaren aurrerapen irudiak

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa