Plastikozko tapoiak bilduko dituzte, Gabirian
Aitzina izeneko taldea plastikozko tapoien bilketa solidarioa egiten ari da, Ataxia-Telangiectasia gaixotasunaren ikerketa proiektua finantzatzeko dirua lortu asmoz. Gabiriako Udalak bat egin du ekimen horrekin, eta beraz, kultur etxe azpian ontzi bat ...
Aitzina izeneko taldea plastikozko tapoien bilketa solidarioa egiten ari da, Ataxia-Telangiectasia gaixotasunaren ikerketa proiektua finantzatzeko dirua lortu asmoz. Gabiriako Udalak bat egin du ekimen horrekin, eta beraz, kultur etxe azpian ontzi bat jarriko dute herritarrek bertan plastikozko tapoiak utz ditzaten.













