Presoen alde elkarretaratzea egin dute LABek deituta
Beasaingo elkarretaratzea Egin Dezagun Bidea taldeak urtarrilaren 7an Bilbon preso politikoen alde egingo duen manifestazioari babesa emateko elkarretaratzea egin dute Beasainen. Aste hau mobilizazio astea izango da, eta Goierriko LAB sindikatuak...
Egin Dezagun Bidea taldeak urtarrilaren 7an Bilbon preso politikoen alde egingo duen manifestazioari babesa emateko elkarretaratzea egin dute Beasainen. Aste hau mobilizazio astea izango da, eta Goierriko LAB sindikatuak deituta, udaletxea aurrean bildu dira hainbat langile, euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatuz.
Urtarrilaren 7an Bilbora joan nahi duenak, egun horretan Beasaindik 15:00etan irtengo den autobusean joateko aukera izango du. Txartelak Arrano, Basakana eta Tti-Tta tabernetan eta udaletxean daude. Manifestazioaren ondoren, beste autobus bat egongo da, Atarrabian (Nafarroa) egingo den Hatortxu Rock jaialdira joateko. Beste autobus hau erabili nahi duenak Arranon jarri duten zerrendan eman behar da izena.














