Baserritarra natura zaintzaile saria jasoko dute larunbatean Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko 54 baserrik

Otamotz.com• 2010ean sortu zen, Baserritarra natura zaintzaile saria, Santa Lutzi feriaren testuinguruan. Sariak, Goimen elkarteak sustatu zituen, Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko udalek lagunduta. Sari honekin, Goierriko zenbait herritako baserritarrek ingurua zaintzeko eta mantentzeko egiten duten lana aitortu nahi da. Aurten bigarrenez errepikatuko da sari banaketa, eta Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko 54 baserritarrei emango zaie sari bana, larunbat honetan. Bi sari mota izango dira, bata 1.000 eurokoa, nekazal lanetik bizi diren baserriei zuzenduta, eta 300 eurokoa bestea, nekazaritzatik ez ezik, beste zenbait jardueretatik bizi diren baserrientzat. 18 dira lehenengoan sailatuak, eta 36 bigarrengoan. Jarraian, sarituko dituzten baserrien zerrenda: • Urretxu (8): Nekazaritza alorrean sarituak Donardegi, Agerre, Iturbe-beheko eta Beain / Askotarikoak sailean sarituak Zuloaga, Ipeñarrieta, Erratzu Goiko eta Larreaga. • Zumarraga (13): Nekazaritza alorrean Oraa goikoa, Aitza, Saltsamendi eta Sagaspe / Askotarikoak sailean Gurrutxaga Garakoa, Leturiondo, Aitzabaso, Olarte, Urruzti, Urruti, Landaburu, Gurrutxaga Azpikoa eta Agerre. • Legazpi (21): Nekazaritza alorrean Muntegi, Igaralde Goena, Urtatza, Makatza, Arizti-Goikoa, Egizabal eta Erraizabal / Askotarikoak atalean Agirrezabal, Biurrain, Aguirrezabal, Elortza, Zelanda bekoa, Egizear, Lakiola Haundi, Uerkalde, Astaola, Eguzkitza, Barrendiola, Telleri, Zabaleta eta Muru. • Ezkio Itsaso (8): Nekazaritza alorrean Garaion bekoa eta Hariztizabal / Askotarikoak atalean Pagoa, Urruti, Urkulegi, Zela, Igartza [...]

Otamotz.com• 2010ean sortu zen, Baserritarra natura zaintzaile saria, Santa Lutzi feriaren testuinguruan. Sariak, Goimen elkarteak sustatu zituen, Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko udalek lagunduta. Sari honekin, Goierriko zenbait herritako baserritarrek ingurua zaintzeko eta mantentzeko egiten duten lana aitortu nahi da. Aurten bigarrenez errepikatuko da sari banaketa, eta Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Ormaiztegiko 54 baserritarrei emango zaie sari bana, larunbat honetan.

Bi sari mota izango dira, bata 1.000 eurokoa, nekazal lanetik bizi diren baserriei zuzenduta, eta 300 eurokoa bestea, nekazaritzatik ez ezik, beste zenbait jardueretatik bizi diren baserrientzat. 18 dira lehenengoan sailatuak, eta 36 bigarrengoan.

Jarraian, sarituko dituzten baserrien zerrenda:
• Urretxu (8): Nekazaritza alorrean sarituak Donardegi, Agerre, Iturbe-beheko eta Beain / Askotarikoak sailean sarituak Zuloaga, Ipeñarrieta, Erratzu Goiko eta Larreaga.

• Zumarraga (13): Nekazaritza alorrean Oraa goikoa, Aitza, Saltsamendi eta Sagaspe / Askotarikoak sailean Gurrutxaga Garakoa, Leturiondo, Aitzabaso, Olarte, Urruzti, Urruti, Landaburu, Gurrutxaga Azpikoa eta Agerre.

• Legazpi (21): Nekazaritza alorrean Muntegi, Igaralde Goena, Urtatza, Makatza, Arizti-Goikoa, Egizabal eta Erraizabal / Askotarikoak atalean Agirrezabal, Biurrain, Aguirrezabal, Elortza, Zelanda bekoa, Egizear, Lakiola Haundi, Uerkalde, Astaola, Eguzkitza, Barrendiola, Telleri, Zabaleta eta Muru.

• Ezkio Itsaso (8): Nekazaritza alorrean Garaion bekoa eta Hariztizabal / Askotarikoak atalean Pagoa, Urruti, Urkulegi, Zela, Igartza eta Urteaga.

• Ormaiztegi (4): Nekazaritza alorrean Olabarrieta-txiki / Askotarikoak atalean Udabarro Azpikoa, Iraegi eta Lizarralde.

Aurten, iaz baino 10 gehiago izango dira saria jasoko dutenak. Sari banaketa ekitaldia, Legazpiko udaletxean izango da, larunbat honetan, 11:00etatik aurrera.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa