Eguberri ekitaldiei buruz bilera dute gaur Lazkaon

Urtero Lazkaon Eguberrietako ekitaldiak antolatzen dituen taldeak bilerak egingo ditu gaur, Lazkaoko apaiz etxean. Hamalau urtez beherakoentzat 18:00etan da, eta helduentzat 19:00etan. Eguberri eguneko jaiotza biziduna, urtarrilaren 5eko errege zamalka...

Urtero Lazkaon Eguberrietako ekitaldiak antolatzen dituen taldeak bilerak egingo ditu gaur, Lazkaoko apaiz etxean. Hamalau urtez beherakoentzat 18:00etan da, eta helduentzat 19:00etan. Eguberri eguneko jaiotza biziduna, urtarrilaren 5eko errege zamalkada, eta 8ko Astotxo Eguneko kale antzezpena prestatzeko da batzarra, lazkaotar guztientzat irekitakoa. Aurten taldeak 25. urteurrena duenez, herritarren parte-hartzea «bereziki» eskatu dute.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa