Kantuzaletasun handiaren adierazle, koru guztiek saioak dituzte Lazkaon
Gabonetarako astebete geratzen den honetan, Lazkaoko abesbatzek kontzertuak antolatu dituzte, herrikideen aurrean urteko lanaren emaitza erakusteko. Gaur, bihar eta etzidamu kantaldi bana entzuteko aukera izango da. Denera lau abesbatzak parte hartuko ...
Gabonetarako astebete geratzen den honetan, Lazkaoko abesbatzek kontzertuak antolatu dituzte, herrikideen aurrean urteko lanaren emaitza erakusteko. Gaur, bihar eta etzidamu kantaldi bana entzuteko aukera izango da. Denera lau abesbatzak parte hartuko dute, herrian ohikotasunez jarduten diren guztiek, hain zuzen.
Hasteko, lehenbiziko kontzertua Lazkao Txiki Musika Eskolako helduen abesbatzak emango du, gaur, 19:00etan, San Prudentzio ermitan. Euskal kantu klasikoekin osatuko dute saioa, eguberri girokoak ere txertatuta.
Kantaka helduen koruak, eta Xanbe haurrenak batera prestatu dute eguberri kontzertua, ohikoa dutenez. Bihar, ostirala, 20:00etan egingo dute emankizuna, San Migel elizan. Udal agendan larunbatean dela iragarri arren, egun bat aurreratu dute.
Azkenik, Lazkao abesbatzak igandean, hilak 18, parte hartuko du. Beneditarren komentuko elizan ospatuko den 11:00etako mezaren barruan kantatuko dute.













