Kontsumo arduratsua sustatzeko merkatu txikia egingo dute asteburuan
Dena prest dute merkatu txikirako, materiala kaxetan gordeta Iazko ikasturtean antolatu zuten lehenengoz Andramendi Ikastolako gurasoek merkatu txikia, eta orduan ekintzak izandako arrakasta kontuan izanda, eta «hondakinen prebentzioan eragiten jarraitzeko», aurten ere materiala bildu eta merkatu txikia egitea erabaki dute. Antolatzen duten hirugarrena izango da asteburu honetan egingo dutena. Merkatu txikiaren helburu nagusia, «herritarrak sentsibilizatzea» dela esan dute ikastolako gurasoek. Etxean erabiltzen ez diren gauzei eta gailuei bigarren erabilpen bat eman, eta ahalmen ekonomiko urria duten biztanleei behar dituztenak eskuratzeko aukera eskaini nahi diete. Andramenditik adierazi dutenez, «ez da ahaztu behar hondakinak ez sortzea dela lehenengo neurria, eta horretarako oso eraginkorrak dira bigarren eskuko azokak». Bihar, 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita merkatu txikia Loinazko San Martin plaza azpian, eta larunbatean eta igandean 11:00etatik 21:00etara. Denetariko produktuak Kontsumo arduratsua ahalbidetzeko, hondakinen sortze-prebentzioa sustatzeko, berrerabilpena bultzatzeko eta baliabideei probetxua ateratzeko, denetariko produktuak prezio onean eskuratzeko aukera egongo da azokan. Azken asteetan egin duten material bilketaren ondoren, jostailuak, jokoak, jolasak, arropa, oinetakoak, liburuak, diskoak, etxe-tresnak, altzariak… jarrriko dituzte herritarren eskura. Gabonak ate-joka daudela aprobetxatuz antolatu dute aurten ere azoka, «gaur egungo kontsumismo mundu honetan, kontsumo arduratsurako espazio bat bultzatzeko». Gabonetan ematen den kontsumo igoera horri erantzun bat emateko egin dute bi urte hauetan [...]
Iazko ikasturtean antolatu zuten lehenengoz Andramendi Ikastolako gurasoek merkatu txikia, eta orduan ekintzak izandako arrakasta kontuan izanda, eta «hondakinen prebentzioan eragiten jarraitzeko», aurten ere materiala bildu eta merkatu txikia egitea erabaki dute. Antolatzen duten hirugarrena izango da asteburu honetan egingo dutena.
Merkatu txikiaren helburu nagusia, «herritarrak sentsibilizatzea» dela esan dute ikastolako gurasoek. Etxean erabiltzen ez diren gauzei eta gailuei bigarren erabilpen bat eman, eta ahalmen ekonomiko urria duten biztanleei behar dituztenak eskuratzeko aukera eskaini nahi diete.
Andramenditik adierazi dutenez, «ez da ahaztu behar hondakinak ez sortzea dela lehenengo neurria, eta horretarako oso eraginkorrak dira bigarren eskuko azokak». Bihar, 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita merkatu txikia Loinazko San Martin plaza azpian, eta larunbatean eta igandean 11:00etatik 21:00etara.
Denetariko produktuak
Kontsumo arduratsua ahalbidetzeko, hondakinen sortze-prebentzioa sustatzeko, berrerabilpena bultzatzeko eta baliabideei probetxua ateratzeko, denetariko produktuak prezio onean eskuratzeko aukera egongo da azokan. Azken asteetan egin duten material bilketaren ondoren, jostailuak, jokoak, jolasak, arropa, oinetakoak, liburuak, diskoak, etxe-tresnak, altzariak… jarrriko dituzte herritarren eskura.
Gabonak ate-joka daudela aprobetxatuz antolatu dute aurten ere azoka, «gaur egungo kontsumismo mundu honetan, kontsumo arduratsurako espazio bat bultzatzeko». Gabonetan ematen den kontsumo igoera horri erantzun bat emateko egin dute bi urte hauetan azoka abenduan.
Andramendi Ikastolan 2006an egin zuten lehenengoz merkatu txikia, ikastetxeko jaian. Ekintza harek ikasleen artean pizten zituen sentsazioak herritar guztiengana zabaltzea erabaki zuten iaz, eta datozen urteetan ere ekintza antolatzen jarraituko dute.














