Olentzeroren etorrera iragartzeko lau marrazki aukeratu dituzte aurten
Marrazki lehiaketako saridunak, Jokin Telleria epaimahiko kidearekin eta Zezilia Herrador zinegotziarekin Olentzeroren etorrera iragarriko duten kartelak aukeratu dituzte. Guztira, 915 lan aurkeztu dituzte lehiaketara eta herriko ikastetxe bakoitzek...
Marrazki lehiaketako saridunak, Jokin Telleria epaimahiko kidearekin eta Zezilia Herrador zinegotziarekin
Olentzeroren etorrera iragarriko duten kartelak aukeratu dituzte. Guztira, 915 lan aurkeztu dituzte lehiaketara eta herriko ikastetxe bakoitzeko ikasle baten lana saritu dute: Andramendi Ikastolako Maddi Zubeldiarena, Murumendiko Ane Marinena, Alkartasuna Lizeoko Iker Dorronsororena eta La Salleko Marta Arnaizena.
Ikastetxe bakoitzeko beste bi ikasleren marrazkiek epaimahikoen aipamena ere jaso dute. Jokin Telleria izan da aurten ere epaimahiko kideetako bat, eta harek esan duenez, «oso lan txukunak aurkeztu dituzte, baina kalean jartzeko kartelak egiteko lan denek ez dute balio eta balio dutenen artean» aukeratu dituzte irabazleak.
Larunbatean, Gabon eskea
Larunbat gauean iritsiko da Olentzero beasaindar askoren etxera, baina urretik, kantu eskean ariko dira herritarrak. Ikastetxeetako ikasleak, gurasoak eta irakasleak 12:00etan elkartuko dira plazan Olentzerorekin. Arratsaldean, berriz, 17:30ean irtengo dira herritarrak Gabon eskean, Igartza multzoan hasi eta herri erdigunera iritsi arte.












