
Segurako Udalak herriko dendarien laguntzarekin antolatutako Argazki Lehiaketa Pello Agirrezabalek irabazi du The Joselontxo´s txaranga Segurako jaietan argazkiarengatik. Bigarren Eskeine Legorburu sailkatu da Zopa pertza argazkiarekin. Sariak joan den ostiralean banatu zituzten Botikaxahar kultur gunean, liburu, disko eta jostailu azokaren barruan. Lehiaketara zazpi lagunek bidali zituzten argazkiak. Guztira hamasei argazkik lehiatu dute, eta 2012ko egutegian sei argazki argitaratu dituzte: Julen Legorbururen Erromatarren martxa, Pello Agirrezabalen The Joselontxo´s txaranga Segurako jaietan eta Letaniak errezatzen euria egin dezan, Eskeine Legorbururen Zopa pertza eta Zerura begira argazkiekin eta Mertxe Fernandezen Korpus Eguna. Argazki bakoitzean bi hilabete agertzen dira. Egutegiak eskuragai 2012ko egutegiak herriko dendari eta zerbitzu batzuekin batera atera ditu Udalak, eta jada eskuragai daude leku hauetan: Laura fruta dendan, Itziar harategian, Miren Imaz estankoan, Ana Berbel botikan, Izaskun ileapaindegian, Beheko Okindegian, Ondarre zerbitzu dendan eta Oreka fisioterapia zentroan. Poltsikoko egutegiak berriz, etxeetako postontzietan banatuko dituzte. Bestalde, Segurako Udalak jakitera eman duenez, 2013ko Argazki Lehiaketako gaia ere zehaztu dute dagoeneko: Nekazaritza Seguran.

Marrazki lehiaketako saridunak, Jokin Telleria epaimahiko kidearekin eta Zezilia Herrador zinegotziarekin Olentzeroren etorrera iragarriko duten kartelak aukeratu dituzte. Guztira, 915 lan aurkeztu dituzte lehiaketara eta herriko ikastetxe bakoitzek...

Gau Laburra iragartzeko kartela Goieniz zine klubak antolatutako 34. zikloa etzi amaituko da. Zhang Yimou zuzendariaren Una mujer, una pistola y una tienda de fideos chinos filmak emango dio amaiera zikloari, eta ohi bezala, 21:00etan hasiko da etzi ere emanaldia, Usurbe antzokian. Goienizek emandako informazioaren arabera, Sangre Facil filmaren luzapena da Yimourena. Jatorrizko gidoia mantendu du zuzendariak, baina kokapena aldatu du, oraingoan kontakizuna Txinako mendebaldeko jatetxe batean kokatu baitu Yimouk. Goienizen zikloa bihar amaituko bada ere, abenduaren 29an, zinema alternatiboaz gozatzeko aukera egongo da berriro. Izan ere, egun horretan Gau Laburra jaialdia egingo dute Usurben Goienizek antolatuta. Guztira, 12 film ikusi ahalko dira jaialdian, eta film bakoitzeko zuzendariak aurkezpenean izango dira, film bakoitzari buruzko informazioa emateko. Jaialdia. 21:00etan hasiko da, Usurbe antzokian, eta sarrera lau euro kostako da. Film bakoitzaren inguruko informazioa goieniz.wordpress.com helbidean jarri dute Goienizekoek.

Legazpiko Gazte Asanbladak txikiteroen Eguna ospatuko du abenduaren 28an. Egun osoko festa izango da, mariatxien kantuez jantzia. Gazte Asanbladako kideek «txapela buruan jantzita» joateko gomendioa egin diete herritarrei. «Gabonetako giro konts...

Legazpiko herri barruko bidegorrian ehun pertsona ibiltzen dira egunero bizikletaz. Gune horretako ibilgailu zirkulazioaren %9a da, eta udalak «garrantzitsutzat» jo du. Lanegunetan 119 pertsonek igarotzen dute bidegorriaren gune hau egunero bizik...

Aritz Lasak eta Zubietak eskuz binakako txapelketako lehen puntua eskuratu zuten atzo, Tolosan. Xala eta Laskurain 22-12 hartu zituzten mendean....

Bost txatal izan ohi ditu Goierriko euskal liburu eta diskoen ‘Durangok’. Lazkaoko feria antzinakoenak —23. aldia izan du— Seguran, Ordizian eta Ataunen duela sei urte bota zituen sustraiek ere itsatsi dute, eta Beasaingo ELEDA egitasmoari ere adaxka gehiago erne zaizkio, mintzodromoa, kasu. Denen artean, literatura eta musika nonahi ikusteko eta erosteko modua jarri dute. Bisitariak, gutxienera tantaka izanda ere, asteburu osoan joan dira bost saltokietara. Azken unean beteta ziren, herenegun, Segurako, Ataungo nahiz Lazkaoko azokak; ordainlekuan ilara sortzeraino. Orokorrean, jendeak «erantzun ona» eman duela aipatu dute eragileek. Salmentekin gustura ziren Ordizian, adibidez, «jende asko» joan dela gehituz. Ia denetik eskaini dute azoketan: euskal literaturako titulu berrienak, ikerketa-lanak eta liburu tematikoak, lehengo eta oraingo diskoak… Nafarroaren konkistari buruzkoak ugari aurkeztu dituzte, 2012an bostehun urte beteko direla baliatuz. Horietatik bat nabarmendu dute, salmentari begira, Ordizian. Juan Luis Landaren 1512 In Memoriam, ilustrazio bikaindun liburua, «asko» saldu dute. Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? da beste bat estimua jaso duena; Ataunen, azoka itxi baino ordu erdi lehenago, ale gehiago jartzen ari ziren. Diskografiaren atalean, Pirritx eta Porrotxen Zazpiko loroa diskoa izan da izarra. Leku askotan larunbat goizerako agortua zen. Baina aukera aparta izan ohi dira tokian tokiko gaien liburuak eskuratzeko ere. Ataunen, esate baterako, [...]

Lazkao Txiki Musika Eskolako ikasle ataundarrek herrikideen aurrean kontzertua emango dute, gaur. San Gregorioko Elkarguneko proiekzio aretoan dute musika-saioa, 17:30ean hasita. Eskola berekoek, baina lazkaotarrek, etzi Lazkaoko Arerian egingo dute em...


Bihar, abenduak 21, San Tomas eguna, Aitor Sarriegi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlea izango da Bixi-Bixi irratsaioan, 12:15etatik aurrera. Iñaki Apalategi bertsolariarekin ere hitz egingo dute, oholtza gainean bizitakoak kontatu ditzan. Saroi Jauregiri berriz, Gipuzkoako Bertsozale elkarteko lehendakari gisa eguna nola bizi izan zuen galdetuko diote. Bertsolaritzarekin lotutako gonbidatuez gain, ohiko atalen egileek ere parte hartu dute saioan zehar. Ostegunean, arratsaldeko zazpietan, eta igandean, goizeko zortzietan, errepikatuko dute Bixi-Bixi.

Idiazabalgo Udalak aipatu duenez, Guardi-Gain S.A. entitate publikoaren etxebizitza promozio berria Chavarri arkitekto etxeak egingo du. Oinarrizko proiektua zeinek egin erabakitzeko gonbidapen bidezko lehiaketa egin zuen Idiazabalgo Udalak. Horretarako hiru arkitekto etxeri bidali zieten gonbidapena beraien proposamena egin zezaten, hala nola, Zubiondo arkitektoak enpresari, Chavarriri eta K21 enpresari. Lehiaketa egin ondoren Idiazabalgo Udalak aho batez Chavarri arkitekto etxearen aldeko hautua egin zuen. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez, hainbat arrazoik bultzatu zituzten erabaki hori hartzera. Batetik, ekonomikoki «hobekien» ateratzen zen aukera da alkatearen arabera. Bestetik, aurreko promozioetan kritikatuak izan ziren hainbat arlori «erantzunik hoberena» eman dien enpresa izan da. «Egoera ekonomiko honen aurrean etxebizitza mota egokienak planteatzen dituena ere bera da», dio Imazek. Chavarrik hiru logelako bederatzi etxebizitza eta bi logelako beste bederatzi egitea planteatzen du. Bestalde, teknikoki, Plan Partziala oso osorik betetzen duen proiektu bakarra zen Chavarrirena. Deialdia egin Idiazabalgo alkateak esan duenez, hurrengo pausua oinarrizko proiektua egin ondoren etxebizitza horietako bat eskuratzeko interesa duen edonorentzat deialdia egitea izango da. «Duela denboraldi bat etxebizitzei buruzko inkesta egin zuen Udalak, eta jakin badakigu hainbat gaztek badutela interesa». Oinarrizko proiektua egitearekin batera etxebizitzen prezio ahalik eta zehatzenak ere jakinaraziko ditu Idiazabalgo Udalak. Interesa duen edonori izena emateko deia egin die [...]

Urteko azken alea bihar banatuko da postontzietan, baina jada irakurgai duzue otamotz.com-en.

Irabazi asmorik gabeko kultura elkarteek 2012an egingo dituzten jarduerak eta egitasmoak aurrera eramateko laguntzak udalean eskatu ditzateke. Dituzten proposamenak idatziz aurkeztu behar dituzte elkarteek udaletxeko Kultura eta Euskara Sailean. Propos...

Beasain Institutuak antolatuta, Irizar enpresako Jose Manuel Orcasitasek kooperatibei buruzko hitzaldia egingo du bihar, 18:30ean, Txindoki egoitzako areto nagusian. Orientazio jardunaldien barruan antolatu du ikastetxeak “Kooperatiba sektorearen egoera Goierrin, Euskadin eta Mundu mailan” hitzaldia. Hitzaldia ikasleei eta gurasoei zuzenduta egongo da.

Urretxuko Udalak, Goierriko beste 10 herrirekin batera autobide elektrikoari desadostasuna agertzeko mozioa onartu dute; Nafarroa eta Ezkio-Itsaso artean eraiki nahi dute goi...

Euskal Herriko mendizale federazioa datorren urterako mendiko karnetak berritzen ari da, edo lehen aldia dutenei berria ateratzen, herrietako elkarteen bidez. Ataunen, Ataun Kirol Elkarteak atzo eta gaur jarri du aukera, 18:00etatik 20:00etara, Aizkoat...

Gabonetako ekitaldietan lehenbizikoa bihar goizean izango da Legorretan. San Tomas eguna dela-eta, ohiturazko feria egingo dute, 11:30etik aurrera, nekazaritza jakiekin. Txistulariak, gabon kantu saioa (12:30), urdaiazpikoaren zozketa (12:45) eta txist...




