Txikitero Eguna ospatuko dute abenduaren 28an Legazpiko gazteek
Legazpiko Gazte Asanbladak txikiteroen Eguna ospatuko du abenduaren 28an. Egun osoko festa izango da, mariatxien kantuez jantzia. Gazte Asanbladako kideek «txapela buruan jantzita» joateko gomendioa egin diete herritarrei. «Gabonetako giro konts...
Legazpiko Gazte Asanbladak txikiteroen Eguna ospatuko du abenduaren 28an. Egun osoko festa izango da, mariatxien kantuez jantzia.
Gazte Asanbladako kideek «txapela buruan jantzita» joateko gomendioa egin diete herritarrei. «Gabonetako giro kontsumista berotzera» datorren jaialdi gisa aurkeztu dute, eta abenduaren 28an ospatuko dute.
Goizean hasiko dute egitaraua, 12:30ean, gaztetxetik abiatuko den poteo batekin. 14:30ean bazkaria egingo dute, gaztetxean bertan. Hor dituzte sarrerak salgai, 15 euroan. Abenduaren 23an jasoko dituzte, eta joateko asmoa dutenei epe hori baino lehenago erosteko eskatu diete, azken orduko arazoak ekidin asmoz.
Kantaldia ere egingo dute, aurten mariatxiekin. Egun osoan zehar izango dira hauek txikiteroei kantuan laguntzen. Kantaldiak «arrakasta» izango duela aurreikusi dute, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.













