Aritz Lasak txapelketako lehen puntua lortu du
Aritz Lasak eta Zubietak eskuz binakako txapelketako lehen puntua eskuratu zuten atzo, Tolosan. Xala eta Laskurain 22-12 hartu dituzte mendean. 70 minutu behar izan zituzten horretarako.
Modu honetan, Lasak bere parte hartzearen gainean egon zitezkeen dudak uxatu ditu, eskuz banakako txapeldunari irabazi ostean.












