Etzi amaituko da Goienizen zikloa
Gau Laburra iragartzeko kartela Goieniz zine klubak antolatutako 34. zikloa etzi amaituko da. Zhang Yimou zuzendariaren Una mujer, una pistola y una tienda de fideos chinos filmak emango dio amaiera zikloari, eta ohi bezala, 21:00etan hasiko da etzi ere emanaldia, Usurbe antzokian. Goienizek emandako informazioaren arabera, Sangre Facil filmaren luzapena da Yimourena. Jatorrizko gidoia mantendu du zuzendariak, baina kokapena aldatu du, oraingoan kontakizuna Txinako mendebaldeko jatetxe batean kokatu baitu Yimouk. Goienizen zikloa bihar amaituko bada ere, abenduaren 29an, zinema alternatiboaz gozatzeko aukera egongo da berriro. Izan ere, egun horretan Gau Laburra jaialdia egingo dute Usurben Goienizek antolatuta. Guztira, 12 film ikusi ahalko dira jaialdian, eta film bakoitzeko zuzendariak aurkezpenean izango dira, film bakoitzari buruzko informazioa emateko. Jaialdia. 21:00etan hasiko da, Usurbe antzokian, eta sarrera lau euro kostako da. Film bakoitzaren inguruko informazioa goieniz.wordpress.com helbidean jarri dute Goienizekoek.
Goieniz zine klubak antolatutako 34. zikloa etzi amaituko da. Zhang Yimou zuzendariaren Una mujer, una pistola y una tienda de fideos chinos filmak emango dio amaiera zikloari, eta ohi bezala, 21:00etan hasiko da etzi ere emanaldia, Usurbe antzokian. Goienizek emandako informazioaren arabera, Sangre Facil filmaren luzapena da Yimourena. Jatorrizko gidoia mantendu du zuzendariak, baina kokapena aldatu du, oraingoan kontakizuna Txinako mendebaldeko jatetxe batean kokatu baitu Yimouk.
Goienizen zikloa bihar amaituko bada ere, abenduaren 29an, zinema alternatiboaz gozatzeko aukera egongo da berriro. Izan ere, egun horretan Gau Laburra jaialdia egingo dute Usurben Goienizek antolatuta. Guztira, 12 film ikusi ahalko dira jaialdian, eta film bakoitzeko zuzendariak aurkezpenean izango dira, film bakoitzari buruzko informazioa emateko. Jaialdia. 21:00etan hasiko da, Usurbe antzokian, eta sarrera lau euro kostako da. Film bakoitzaren inguruko informazioa goieniz.wordpress.com helbidean jarri dute Goienizekoek.













