Guardi Gain S.A.ren etxebizitza promozio berria Chavarri arkitekto etxeak egingo du, Idiazabalen
Idiazabalgo Udalak aipatu duenez, Guardi-Gain S.A. entitate publikoaren etxebizitza promozio berria Chavarri arkitekto etxeak egingo du. Oinarrizko proiektua zeinek egin erabakitzeko gonbidapen bidezko lehiaketa egin zuen Idiazabalgo Udalak. Horretarako hiru arkitekto etxeri bidali zieten gonbidapena beraien proposamena egin zezaten, hala nola, Zubiondo arkitektoak enpresari, Chavarriri eta K21 enpresari. Lehiaketa egin ondoren Idiazabalgo Udalak aho batez Chavarri arkitekto etxearen aldeko hautua egin zuen. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez, hainbat arrazoik bultzatu zituzten erabaki hori hartzera. Batetik, ekonomikoki «hobekien» ateratzen zen aukera da alkatearen arabera. Bestetik, aurreko promozioetan kritikatuak izan ziren hainbat arlori «erantzunik hoberena» eman dien enpresa izan da. «Egoera ekonomiko honen aurrean etxebizitza mota egokienak planteatzen dituena ere bera da», dio Imazek. Chavarrik hiru logelako bederatzi etxebizitza eta bi logelako beste bederatzi egitea planteatzen du. Bestalde, teknikoki, Plan Partziala oso osorik betetzen duen proiektu bakarra zen Chavarrirena. Deialdia egin Idiazabalgo alkateak esan duenez, hurrengo pausua oinarrizko proiektua egin ondoren etxebizitza horietako bat eskuratzeko interesa duen edonorentzat deialdia egitea izango da. «Duela denboraldi bat etxebizitzei buruzko inkesta egin zuen Udalak, eta jakin badakigu hainbat gaztek badutela interesa». Oinarrizko proiektua egitearekin batera etxebizitzen prezio ahalik eta zehatzenak ere jakinaraziko ditu Idiazabalgo Udalak. Interesa duen edonori izena emateko deia egin die [...]
Idiazabalgo Udalak aipatu duenez, Guardi-Gain S.A. entitate publikoaren etxebizitza promozio berria Chavarri arkitekto etxeak egingo du.
Oinarrizko proiektua zeinek egin erabakitzeko gonbidapen bidezko lehiaketa egin zuen Idiazabalgo Udalak. Horretarako hiru arkitekto etxeri bidali zieten gonbidapena beraien proposamena egin zezaten, hala nola, Zubiondo arkitektoak enpresari, Chavarriri eta K21 enpresari.
Lehiaketa egin ondoren Idiazabalgo Udalak aho batez Chavarri arkitekto etxearen aldeko hautua egin zuen. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez, hainbat arrazoik bultzatu zituzten erabaki hori hartzera. Batetik, ekonomikoki «hobekien» ateratzen zen aukera da alkatearen arabera. Bestetik, aurreko promozioetan kritikatuak izan ziren hainbat arlori «erantzunik hoberena» eman dien enpresa izan da. «Egoera ekonomiko honen aurrean etxebizitza mota egokienak planteatzen dituena ere bera da», dio Imazek. Chavarrik hiru logelako bederatzi etxebizitza eta bi logelako beste bederatzi egitea planteatzen du. Bestalde, teknikoki, Plan Partziala oso osorik betetzen duen proiektu bakarra zen Chavarrirena.
Deialdia egin
Idiazabalgo alkateak esan duenez, hurrengo pausua oinarrizko proiektua egin ondoren etxebizitza horietako bat eskuratzeko interesa duen edonorentzat deialdia egitea izango da. «Duela denboraldi bat etxebizitzei buruzko inkesta egin zuen Udalak, eta jakin badakigu hainbat gaztek badutela interesa».
Oinarrizko proiektua egitearekin batera etxebizitzen prezio ahalik eta zehatzenak ere jakinaraziko ditu Idiazabalgo Udalak. Interesa duen edonori izena emateko deia egin die «nahiz eta ondoren baldintza jakin batzuk betetzen dituztenek lehentasuna izan».












