Pello Agirrezabalek irabazi du Segurako Argazki Lehiaketa
Segurako Udalak herriko dendarien laguntzarekin antolatutako Argazki Lehiaketa Pello Agirrezabalek irabazi du The Joselontxo´s txaranga Segurako jaietan argazkiarengatik. Bigarren Eskeine Legorburu sailkatu da Zopa pertza argazkiarekin. Sariak joan den ostiralean banatu zituzten Botikaxahar kultur gunean, liburu, disko eta jostailu azokaren barruan. Lehiaketara zazpi lagunek bidali zituzten argazkiak. Guztira hamasei argazkik lehiatu dute, eta 2012ko egutegian sei argazki argitaratu dituzte: Julen Legorbururen Erromatarren martxa, Pello Agirrezabalen The Joselontxo´s txaranga Segurako jaietan eta Letaniak errezatzen euria egin dezan, Eskeine Legorbururen Zopa pertza eta Zerura begira argazkiekin eta Mertxe Fernandezen Korpus Eguna. Argazki bakoitzean bi hilabete agertzen dira. Egutegiak eskuragai 2012ko egutegiak herriko dendari eta zerbitzu batzuekin batera atera ditu Udalak, eta jada eskuragai daude leku hauetan: Laura fruta dendan, Itziar harategian, Miren Imaz estankoan, Ana Berbel botikan, Izaskun ileapaindegian, Beheko Okindegian, Ondarre zerbitzu dendan eta Oreka fisioterapia zentroan. Poltsikoko egutegiak berriz, etxeetako postontzietan banatuko dituzte. Bestalde, Segurako Udalak jakitera eman duenez, 2013ko Argazki Lehiaketako gaia ere zehaztu dute dagoeneko: Nekazaritza Seguran.
Segurako Udalak herriko dendarien laguntzarekin antolatutako Argazki Lehiaketa Pello Agirrezabalek irabazi du The Joselontxo´s txaranga Segurako jaietan argazkiarengatik. Bigarren Eskeine Legorburu sailkatu da Zopa pertza argazkiarekin. Sariak joan den ostiralean banatu zituzten Botikaxahar kultur gunean, liburu, disko eta jostailu azokaren barruan.
Lehiaketara zazpi lagunek bidali zituzten argazkiak. Guztira hamasei argazkik lehiatu dute, eta 2012ko egutegian sei argazki argitaratu dituzte: Julen Legorbururen Erromatarren martxa, Pello Agirrezabalen The Joselontxo´s txaranga Segurako jaietan eta Letaniak errezatzen euria egin dezan, Eskeine Legorbururen Zopa pertza eta Zerura begira argazkiekin eta Mertxe Fernandezen Korpus Eguna. Argazki bakoitzean bi hilabete agertzen dira.
Egutegiak eskuragai
2012ko egutegiak herriko dendari eta zerbitzu batzuekin batera atera ditu Udalak, eta jada eskuragai daude leku hauetan: Laura fruta dendan, Itziar harategian, Miren Imaz estankoan, Ana Berbel botikan, Izaskun ileapaindegian, Beheko Okindegian, Ondarre zerbitzu dendan eta Oreka fisioterapia zentroan.
Poltsikoko egutegiak berriz, etxeetako postontzietan banatuko dituzte.
Bestalde, Segurako Udalak jakitera eman duenez, 2013ko Argazki Lehiaketako gaia ere zehaztu dute dagoeneko: Nekazaritza Seguran.













