Bizikleta «normalizatzen» ari da Legazpi barruan ibiltzeko ibilgailu gisa
Legazpiko herri barruko bidegorrian ehun pertsona ibiltzen dira egunero bizikletaz. Gune horretako ibilgailu zirkulazioaren %9a da, eta udalak «garrantzitsutzat» jo du. Lanegunetan 119 pertsonek igarotzen dute bidegorriaren gune hau egunero bizik...
Legazpiko herri barruko bidegorrian ehun pertsona ibiltzen dira egunero bizikletaz. Gune horretako ibilgailu zirkulazioaren %9a da, eta udalak «garrantzitsutzat» jo du.
Lanegunetan 119 pertsonek igarotzen dute bidegorriaren gune hau egunero bizikleta gainean. Asteburuetan 62 dira eguneko. Euria egin ez duen egunetan 126 dira erabiltzaileak; eguraldia «hala-moduzkoa» edo lainotua denean 93 pertsonara jaisten da kopurua eta eguraldia «oso txarra» denean ere, bidegorriak baditu erabiltzaileak, 24, hain zuzen. Bi astetan 1442 txirrindulari igaro dira Patrizio Etxeberria kaleko puntu honetako bidegorritik.













