Bizi-ohitura osasungarria sustatzeko kanpaina egiten ari dira anbulatorioan
Anbulatorioko sarreran daude inkestak, bete nahi dutenentzat Herritarren osasunean eragiteko asmoz, eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko, Agindu Bizimodu Osasuntsua kanpaina egiten ari dira Beasaingo anbulatorioan. Kanpainarekin bat egin nahi duten herritarrek eta kontsultara anbulatoriora joaten diren inguruko herrietako biztanleek, inkesta bat bete beharko dute, euren egunerokotasunean egiten dituzten ekintzak, jan ohiturak, eta dituzten gaixotasunak kontuan hartuta hainbat laukitxotan gurutzeak eginez. Behin inkesta beteta, anbulatorioako harreran jarri duten kutxan utzi behar da, ondoren datuak informatizatu eta medikuak datu horiek denak eskura izateko. Inkesta betetzen duten herritarrek kontsulatara joateko deia jasoko dute, eta medikuak hainbat jarraibide proposatuko dizkie: zein ariketa fisiko egin behar duten, zein dieta jarraitu… Anbulatorioa Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailarekin ari da elkarlanean. Tomas Plazaola eskualdeko osasun publikoko arduradunak azaldu duenez, «helburua ahalik eta boluntario gehien lortzea da, gizartearen bizi-ohiturak ezagutu eta horiek aldatzen ahalegintzeko». Elkarteekin elkarlanean Boluntarioak bilatzeko lanean, Beasaingo zein inguruko herrietako elkarteen laguntza eskatu du Plazaolak: «Elkarteetan egiten duten lana eta guk egiten duguna bateratzea da asmoa, bikozketarik ez egoteko». Elkarteetan inkesta horien berri eman dezakete Plazaolaren arabera, «zertarako den azaldu eta jendea parte hartzera animatu». Hala nahi duten elkarteetara joateko prest ere agertu da Plazaola, azalpenak ematera. Datozen asteetan eta hilabeteetan, Segura, Zegama, Idiazabal, Zerain, [...]
Herritarren osasunean eragiteko asmoz, eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko, Agindu Bizimodu Osasuntsua kanpaina egiten ari dira Beasaingo anbulatorioan. Kanpainarekin bat egin nahi duten herritarrek eta kontsultara anbulatoriora joaten diren inguruko herrietako biztanleek, inkesta bat bete beharko dute, euren egunerokotasunean egiten dituzten ekintzak, jan ohiturak, eta dituzten gaixotasunak kontuan hartuta hainbat laukitxotan gurutzeak eginez.
Behin inkesta beteta, anbulatorioako harreran jarri duten kutxan utzi behar da, ondoren datuak informatizatu eta medikuak datu horiek denak eskura izateko. Inkesta betetzen duten herritarrek kontsulatara joateko deia jasoko dute, eta medikuak hainbat jarraibide proposatuko dizkie: zein ariketa fisiko egin behar duten, zein dieta jarraitu…
Anbulatorioa Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailarekin ari da elkarlanean. Tomas Plazaola eskualdeko osasun publikoko arduradunak azaldu duenez, «helburua ahalik eta boluntario gehien lortzea da, gizartearen bizi-ohiturak ezagutu eta horiek aldatzen ahalegintzeko».
Elkarteekin elkarlanean
Boluntarioak bilatzeko lanean, Beasaingo zein inguruko herrietako elkarteen laguntza eskatu du Plazaolak: «Elkarteetan egiten duten lana eta guk egiten duguna bateratzea da asmoa, bikozketarik ez egoteko». Elkarteetan inkesta horien berri eman dezakete Plazaolaren arabera, «zertarako den azaldu eta jendea parte hartzera animatu». Hala nahi duten elkarteetara joateko prest ere agertu da Plazaola, azalpenak ematera.
Datozen asteetan eta hilabeteetan, Segura, Zegama, Idiazabal, Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi eta Olaberriako elkarteekin bilduko dira, herri horietan ere kanpainaren berri emateko eta boluntarioak bilatzeko. Elkarteekin ez ezik, farmazietako arduradunekin ere hitz egingo dute. Asmoa, farmazietan ere inkestak banatzea da, «herritar asko farmaziara joaten direlako medikuarengana baino lehenago, eta botiketako arduradun askok gaixoen informazio asko dutelako». Besaingo farmazietan datozen egunetan hasiko dira inkestak banatzen, eta behin beteta, farmazian bertan utzi ahalko dira berriz.
Beasaingo Antzizar kiroldegiarekin ere elkarlanean ariko dira. «Langileak prest agertu dira, behar den formakuntza jaso eta jendeari erreabilitazioko ariketak egiten laguntzeko, kiroldegian zein tresna erabiltzea komeni zaien azaltzeko, eta halakoak egiteko». Herrietan dauden azpiegiturak ere aprobetxatzeko aukera dagoela esan du Plazaolak, adibidez, bidegorriak eta hirugarren adinekoei zuzendutako parkeak.
Datuak, isilpekoak
Kanpainan parte hartzea erabakitzen dutenen datuak isilpekoak direla ziurtatu du Plazaolak: «Inkesta bete dutenen historial klinikoan ikur bat agertuko zaio medikuari, eta hark bakarrik jakingo du bakoitzak zer erantzun duen».
Programa honekin, herritarren osasunean eragin nahi du anbulatorioak, eta «bide batez, gastu publikoa murriztuko da eta osasuna publikoagoa izango da», Plazaolak azaldu duenez.














