Anoetara joateko autobuskada bete da Lazkaon

Realaren futbol partidetara Anoetara joateko autobuskada bete da, 53 lagunekin. Itxaron-zerrendan sartzeko, izen-abizenak eta telefono zenbakia Lazkaoko Erlo tabernan eman behar dira (943 88 02 33). Urteko bonua 90 euro da, eta urtarrilaren 5erako orda...

Realaren futbol partidetara Anoetara joateko autobuskada bete da, 53 lagunekin. Itxaron-zerrendan sartzeko, izen-abizenak eta telefono zenbakia Lazkaoko Erlo tabernan eman behar dira (943 88 02 33). Urteko bonua 90 euro da, eta urtarrilaren 5erako ordaindu behar da Euskadiko Kutxaren Ordiziako sukurtsalean, “4. autobusarentzat” dela zehaztuta. Ordainketak urtea hartuko du aintzat (urtarriletik abendura), eta ez futboleko denboraldia. Ataungo Bittor jatetxe paretik abiatuko da autobusa partidaren egunean, Lazkaon Zelaian geratuko da ondoren,  eta azkenekin Beasainen Senpereko semaforoan ere hartuko du jendea. Itzulerako bidaia partida bukatu ondoren izango da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa