Eguberri bezperetan, betikoak hor
Saltzaile batzuk aurretik ere iragarria zuten Donostian izango zirela, eta hutsune horiez aparte, betiko bezeroak Ordiziako Feria aukeratu dute asteroko eta datozen festetarako erosketa bereziak egiteko. Dendetan ere salmentan biziago ari zela bistakoa zen. Produktuetan erreparatuz, Baliarrango baratzeetako karduak izan dira nobedade, elkarri bizkarra emanez dituzten postuetan Gorostartzuko Maria Jesus Mujikak eta Irabiazpiko Edurne Jauregik ekarri dituzte lehenak, bikainak biek ala biek ere. Neurriaren arabera, bakoitza 3 edo 4 euroan jarri zuten salgai. Arkumeei dagokienez, 21 buru saldu ziren Ordizian, kiloko 4,5 euroko proportzioan; bizirik pisatuta saldu ziren. Usoak ere baziren 80 bat pieza eta 6 euroan bakoitza eskaintzen zituen Mikel Lasak. Postu berean aurki zitekeen onddo mordoxka bat ere, guztira 120 bat kilo; kanpokoak ziren eta propio erdibituak aurkeztu ditu zuten mami sanoaren erakusgai. Bestalde, Joxe Mari Uzin Aazkoitiarrak asteazkenetan Ordiziara etortzeari utziko dio, datorren udaberrian tomateen sasoia berriz hasi arte. Ostiral arratsaldeetan hor izango da. Bitxikeria: esponja kalabaza Ibarrako Esther Illarramendik erakutsi digu «paregabeko esfoliante naturala». Kuia edo kalabaza mota bat da; «nik hazitik ekartzen dut, hasieran kalabazinaren itxura du nahiz eta hostoak ezberdinak dituen, izar formakoak alegia. Lehenbizi berde-berdea izaten da eta gero marroxka, orduan bildu behar da. Ondo lehortzen utzi eta azala kendu, garbitu eta zatiak [...]
Saltzaile batzuk aurretik ere iragarria zuten Donostian izango zirela, eta hutsune horiez aparte, betiko bezeroak Ordiziako Feria aukeratu dute asteroko eta datozen festetarako erosketa bereziak egiteko. Dendetan ere salmentan biziago ari zela bistakoa zen.
Produktuetan erreparatuz, Baliarrango baratzeetako karduak izan dira nobedade, elkarri bizkarra emanez dituzten postuetan Gorostartzuko Maria Jesus Mujikak eta Irabiazpiko Edurne Jauregik ekarri dituzte lehenak, bikainak biek ala biek ere. Neurriaren arabera, bakoitza 3 edo 4 euroan jarri zuten salgai.
Arkumeei dagokienez, 21 buru saldu ziren Ordizian, kiloko 4,5 euroko proportzioan; bizirik pisatuta saldu ziren. Usoak ere baziren 80 bat pieza eta 6 euroan bakoitza eskaintzen zituen Mikel Lasak. Postu berean aurki zitekeen onddo mordoxka bat ere, guztira 120 bat kilo; kanpokoak ziren eta propio erdibituak aurkeztu ditu zuten mami sanoaren erakusgai.
Bestalde, Joxe Mari Uzin Aazkoitiarrak asteazkenetan Ordiziara etortzeari utziko dio, datorren udaberrian tomateen sasoia berriz hasi arte. Ostiral arratsaldeetan hor izango da.
Bitxikeria: esponja kalabaza
Ibarrako Esther Illarramendik erakutsi digu «paregabeko esfoliante naturala». Kuia edo kalabaza mota bat da; «nik hazitik ekartzen dut, hasieran kalabazinaren itxura du nahiz eta hostoak ezberdinak dituen, izar formakoak alegia. Lehenbizi berde-berdea izaten da eta gero marroxka, orduan bildu behar da. Ondo lehortzen utzi eta azala kendu, garbitu eta zatiak eginez esponja naturala lortzen da». Inork gutxik ezagutzen duen bitxikeria, esku eskura.














