Loinatz abesbatzak eta musika eskolakoek kontzertua egingo dute bihar, elizan
Loinatz abesbatza Loinatz abesbatzako eta musika eskolako ikasleek emanaldi bana egingo dute bihar Andre Mari Zeruratuaren parrokian. Loinatz abesbatzak Donostiako abesbatza barrokoarekin batera egingo du saioa, 20:30ean hasita, eta abesbatzaren 25....
Loinatz abesbatzako eta musika eskolako ikasleek emanaldi bana egingo dute bihar Andre Mari Zeruratuaren parrokian. Loinatz abesbatzak Donostiako abesbatza barrokoarekin batera egingo du saioa, 20:30ean hasita, eta abesbatzaren 25. urteurreneko ekitaldien barruan azkena izango da. Biharko saioan bi abesbatzek Sergio Zapirainen zuzendaritzapean abestuko dute. Donostiako abesbatza barrokoak eta Loinatz abesbatzak 1999tik abesten dute elkarrekin, urtean zehar Beasainen eta Donostian hainbat kontzertu eskainiz.
Loinatz abesbatzaren saioaren aurretik, Loinatz musika eskolako ikasleek egingo dute saioa, 17:00etan. Guztira, 110 partaidek parte hartuko dute emanaldian, musika eskolako ikasleen zuzendaritzapean.















