Majoriren gaineko «kontrol publiko eta zorrotza» egin nahi du udalak
Ordiziako udal gobernu berriak aurten izan duen buruhauste nagusietako bat izan da Majori kiroldegiko egoera. Haren gaineko kudeaketa udalak bere gain hartu zuenetik egindako lana eta aurrera begira hartu nahi dituzten neurriak herritarrei azaltzeko, herri batzarra egin dute aste honetan. Bertan, Majori kiroldegiaren gaineko «kudeaketa publiko eta zorrotza» egin nahi dutela azaldu zuten. Udalaren deialdiari erantzunez, dozenaka herritarrek parte hartu zuten astelehen iluntzeko batzarrean. Igor Eguren alkateak, Belen Maiza zinegotziak eta Eñaut Gereñu, urritik kiroldegiaren kudeaketa gainbegiratzeaz arduratu den langileak eman zituzten azalpenak. Egoera bere testuinguruan kokatzeko, azken urteetan izan diren gorabeheren errepasoa egin zuen Gereñuk. Bere hitzetan, «Majori kiroldegiaren zerbitzuetan eta kudeaketan bi esperientzia larri» izan ditu Ordiziako Udalak. Batetik, «udalaren gerentziapean zegoen aroa, 2008ra arte, Josetxo Elkoro arduradunak lapurretak egin zituenekoa». Bigarren aroa berriz, 2010. urtetik eta 2011ko urrira artekoa izan da; epe horretan Igeriketa Lantzen enpresari esleitu zitzaion zerbitzua. Gereñuren arabera, «enpresaren kudeaketa okerrak eta aurreko udalaren kontrol ezak eragin du egun bizi dugun egoera». Egoera horren aurrean, udalaren erronka nagusiak «orain arteko egoeraren ondorioak kudeatzea, egungo egoera eta zerbitzuak kudeatzea eta etorki- zuneko kudeaketa ereduak finkatzea» izan dira. Bide horretan, hainbat eragilerekin harremanak izan dituzte, tartean Igeriketa Lantzen epresarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, langile eta sindikatuekin, eta [...]
Ordiziako udal gobernu berriak aurten izan duen buruhauste nagusietako bat izan da Majori kiroldegiko egoera. Haren gaineko kudeaketa udalak bere gain hartu zuenetik egindako lana eta aurrera begira hartu nahi dituzten neurriak herritarrei azaltzeko, herri batzarra egin dute aste honetan. Bertan, Majori kiroldegiaren gaineko «kudeaketa publiko eta zorrotza» egin nahi dutela azaldu zuten.
Udalaren deialdiari erantzunez, dozenaka herritarrek parte hartu zuten astelehen iluntzeko batzarrean. Igor Eguren alkateak, Belen Maiza zinegotziak eta Eñaut Gereñu, urritik kiroldegiaren kudeaketa gainbegiratzeaz arduratu den langileak eman zituzten azalpenak. Egoera bere testuinguruan kokatzeko, azken urteetan izan diren gorabeheren errepasoa egin zuen Gereñuk. Bere hitzetan, «Majori kiroldegiaren zerbitzuetan eta kudeaketan bi esperientzia larri» izan ditu Ordiziako Udalak. Batetik, «udalaren gerentziapean zegoen aroa, 2008ra arte, Josetxo Elkoro arduradunak lapurretak egin zituenekoa». Bigarren aroa berriz, 2010. urtetik eta 2011ko urrira artekoa izan da; epe horretan Igeriketa Lantzen enpresari esleitu zitzaion zerbitzua. Gereñuren arabera, «enpresaren kudeaketa okerrak eta aurreko udalaren kontrol ezak eragin du egun bizi dugun egoera».
Egoera horren aurrean, udalaren erronka nagusiak «orain arteko egoeraren ondorioak kudeatzea, egungo egoera eta zerbitzuak kudeatzea eta etorki- zuneko kudeaketa ereduak finkatzea» izan dira. Bide horretan, hainbat eragilerekin harremanak izan dituzte, tartean Igeriketa Lantzen epresarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, langile eta sindikatuekin, eta gainerako alderdi politikoekin. Horrez gain, herritarrei informazioa emateko batzar informatibo bat egin eta kanpoko aholkularitza legala ere jaso zuten.
«Zor handiak»
Informazioa jaso ahala, konturatu ziren enpresak zor handiak zituela martxoan: Gizarte Segurantzari 270.000 euro eta Ogasunari 28.000 euro. Ekainean jakin zen enpresa horren zor hori are handiagoa zela, langileei eta beste erakunde batzuei ere dirua zor zielako. Enpresak ere, hasiera batean egoera «bideragarria» zela esan bazuen ere, «azkenean aitortu zuten ezinbestean konkurtsora joan beharko zutela». Gainera, aurreko udal gobernuak «ez zuen behar bezalako jarraipenik egin»; Gereñuren ustez, ez zuen «egoeraren larritasuna ikusi. Utzikeriaz jokatu zuen ez zuelako behar bezalako jarraipenik egin».
Behin egoera ezagututa, aurreneko neurriak hartzen hasi ziren, «ondasun publikoak babestea, zerbitzua bermatzea eta langileen egoerari irtenbidea ematea» helburu hartuta. Uztailean hasi ziren kontratua eteteko aukera aztertzen eta irailaren 2an, kiroldegian esku hartu eta inbentarioa egin zuten. Horrekin batera, Majoriko administrazio kontseiluan kontratua eteteko prozedura martxan jarri zuten.
Bestalde, «arazoaren kudeaketa egiteko eta etorkizuneko kudeaketa eredua aztertzeko konfiantzako pertsona bat izendatzea» erabaki zuen udalak; Eñaut Gereñu bera. Azkenik, urriaren 7an eten zen kontratua, eta 10etik aurrera, udalak kiroldegiko antolaketa lanak bere gain hartu eta «kontrol eta jarraipen estua» egin du.
Orain, alde batetik, hartzekodunen lehiaketari jarraipena egiten ari dira; udala, zordun moduan sartuta dago lehiaketa horretan. Horrez gain, kirol eta ostalaritza arloan zerbitzuen gaineko «kontrol ekonomiko zorrotza» egiten ari direla azaldu dute.
Etorkizunari begira
Aurrera begira, kiroldegiak izango duen zerbitzua eta kudeaketa eredua aztertzen ari dira. Ekainerako egin nahi dute lan hori, lehen bailehen eredu berria martxan jartzeko. Orain arte atera duten ondorio nagusia, «zerbitzuak kontrol publikoaren menpe» egon behar duela da. Horretarako, «garbi dugu gutxieneko ardatza edo oinarria udalak jarri behar duela, bai teknikoa eta baita politikoa ere».













