MusiKUaldia hasiko dute bihar Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean

Bihar hasita, MusiKUaldia ospatuko dute Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean.

Bihar egingo dute lehen kontzertua. Makulu Ken eta Oreindik taldeekin funky gaua izango dute, 23:00etan hasita. Igandean, 17:00etan The Rolling Stonesen dokumentala proiektatuko dute, eta 22:00etan Jon & Sugramas taldearen blues «garajeroaz» gozatzeko aukera egongo da. Astelehenean 17:00etan The Clash taldearen dokumentala proiektatuko dute, eta 22:00etan Ain_1 poesia musikatu emanaldia egingo dute. Asteartean Fly Shit talde bergararraren dokumentala ikus ahalko da 22:00etan. Azkenik, asteazken gauean Samba Dzanga bossa nova taldea igoko da oholtzara.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa