Ibaialde 2011

Goiberri

Zero eta huts

Goiberri

Euskara hobetzeko planak ez du arrakastarik izan ostalaritzan

Ostalaritzan euskara hobetzeko planak izan duen erantzuna negatiboki baloratu dute Urola Garaiko euskara zerbitzuek.

Goierriko Hitza

Petretxema mendira irteera egingo dute Ordiziako Mendizaleek

Ordiziako Mendizaleek irteera berezia antolatu dute asteburu honetarako. Izan ere, Piriniotara joango dira, Petretxema mendira. Egun pasako irteera izango da. Goizeko seietan elkartuko dira. Autobusa hartu eta Lintzako aterpetxeraino joango dira. Handi...

Ordiziako Hitza

N-1eko radarra gaurtik hasiko da isunak jartzen

Bi hilabeteko probaldiaren ondoren, martxan da Ordizian, N-1 errepidean jarritako radarra. Tarte honetan, «trafikoaren segurtasun eta arintasun mailak nabarmen hobetu» direla azaldu dute Herrizaingo Sailetik, eta bi hilabeteotako balantzea «benetan ona» dela diote. Izan ere, autoen abiadura murrizteaz gain, istripuek ere %33 egin dute behera. N-1eko radarra martxoaren 28an jarri zuten, eta proba moduan martxan badago ere, gaur goizaldera arte, ez du isunik jarri. Tartean ordea, abidura muga gainditu duten 2.178  ibilgailu atzeman ditu radarrak. Hemendik aurrera, horrelako arau hauste bat egiten duen ibilgailuari argazkia aterako dio radarrak, eta honen informazioa berehala iritsiko da trafikoko arduradunengana. Martxan egon gabe ere, radarra jarri zutenetik «trafikoa arindu» egin dela aipatu dute Herrizaingo Sailetik, eta istripuek behera egin dutela. Orokorrean, autoen abiadura ere murriztu egin da bi hilabete hauetan. Hala, baimendutakoa baino abiadura handiagoan zebilen ibilgailuen kopurua %8 jaitsi da autoen kasuan, eta %11 kamioiei dagokionean. Trafiko arduradunen ustez, probaldian datuak onak izan badira, behin radarra «ofizialki martxan» jarritakoan, emaitzak hobetzea espero dute. N-1eko radarrak, Ordizia eta Irura artean ibilgailuek hartzen duten batazbesteko abiadura neurtzen du. Bi puntuetan argazki bana ateratzen zaio ibilgailuari, eta ordenagailuak, tarte horretan hartu duen abiadura neurtzen du. Autoentzat, orduko 100 kilometrokoa da muga, eta 80 kilometrokoa kamioientzat. Sistema [...]

Ordiziako Hitza

Baserritarren egunean, azoka berezia Beasainen

Baserritarren eguna da gaur Beasainen, eta azoka berezia egin dute urtero bezala. Bideluze plazan abereen erakusketa egin dute, eta behiak, ardiak, behorrak, astoak, oiloak, oilarrak… egon dira ikusgai. Joan Iturralde eta Zubimuzu plazan berriz,...

goierrikofestak

‘Ehunmilak’ proba etapatan egiteko aukera emango du berriz Arrastakak

Uztaileko hirugarren asteburuan egingo diren Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probak direla eta, Arrastaka Mendi Taldeak bi probetako ibilbide guztia etapatan egiteko aukera eskaini du aurten ere. Guztira, zazpi etapa izango dira, lehen biak asteburu honetan. Beasain eta Zumarraga arteko zatia egingo dute larunbateko lehen etapan; Igandekoan berriz, Zumarraga eta Azpeitia artekoa. Etapa guztiak maiatzean izango dira aurten, hilabete guztiko larunbat eta igandetan. Zazpigarren eta azken etapa, maiatzaren 28an izango da. Ibilde guztia etapatan eginda, probak zeharkatuko dituen lekuetatik zehar igaroz ibilbide osoa ezagutu ahalko da. Uztailean ez bezala ordea, etapa guztiak oinez egingo dituzte mendizaleek datozen asteetan. Irteera hauetan parte hartzeko, ostegunean 18:30etik 20:30etara bitartean Ehunmilak probarako Arrastaka Mendi Taldeak Jose Migel Iturrioz kalean duen egoitzara joan beharko da izena ematera. Egun eta ordutegi berean 646 85 56 20 telefono zenbakira ere deitu ahalko dute interesatuek. Bestalde, etapak egin ahal izateko, derrigorrezkoa izango da mendiko federatu txartela izatea. Irteeretarako gainera, norberak eraman beharko ditu jatekoak eta mendirako arropa aproposak. Beasain eta Zumarraga Larunbatean egingo dute zazpi etapetatik lehena, Beasain eta Zumarraga artean, 20 kilometroko luzeera duena. Usurberako bidea hartuz, Murumendi aldera egingo dute mendizaleek, eta handik Mandubiara. Kizkitzako ermitatik gertu, Izazpiko mendi-lerrora jarraitzen duen bidean egingo dute aurrera irteeran [...]

Eskeine Legorburu

Aitor Aldasoro da EAJren hautagaia Beasaingo Udalerako

Bi legealditan Beasaingo Udalean zinegotzi lanetan aritu den Aitor Aldasoro Iturbe da EAJ alderdiaren hautagaia Beasaingo Udalerako. Goizean egin dute hautagaia aurkezteko ekitaldia Batzokian, Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakaria bertan zela. Atzo gauean Bilduren zerrendak baliogabetzeko hartutako erabakiaren inguruko iritzia emanez hasi du agerraldia Aldasorok. “Demokrazia irizpideak aintzakotzat hartuta, herritar orok buruan duen aukera bozkatu ahal izatea garrantzizkoa” dela aipatu du Aldasorok, “den alderdia dela ere, ordezkaritza oso batek udalaren lana beti zabalagoa eta errealagoa egiten duelako”. “Herritar talde bat” Beasainen Eusko Alderdi Jeltzaleak aurkeztu duen zerrenda, “herritar talde bat” dela argitu du alderdiko hautagaiak: “Herrian bizi garen jendea gara eta herriaren alde lan egiteko ilusioa daukan jendea, herria hobetzeko ilusioa daukana, Beasain hobetzeko”. Azken lau urte hauetan herriak hobera egin duela ere aipatu du, eta “kanpotik datorrenarentzat beharbada hirigintza aldetik eman badira ere pausoak, gure ezaugarri nagusietako bat elkarbizitza da, pertsonak, eta horregatik, hirigintza aldetik ematen ditugun pausoak pertsonaz betetzeak betetzen gaitu gu ere”. Beasainen azken lau urteetan eman den hobekuntza, “bide horretatik” eman dela gaineratu du Aldasorok. Aurrera begira dituzten proiektuak Emandako hobekuntzak direnak direla ere, “aurrera begira zer eginik ere badago” oraindik hautagaiaren arabera. Aurrera egiteko bide horretan ari dira programa prestatzen EAJren hautagaiak, eta datozen [...]

Eskeine Legorburu

Aralar mendizerrako Malloetara irteera antolatu du Ostadarrek

Askoren hitzetan Aralarreko parajerik ederrena da Malloak deiturikoa; bertako Ttutturre eta Balerdi gainak lotzea da Ostadarrek proposatzen duena.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Presoak etxeratzera eskatuz manifestazioa egin zen larunbatean

Areizaga-Kalebarren plazatik irtenda, ehundik gora bizilagunek eskatu zuten oraindik ere preso jarraitzen duten herritarrak etxeratzeko.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Biok Ordiziak igoera faserako pauso garrantzitsua eman du, etxean irabazita

Biok Ordizia saskibaloi taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur etxean, sailkapeneko bigarren postuan dagoen Zarautzi 66 eta 59 irabazita. Igoera fasea jokatzeko postuetako borrokan dabiltza ordiziarrak eta pauso handia eman dute gaur. Zaleen babesa ere izan dute bi taldeek eta Majori kiroldegiko harmailan ehundik gora lagun bildu dira. Partida gogorra eta parekatua izan da, emozio handikoa. Aurreneko bi laurdenetan paretsu ibili dira bi taldeak; bost puntuko aldea ere atera dio Ordiziak Zarautzi zenbait unetan, baina atzera berdintzea lortu dute bisitariek. Hirugarren laurdenean atzetik ere joan dira etxekoak, baina 50 eta 49 aurretik zirela bukatu dute. Azken laurdenean erabaki da dena. Ordiziarrek ondo jokatu dute eta huts egiteak bi taldeen partetik etorri badira ere, Ordiziak gehiago asmatu du. Tentsio uneak eta eztabaidarako jokaldiak ere izan dira tartean. Bi minuturen faltan, Zarautzen aldeko hiru falta adierazi ditu epaileak, baina hauek ez dute aukera aprobetxatu. Bi kontraerasotan berriz ere aldea ateratzea lortu du Ordiziak eta azkenean, 66 eta 59 nagusitu dira.

Arkaitz Apalategi

Gaita doinuekin eta pulpoa dastatuz hasi dute galiziar festa Beasainen

Galiziar kulturaren eta gastronomiaren erakustoki bihurtu da Beasain. Atzo arratsaldetik bihar arte, galiziar festa ospatzen ari dira, Loinazko San Martin plazaren azpian. Udalak, Plazape tabernak eta Ehunmilak probaren antolatzaileek prestatu dute festa, Pulpalia enpresarekin batera. Gaur goizean, pulpoa eta galiziako beste hainbat jaki tipiko probatzeko aukera izan dute plazapera gerturatu direnek. Eguerdian gainera, Triskele folklore taldearen gaita doinuak entzuteko aukera izan da. Olagarroaz gain, txorizoa, piperrak, ardoa, urdaiazpikoa edota patata egosiak ere eskaintzen dituzte. Galiziar festak bihar arte jarraituko du, ordea. Gaur gauean, queimada banatuko dute doan. Bihar berriz, errekorren Guiness liburuan sartzeko ahalegina egingo dute. Francisco Ferreiro sukaldariak gidatuta, inoiz prestatu den galiziar erako olagarro platerik handiena egiten saiatuko dira. Bihar ere, izango da Triskele taldearen doinuak entzuteko aukera.

Beasaingo Hitza

Betiko festak, jantzi berriekin

Suziriaren danbatekoarekin hasiko dituzte gaur Santikutz festak Legazpin. Asteartera arte, herriko kaleak ekintzaz, jendez eta kolorez beteko dira. Andraitz saskibaloi taldeak jaso du aurten pregoia irakurtzearen ardura. 25 urte bete ditu Legazpiko saskibaloi taldeak, eta urtemugaren ospakizunak hasi baino lehen, herritarren aitortza beroa jasoko dute. Bestetik, urteroko egitarauak hainbat berrikuntza izango ditu aurten. Ostiralean esaterako, Doinua musika eskolako ikasleen kontzertuek hartuko dute Euskal Herria plaza; zapatuan eta igandean zalgurdien kalejira eta bilkura egingo dituzte, pilota txapelketen finalekin batera. Xake txapelket ere egingo du Santikutz elkarteak. Zalgurdien desfilea eta erakustaldia Ormazarreta zalditegiak antolatu ditu. Nafarroatik lau gurdi etorriko dira eta litekeena da hauei bertako beste bi gehitzea. Zapatuan erraldoiekin eta buruhandiekin ibiliko dira eta igandean plazan jarriko dituzte ikusgai. Igandean txirrindulari klasikari eta haurren danborradari kantu-poteoa eta Bertso Olarien bertso musikatuak batuko zaizkie eta astelehenean, berriz, ganadu eta baserriko produktuen feria ospatuko dute goiz partean Latxartegi parkean. Idi demak ere izango dira 19:00etan. Aurten ordea, erakustaldia izatetik lehia izatera pasako da saioa. Balentiñako, Olaberriko eta Julian Telleriaren idiek probalekua Kale Nagusiarengatik ordezkatuko dute. Herri danborrada eta ikurriña jartzea ere astelehen gauean egingo dituzte, eta baita piroteknia ikuskizuna ere. Asteartea azkenik Santikutz eguna izango da, ezpatadantzarekin eta Mirandaolako prozesioarekin. Olaria saria jasoko [...]

Legazpiko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa