Azaroaren 25a iruditan

Bihar odola aterako dute Idiazabalgo Jubilatuen Elkartean

Odol Emaleen Elkarteak jakitera eman duenez, bihar (otsailak 16) odola aterako dute Jubilatuen Elkartean 18:00etatik 20:30era eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

Goierriko Hitza

Ezkiagako Asteburu Gaztea antolatu dute auzoko giroa berpizteko

Beasaingo Ezkiaga auzoko hainbat bizilagunek gazteei zuzendutako ekintzak antolatu ditu asteburu honetarako. Helburua, auzoak garai batean zuen bizitasuna berreskuratzea da. Ostiral arratsaldean hasi eta igandera arte kirola, kultura, gastronomia eta a...

Eskeine Legorburu

Estandak irabazi egin du Berrioren kontrako euskal derbia

Estanda Ordiziak garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan etxetik kanpo. Derbia zuten Stylo Berrio talde bizkaitarraren kontra. Partida parekatua izan zen eta 2-3 nagusitu ziren ordiziarrak. Garaipen horri esker, aurreko postuetako borrokan jarraituk...

Ordiziako Hitza

Bihar amaituko da Xera sarirako hautagaitzak aurkezteko epea

Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ibilbidea egin duten pertsonak edo erakundeak errekonozitzea da sariaren helburua eta proposamenak edozein herritarrek egin...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ezkio-Itsasoko nekazaritza lurrak mugatzeko lanak bukatzear daude

Ezkio-Itsasoko nekazaritza lurrak mugatzeko prozesua bukatzear dago jada. 233 lur jaberen sailetako lanak amaituta daude eta jabegoak entregatuta. Guztira 1.970 hektarea. Ezkio-Itsasoko Udaleko Nekazaritza zinegotzi Inaxio Galdosek jakitera eman duenez, «lur jabeek egin beharreko lanak bukatuta daude eta teknikariei dagokie orain falta diren lanak egitea». Ezkio-Itsasoko nekazaritza eremuko lurren egoera oso irregularra zen duela gutxi arte. Izazpiko lurrak larre toki bihurtzeko antolaketa lanak egiten hasi zirenean konturatu ziren Udaleko kideak arazoaren tamainaz: katastroko partzela-planoan lursailak markatzen zituzten muga gehienak gaizki zeuden; partzela batzuk nahastuta zeuden eta lursai bateen kasuan jabearen izena aldatuta zegoen, baita zenbait baserriren kasuan ere. Ez ziren agertzen benetan dauden partzela guztiak, bazeuden eskrituratu gabeko lursailak, baita erregistratu gabeak ere. Sail askoren mugak nondik nora zihoazen inork ez zekien; baziren partzela-planoan azaltzen ez ziren sail batzuen eskriturak, baina sail horiek non zeuden ez zekiten jabeek ere. Lursailak erabat zatikatuta zeuden, batez ere basoetako zenbait eremutan. Guzti horregatik herriko nekazaritza-lurrak antolatzeko plangintza egin zuen Udalak. Batzarrak lur jabeekin Hiru batzar egin zituzten lursailen jabeekin, bi Ezkioko Igartubeitin eta bat Itsason. Horietatik lehenengo biak informatiboak izan ziren. Hirugarren batzarra prozesua martxan jartzeko helburuarekin egin zuten 2010eko martxoaren bukaeran eta 120 bat lur jabe elkartu ziren bertan. Jabe bakoitzari bere [...]

Estitxu Imaz

Antioko interpretazio zentroaren gaineko erakusketa inauguratu dute

Hilaren 28ra arte izango da ikusgai eta besteak beste Antion eraikiko den interpretazio zentroan barrena bidaia birtual bat egiteko aukera eskaintzen...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Garaipena eta puntu gehigarria Ampo Ordiziarentzat

Ampo Ordiziak garaipen bikaina lortu du gaur eguerdian Altamiran, Cajasol Ciencias Sevillari 36 eta 12 irabazita. Garaipenaren lau puntuak eta lau entsegu baino gehiago egiteagatik lortzen den puntu gehigarria ere eskuratu dute, eta liga bukatzeko bi partidaren faltan La Vila liderrarengandik hiru puntura daude Axio Arañak eta Jim Dixonek zuzendutako mutilak. Sevillaren aurkako partida atzeratutako partida zen, espainiarrak ezin baitziren abenduan Ordiziara azaldu aire kontrolatzaileen grebarengatik. Altamira bete-bete eginda egon da gaur ere. Jokoa espainiarren menpe zegoela iritsi da ordiziarren lehen entsegua 8. minutuan. Puyadenak baloia ostikoz jo aurrera, eta Iker Elortza ‘Kubanok’ gainditu du entsegu marra. Julen Goiak sartu den hagetara (7-0). Esan, Goia aritu dela gaur hagetara jaurtitzen. Idiazabalgo gazteak beste hiru puntu eman dizkio Ordiziari 12. minutuan zigor kolpe bat sartuta, eta 18.ean Mattarucok bigarren entsegua lortu du (17-0), entsegua gaixo dagoen Joanes Aierberi eskainiz. Espainiarrek erreakzionatu egin dute, eta Fishen eta Freeman kanporatzeak baliatu dituzte bi entsegu lortzeko, bata 25. minutuan eta bestea 29.ean. Atsedenaldira 17 eta 12 joan dira. Bigarren zatian partida kontrolpean Aldagelatatik bueltan, indartsu atera dira Ampo Ordiziakoak, eta Toby Freemanek entsegua lortu dute 43. minutuan, indarrez entsegu marra gaindituta. Lasaitasuna eman dio horrek etxekoen jokoari, eta baloia mugituz eta mugituz puntu gehigarria ziurtatzen [...]

Goierriko Hitza

Argi Berri elkarteko mus txapelketan 115 bikote

Ordiziako Buztuntza auzoko Argi Berri elkarteak 115 bikote bildu ditu 34. mus txapelketan. 16:30ean hasi dira muslariak jokoan elkartean parean dagoen Urdaneta ikastetxearen gelatan, eta 17:30erako bi partida irabazitako bikoteak baziren. Giro onean eta inolako arazorik gabe doa txapelketa. Bikote kopuruari dagokionez, Argi Berri elkartekoek nabarmendu dute iaz baino gutxiago izan direla, eta besteak beste, krisiaren eraginez izan daitekeela. Iaz 20 bikote gehiago izan ziren, 135 guztira. Leku askotan muslariak bildu ditu Argi Berriko txapelketak. Goierrikoen artean, Ordiziako bikoteak 35 izan dira, Beasaingoak zazpi, Lazkaokoak sei, Zaldibiakoak 4, Zumarragakoak 4, Zegamakoak 3, Ormaiztegikoak3, Itsasondokoak bi, eta Idiazabaldik, Olaberritik eta Urretxutik bikote bana joan da musera. Eskualdetik kanpokoen arten, Tolosako bost bikotek eman dute izena, Bergarako lauk eta Altsasuko bik. Donostiatik, Leitzatik, Zarauztik, Debatik, Nafarroako Araitz bailaratik, Azpeititik eta Errenteriarik ere hurbildu dira muslariak Ordiziara. Txapelketa 22:00ak aldera bukatuko dela aurreikusi dute antolatzaileek. Antxumeen eta arkumeen zozketak Urtero bezala, aurten ere atera dituzte bosna antxume eta arkume zozkatzeko errifak. Zenbaki sarituak hauek izan dira: Antxumeenak (5469, 5348, 5061, 3716 eta 5466) eta arkumeenak (1228, 2213, 4511, 4233 eta 4968).

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa