
Legazpiko Santikutz xake elkarteak gabonetako xake txapelketa ospatu zuen pasa den ostiralean. Bi maila bereiztu zituzten. 15 urtetik beherakoen artean 4 parte hartzaile izan ziren. Xabi Garmendiak lehen postuan amaitu zuen eta Andoni Zubiak bigarrenean. 12 urtez azpiekoen mailan aldiz, 8 pertsonek hartu zuten parte. Unai Eliasek irabazi zuen hemen, eta Jon Ander Goenagak bigarren egin zuen. santikutz

Goierriko jubilatu talde batek iaz ekin zion Euskal Herriko zazpi hiriburuak lotzeko bidea egiteari, etapaka. Zeharkaldi hori 35 etapatan egiteko asmoa dute, eta iaz 18 egin zituzten. Donostiatik abiatuta, Baiona, Donibane Garazi, Maule eta Iruñea igaro dituzte dagoeneko, eta udaberrian falta zaizkien 17 ibilbideak egin nahi dituzte, Gasteiz, Bilbo eta Donostia oinez uztartzeko. Batekoz beste 25 kilometro eta zazpi orduko inguruko ibilbideak egin ohi dituzte astearte, asteazken edo ostegunetan, eta joan-etorria autobusean egiten dute. Aurtengoetan parte hartu nahi dutenek telefono zenbaki hauetara deitu behar dute: 685 73 73 40 (Juan Ixidro), 646 68 67 78 (Txisto) eta 688 61 95 42 (Juanjo).


Rogeliak 103 urte zituen. 1907an jaio zen Oñatiko Araotz auzoko Lopena baserrian. Aita Lopenakoa eta ama Urruzolakoa zituen eta 9 anai-arreba ziren sendian. 17 urterekin Aztiriko Zabaleta baserrira joan zen neskame eta bertako gizonarekin ezkondu zen....

Ordiziako Herri Antzokiak, zine alternatiboa zikloaren barruan, Aquí para permanecer filma eskainiko du datorren ostegunean, hilak 13. Saioa, gaueko 21:00etan izango da eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.
