
Denda abenduaren 23ra arte zabalik egongo da Zumarragako Bidezar kalean, astelehenetik ostiralera arratsaldero, eta larunbatetan goizez.

Aitzol Barandiaran eta Unai Gaztelumendi arituko dira bertsotan; parte hartu nahi duenak, izena eman beharko du aurrez Motz tabernan.

Mikel Mungia, Urtzi Abanzabalegi, Axier Alvarez de Eulate, Xabier Lerma, Imanol Iruarriz, Iñaki Suso, Julen Goia eta Iñaki Puyadena Ampo Ordiziako lehen taldeko jokalariak Euskadiren aritzeko deituak izan dira. Larunbatean entrenamendua egingo dute H...

Gabonetako loteria salgai dago erretiratuen etxean. 2011ko kuota ordainduta duten bazkideek erosi ahalko dute loteria, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara, egoitzan bertan.

Santa Zezilia egunaren harira, Segurako abesbatzak hainbat ekitaldi antolatu ditu, etzirako. Goizeko hamaiketan mojen komentuan izango den meza nagusian Pedro Bilbaoren Adveniat Regnum Tuum meza eta bestehainbat abestu kantatuko dituzte. Meza hildako korukideen alde izango da. Meza bukatu eta bazkal garaira arte kalean ibiliko dira, kantuan. Bazkaria eta omenaldia Ordu biak aldera Izkiña jatetxera joango dira bazkaltzera. Koruko kideez gain, bertan izango dira Segurako Udaleko ordezkariak, erretorea, txistulariak eta beste hainbat arduradun ere. Aurten 65 urte bete dituztenez, bazkal garaian koruko bi kideri omenalditxoa egingo diete, hainbeste urtean kantuan ibili direlako. Omenduko dituzten bi kide horiek Luli Telleria eta Iñaki Sarriegi dira.

Asteleheneko bilera Astelehenean egindako lehen bileraren ondoren, kuadrilla bat prest agertu da lagun-taldeen arteko futbol txapelketa antolatzeko. Lagun-talde horrek berak deituta, bihar bilera egingo dute txapelketan parte hartu nahi duten guztie...


Pasa den asteburuan etxean lortutako garaipenaren ondoren, asteburu honetan Valladolidera joango dira Ampo Ordiziako jokalariak; VRAC Quesos Entrepina- res talde sendoa izango dute parean. Partida igandean izango da, 12:30ean, Pepe Rojo zelain. Bolada ...

Blogak, udaletxean hartzen diren erabakien isla izan nahi du, era berean herritarren parte hartzea bultzatzea ere badu helburu.

Egur Sportek omenaldia egingo dio Ezkio-Itsasoko Joxe Ugarteburu aizkolariari igandean, azaroak 13. Omenaldia 11:30etatik aurrera izango da Leaburun, Diva S.A.T. pentsu fabrikak pabiloiak dituen lekuan. Omenaldi hori egiteko Diva S.A.T.ren, Ipar Kutxaren eta Euskaltelen laguntza jaso du Egur Sportek. Bi zati izango ditu eta EiTBk emango du azaroaren 13an eta 20an. Lehendabiziko zatian, Aizkolari Beteranoen Euskaltel Garaikurra Txapelketa egingo dute. 12 bikotek parte hartuko dute, eta bikote bakoitzeko parte hartzaileen adinaren batura 110 urtetik gorakoa izango da. Txapelketa horretan Joxe Ugarteburuk berak parte hartuko du Arria II.narekin batera. Bigarren zatian, bakarkako Euskaltel Garaikurra txapelketa egingo dute. Norgehiagoka horretan, egungo aizkolariek parte hartuko dute, Ugartebururekin lotura izan duten beste zenbait aizkolarirekin batera. Guztira 20 parte hartzaile izango dira. Lehendabiziko zein bigarren zatian harrijasotzaileek ere parte hartuko dute, besteak beste, Perurenak, Izetak, Goenatxok eta Zelaik. Herri bazkaria Omenaldiari bukaera emateko herri bazkaria egingo dute Usabal sagardotegian. Astiazaran aita-alabak trikitilariak bertan izango dira giroa alaitzen.

Finalaurreko hirugarren eta azkeneko jardunaldira iritsi, eta lau pilotariek dute aukera oraindik finalera sailkatzeko. Promozio Txapelketako (2. Maila) lau t’erdiko lehiaketarako asteburu erabakigarria izango da. Ataunen gaur eta Bilbon etzi dira partidak. Irekia dago oso, beraz, finalerako bi txartelen izendapena. Jon Ander Albisu ataundarrak baino aldekoago daukate balantza Mendizabal III.ak eta Lemunok; Antzuolakoak jokatutako bi partidak irabazi ditu, Lemunoren aurka 22-21, eta Ongairekin 22-11. Gaur, Ataungo Auzoeta kiroldegian, bertako semea du arerio. Albisuk lehen partidan Lemunoren parean emandako itxura zalantzatia Ongairekin konpondu zuen. Tanto diferentzia, ordea, negatiboan dauka. 22 eta 12 galdu zuen kolonbiarrarekin, 22 eta 19 irabazi zion Ongairi. Jaialdi erakargarria Ataunen Ataundar pilotaria aurrez aurre jokatzen ikusteari lehiaketaren pizgarria gehituko zaio gaur Ataungo pilota jaialdian. 18:00etan hasiko da, Auzoetan. Sarrera 10 euroan jarri dute. Asegarcek —Albisuren enpresak— binakako partida batekin osatuko du ikuskizuna. Lehenbizi Rica IV.a-Otxandorenak eta Tainta-Mendizabal II.ak jokatuko dute. Jarraian da lehiaketakoa, buruz buru, eta kaiolaren barruan: Albisu-Mendizabal III.a. Pilotak herenegun eguerdian aukeratu zituzten ataundarrak eta antzuolarrak. Albisuk bizien alde egin zuen aukera, atzelaria eta beso-kolpe gogorrekoa izaki, jokoa ahalik gehien luzatzeko. Bere bi pilotak 105,1 eta 104,7 gramo dira pisuan. Mendizabal pilota motelagoekin aterako da, «azpitik gehiago ibiltzeko». 105,8 eta 105,1 gramo dira. Albisuk, irabazi [...]

Gerriko Ikerlan Bekaren XIV. deialdian gazteek beribilekin duten harremanari buruzko lan batek irabazi du saria. Maddi Garcia Olaskoagak osatu du azterlana, eta Auto ibilbideak. Goierriko gazteen automobil kulturaz du izenburua. Gaur zortzi aurkeztuko ...

Joxe Mari Carrere kontalariak literatura emanaldia egingo du asteartean, azaroak 15, Lazkaon. Maitasunaren arbola. Ipuin preerotikoak izenburudun kontakizun sorta ekarriko du. Ipuin kontaketa saioa Gerriko Txokoan izango da, 18:45ean. Goierriko Kultur ...

Lazkaoko Areria zineman Midnight in Paris filma (Gauerdia Parisen) emango dute bihar, etzi eta astelehenean. Bihar bi emanaldi izango dira, 19:30ean eta 22:15ean. Jaian 19:30ean da, eta astelehenean —ikuslearen eguna— 21:30ean. Haurrentzat Diario d...

Lazkaoko pilota elkarteko neska-mutilek asteburuan hogei partida jokatuko dituzte. Horietatik 11 herrian bertan, infantilenak. Bihar, ostirala, 18:00etatik aurrera plazako frontoian eta 19:00etan kiroldegian ariko dira. Idiazabalen, Bergaran, Arrasaten...

Amaiur koalizioari babesa eman asmoz, larunbaterako argazkia ateratzera joateko deialdia egin dute hainbat segurarrek. Herritarrak, elkarteak eta eragileak gonbidatu nahi izan dituzte deialdi horrekin. Argazkia atera eta gero, mokadutxoa egingo dute Se...