Igandean mendi irteera egingo dute segurarrek

Segurako kirol elkarteko mendi sailak antolatuta irteera egingo dute igandean, 08:30ean Segurako herrigunetik irtenda. Lehendabizi Altzagaratera abiatuko dira. Handik Gaintzara eta Baliarrainera joango dira, ibilia berriz, Altzagaraten bukatzeko. Eguer...

Estitxu Imaz

Andrea Toschik organoa joko du igandean, Gabirian

Igandean, azaroak 13, Andrea Toschi italiarrak organoa joko du Jasokunde elizan, 12:00etako mezaren ondoren. Esteban Elizondo organojole donostiarrak berriz, saioa aurkeztuko du, eta errepertorioari buruzko argibideak emango ditu. Kontzertu hori, Gipuz...

Estitxu Imaz

Mendi ibilaldia eta gaztaina jana egingo dituzte igandean, Ormaiztegin

Mendi Asteari bukaera emateko igandeak, azaroak 13,  mendi ibilaldia egingo dute goizean, Ormaiztegin zehar. Goizeko bederatzietan irtengo dira herrigunetik, eta bi ordu eta erdiko edota hiru orduko irteera egingo dute. Behin ibilaldia bukatu eta gero...

Estitxu Imaz

‘Baginaren bakarrizketak’ antzezlana ikusgai larunbatean, Ezkio-Itsason

Larunbatean, azaroak 12,  Baginaren bakarrizketak antzerkia ikusteko aukera izango da Ezkio-Itsasoko Anduaga etxean, Yartu kultur elkarteak eta bertako udalak antolatuta. Antzerki horretako aktoreak Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai dira. Antzerkia ...

Estitxu Imaz

Hainbat idiazabaldarrek babesa eman diote Amaiurri

Espainiako Gorteetarako azaroaren 20ko hauteskundeei begira, lau alderdi abertzalek osatu duten Amaiur koalizioari babesa eman diote Idiazabalen ere. Zubiak eraikitzen leloa du hauteskunde mezuak, eta idiazabaldarrek ere zubia aukeratu dute argazkia ateratzeko, udaletxe ondokoa, hain zuzen. Adin desberdineko hainbat lagun elkartu ziren igandean helburu horretarako

Estitxu Imaz

Santikutz Klasikak itxiko du Espainiako elite mailako txirrindularitza kopa

Legazpiko Santikutz Klasika elite mailako Espainiako txirrindularitza kopako azken proba izango da datorren urtean. Zortzi probek osatuko dute kopako zirkuitoa, eta lehena Extremaduran (Espainia) egingo dute, otsailaren 17an. Legazpiko lasterketa m...

Legazpiko Hitza

Eguraldia, lagun diztiratsu hori

Botatako euria hizpide eta gogoan, oparitzat hartua izan zen atzoko eguraldia. Gustagarria erosketak kanpoan postuz postu egiteko eta non aukeratua hain da zabala, aitzakirik ez atzoko ferian. Produktu berrietan erreparatuz, artoa: arto opilak, jateko prest salgai zituen Patxi Atienzak negua hurbildu ahala urteroko ohiturari eutsiz, 6,5 euro/ kiloko proportzioan eta arto irina ere bai 2,5 euroan kiloa. Postu berean baba txiki berria ere eros daiteke: «Jendea eske genuen, badira bai zaleak eta kosta zaigu lortzea. Frantsesa da hau, askoz suabegoa da, eta Gipuzkoako ferietan hau da batez ere saltzen dena. Nafarra zen lehen nagusi, baina galtzen ari da, eta gainera azal gogorragoa duenez, eta gustu fuerteagoa, jendeak hau nahiago du», argitu zigun Patxi Atienzak. Udaberriko zizak: arreta gune nagusi bihurtu ohi dira urteko lehenak eta baita atzo ere. Itsasoko Joxe Mari Maiorak bildutako 200 gramo (10 ziza) izan dira aurtengo lehenak. 150 euro kiloko prezioa markatu dute. Gainerakoan, onddo faltan –oso gutxi atzo ere– esne gorri edo nikalo urtea dela esan daiteke, 50 bat kilo atzo postu ezberdinetan. Jendeak errezeta ugari ematen ditu honen inguruan: «Patatas a la riojana moduan oso goxoak geratzen dira edo baratzurikin labean erreta». Kontua da norberak bildutakoak jateko ohitura badela, baina erostekoa ez hainbeste (10-18 [...]

Ordiziako Hitza

Emakumeentzat defentsa ikastaroa antolatu dute

Ordiziako Udaleko Berdintasun Sailak emakumeentzako autodefentsa ikastaroa antolatu du. Azaroaren 19an eta 20an emango dute, Majori kiroldegian. Izena emateko epea bihar bukatuko da, eta horretarako, berdintasun sailera deitu (943 80 56 10) edo kaltuna...

Ordiziako Hitza

On kontzertu “orijinal” eta “majikoa” eskainiko dute igandean Legazpin

Igandean On ikuskizuna eskainiko dute Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok Legazpin. 13:00etan hasiko dute kontzertua Latxartegi aretoan. Egileek aurkeztu dutenez, “musika bizitzeko eta ulertzeko antzeko bi modu elkartzearen ondorioa” da On ...

Legazpiko Hitza

Gazteekin bilduko dira ostiralean Gazte Txokoan

Ostiral arratsaldean gazteekin bilera bat egingo dute Legazpiko Gazte Txokoan, neguko ekintzak prestatzen hasteko. 17:00etan elkartuko dira, eta hezitzaileen hitzetan, aurtengo helburua, gazteen nahiak gertutik ezagutzeaz gain, «beraien autonomia gara...

Legazpiko Hitza

Manolo Escobar kantaria Lazkaon izango da etzi

Manolo Escobar espainiar kantari ospetsua Lazkaon izango da, ostiralean, bisitan. Txindoki gerontologikoa zabaldu zutela lau urte bete dira, eta ospakizunerako gonbidatu dute Espainiako kopla moldeko musikaria. Euskaraz kantuan entzun nahi duela eta, L...

Aimar Maiz

Besteik-pe, Manifa eta Segismundo taldeak, Legorretako gazte festetan

Legorretako Gazte Asanbladak ostiralean eta larunbatean gauzatuko du Gazte Festetarako antolatu duen egitaraua. Zapatu gaueko kontzertu indartsua nabarmentzekoa da, hiru talderekin: Besteik-pe, Manifa eta Segismundo Toxicomano entzutetsuak ekarriko dit...

Aimar Maiz

Ekai Alkortari ongi etorria egin zioten astelehenean Areizaga-Kalebarrenen

Urriaren 11an gelditu zen aske Alkorta, bi urte eta erdiz kartzelan egin eta gero; 15 urte zeramatzan herrira etorri gabe.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ismael Carro arabarrak irabazi du Enirio-Aralarren jokatu den hegaztia hil gabeko lehen lehiaketa

Lehendabizikoa izatearen zalantzak eta ondo irtengo ez ote den kirioak uxatzeko moduan dira Euskal Herrian Field Trial elkartekoak. Astebukaeran Enirio-Aralarren jokatu den ehiza txapelketaren helburu guztiak betetzat eman dituzte, eta aurre- rantzean segimena emateko gogotsu geratu dira. Gipuzkoan estreinako aldiz jokatu da hegaztia hiltzen ez den ehiza lehiaketa, Iratin (Zuberoa) asteburu honetan jokatuko denaren ezkontide, Euskal Herriko Basoetako Dama sarirako baliagarria. Lareo urtegi ingurutik (Ataun) irten, eta Enirio-Aralarko baso sailak izan dituzte jokaleku, larunbatean eta igandean. Bi egunetan 37 txakur ibili dira oilagor bila, paseko hegazti horixe baita lehiaketaren muina, muestra-zakurrekin batera, jakina. Lau txakur saritu dituzte, oilagorra aurkitutakoak, hain zuzen, «bestela ez baitago punturik, eta saririk ere ez noski», dio Ion Urteagak, Euskal Herrian Field Trialen lehendakariak. Euskaldunak bikain Parte-hartzaileen artean Ipar Euskal Herriko eta Frantziako zakur zale ugari zeuden, 18 inguru. Italian eta Frantzian du gaur egun indar handiena hil gabeko ehiza modalitateak, eta nabaritu da hangoen maila. Baina ezustekoa —eta emaitzak— Hegoaldeko zakurrek eta ehiztariek eman dute, eta lan «ederra» egin. Lau sarituetatik hiru Bidasoaz behetikoak dira: bi gipuzkoar eta arabar bat. Bestea donapaleutarra da, Nafarroa Beherekoa. Goierritarrak ere aritu dira lehian, baina aurreneko proban ez dute saririk erdietsi. «Partaide guztiak egon ziren txapelketaren mailan [CACT izendapen [...]

Aimar Maiz

Aralarren jasoa, Zaldibian goratu

Mendiarekin, eta bereziki Aralarrekin, estu-estu loturik dago Zaldibiako herria. Artzain tradizio handikoa bezain luzekoa izan da, eta langintzaren gaiak urteak behin, bederen, erakusten jarraitzen du. Igandean izan zen Ardiki Egunean, esate baterako. Ikusle eta bisitari artean jendetza batu zen mondeju eta gazta lehiaketak ikusi, ardikia dastatu eta artzainen bizimoduko ofizio-zertzelada batzuk bertatik bertara ikusteko. Plazako frontoian zeuden jaiko osagai gehientsuenak. Eskulangileak bertan aritu ziren produktuak egiten. Oihalak egiteko ehungailua, joskintza, saskiak, artilez haria egiten, eskuz gazta, mondejua… Artzainen beste produktu bat, gazta, salmentan edukitzea faltan sumatu zuen bisitariren batek. Eguneko izarra mondeju zuria izan zen, hala ere. Ehunka kilo banatu zituzten kofradiakoek bisitarien artean, ogi mutur eta ardo basoerdi banarekin lagunduta. Zaldibiako XVII. Mondeju Lehiaketara 20 etxetatik aurkeztu dituzte hestebeteak, «kopuru oso polita», antolatzaileen esanetan. Tranpaldoan parez pare, Aralarko Gaztaren XIV. Lehiaketa ebatzi zuten epaimahaikideek. Sail horretan 15 partaide ziren. Maria Luisa Morea, txapeldun Mondeju lehiaketan Maria Luisa Moreak aurkeztutako sortak irabazi du lehen saria. Seigarren aldiz jantzi du Zaldibian bizi den amezketarrak txapela, 2000n, 2004tik 2006ra hiru aldiz jarraian, eta iaz egin bezala. Bigarren eta hirugarren postuetan ere bizpahiru aldiz izan da, bakoitzean. Bezpera arratsaldean familian egindako mondejuak eraman zituen Moreak, herenegun. «Seigarren txapela izango da, baina gaurkoak sorpresaz [...]

Aimar Maiz

Irribarre elkarteak bost urte daramatza kulturen arteko zubi lana egiten

Borondate eta nahi ezberdinak dituzten pertsonak elkartu, batzuek besteak ezagutu, eta batura bat sortu. Azken finean, «zuek eta gu izatetik, gu bakarrik izatera igaro. Bide horretan, ordea, asko dago egiteko, eta bi bideak batzen dituen zubia eraiki behar da». Lan hori egiteko sortu dute Irribarre elkartea: «Batzuen zein besteen beharrak elkarrekin asez aurrera egiteko, pertsona guztiek lagundu dezaketelako, irribarre batekin besterik ez bada». Bost urte inguru daramatzate Irribarre elkarteko kideek kultura ezberdinekoen artean zubi lana egiten. Elkartea sortuta, lan horri «izaera legala, koherentea eta gardena» eman nahi izan diote. Herrira iristen diren musulmandarrak immigrante hutsak ez direla erakutsi nahi dute. Eta haiei, gizarteak ez diela iskin egiten. Elkarrekin, gizarteko aniztasuna eta interkulturalitatea aberasteko lan egingo dute elkarteko kideek, horretarako baliagarriak diren ekintzak antolatuz. Kultura ezberdina duten pertsonen artean errespetua mantentzea da Irribarrekoen ustez, gakoa. «Hori lortzeko, ordea, elkar ezagutzea ezinbestekoa da, hori egindakoan kultura eta pentsamendu guztiak ulertzen direlako, pertsonen artean konfidantza sortzen delako eta horrekin guztiarekin bizikidetza. «Azken finean, elkarrizketarako, parte hartzerako, eta kulturen arteko tolerantziarako gunea izan nahi du Irribarrek», zehaztu du Hamid Tafzik, elkarteko idazkariak. Immigranteei zuzenduta Helburu horiek denak betetzen asteko, beste herrialdeetatik Beasainera etorri direnei zuzendutako ekintzak antolatzen hasi dira Irribarre elkarteko kideak. Tafzik azaldu [...]

Eskeine Legorburu

Ordizian bizi den hamabost laguneko lapur talde bat atxilotu dute

Guardia Zibilak hamabost lagun atxilotu ditu gaur Nafarroan, Euskal Herriko, Frantziako eta Espainiako hainbat enpresa eta tabernetan lapurretak egitea egotzita. Atxilotuek, 18 eta 54 urte artean dituzte, eta Ordizian bizi diren errumaniar nazionalitat...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa