Ataunen, Araman eta Gaintzan San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Astebukaera bete-betea izango da Goierriko hainbat herritan etzitik igandera artekoa, San Martin jaien inguruan egitarauak hiru egunetara bildu baitituzte. Arama eta Ataungo San Martin urteko festa nagusiak ospatzeko prest dira. Gaintzan, zaindariaren festaburua Sanmigeletan egiten badute ere, azaroko data seinalatua ere gogoko dute, San Martin baseliza jatorrizkoaren garaitik datorrena. Araman gaur bertan berotuko dute giroa. Gaztaina jana egingo dute, trikitilariek alaituta, ilunabarrean. Aurreko ostiralean dastatu zituzten, lagunartean, udazkeneko fruituak lehendabiziko aldiz. Danbolinean erre, eta aramarren artean banatuko dituzte gaur ere. Bihar, zaindariaren eguna, mezarekin abiatuko da jai-egitaraua. Arratsalde partean berrekingo diote, igande iluntzera arte etenik gabe jarraitzeko. Karta lehiaketak, kirol probak —tartean Arama-Itsasondo futbol derbia, iraileko neurketaren itzulikoa—, eta, nola ez, jan-edanari lotutako ekitaldiak antolatu ditu Aramako Udalak. Pilotari dagokionez, palako herri mailako finalak igande eguerdian jokatuko dituzte, eta arratsaldean esku pilotakoak. Irribarria herrikidea, Erostarbe lagun duela, ariko da bikote batean, Altuna-Tolosari aurre egiteko. Mozorro festa ere izango da, larunbat gauean, gazte afariaren ondoren. Toki-Alai tabernakoek antolatu dute mozorrotuen jaia. Ataun San Martinen hiru egun Ataungo hiru auzo nagusietan azkena San Martin izango da, egutegiari begira, festak ospatzen. Zaindariaren eguna, bihar, kuadrillena izendatu dute. Larunbatean haurren eguna da, eta horrez gain mozorrotuena ere bai. Zapatutik iganderako goizaldean banatuko dituzte sariak; [...]

Aimar Maiz

Memoriaren Egunak alderdi guztiak batu ditu gaur Zumarragan

PSE-EEk, PPk, EAJk eta Bilduko ordezkariak bildu dira eguerdiko ekitaldian; adostasunik gabeko ekitaldia izan da, ez baita alderdien artean leku guztietan irakurtzeko...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Diabetesa gizarteratzeko heburuarekin gluzemia neurketak egingo dituzte igandean

Gluzemia neurketak egin eta informazio banatzeko informazio mahaiak jarriko dituzte Urgadiel elkartekoak, eta hilaren 30ean hitzaldi bat izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zegamako interpretazio zentroan egindako tailerrek “arrakasta” izan dute

Aizkorriko Ataria interpretazio zentroaren lehenengo urteurrena ospatzeko antolatutako tailerrek «arrakasta» izan dute Alazne Garcia Zegamako turismo bulegoko kideak jakitera eman duenez, eta horrenbestez, pozik daude jasotako erantzunarekin. San Adriango kobara egitekoak ziren ibilaldi gidatuak bestalde, bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik. Larunbatean, arratsaldeko lauretatik aurrera buztin-tailerra egin zuten haurrentzako. 8tik 12 urte bitarteko 15 haurrek parte hartu zuten. Buztina hartu eta txerria, arra, edalontzia edota eguzkia egiteko proposamena egin zieten turismo bulegoko kidek. Ia denek txerria egitea erabaki zuten «agian, San Martin eguna gertu dagoelako», dio irribarrez Garciak. Behin txerria egin eta gero, antzinako lanbideen tailerra egin zuten. Garai batean basoetan nork lan egiten zuen azaldu zieten haurrei, eta gero fitxa bat eman zieten betetzeko. Multzo bateko elementuak besteko elementuekin lotu behar izan zituzten. Giro polita sortu zen interpretazio zentroan, eta 18:30ak aldera joan ziren haurrak etxera. Igandean ere bi tailer Igandean buztin-tailerra egin zuten, berriz. Larunbatean parte hartu zuten hamabost haurrez gain, beste hamabost agertu ziren. Hogeita hamarrak hiru urtetik hamabi urte bitarteko haurrak ziren. Guztiak zegamarrak. Guraso bat edo beste ere geratu zen bertan. Haurrak buztina eskuetan hartu eta berehala hasi ziren lanean. Turismo bulegokoek haur txikienei eguzkia egitea proposatu zieten, besteak baino errezagoa baita. Helduenei berriz, [...]

Estitxu Imaz

Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Txapelketa ari dira jokatzen, lehen aldiz Gipuzkoan

I. Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Txapelketa ari dira jokatzen, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuta. Urriaren 22an hasi zuten lehiaketa eta abenduan bukatuko da. Jardunaldietako bat Zegaman jokatuko dute, azaroaren 19an. Oraingoz sei pilotari ari dira lehian Edurne Unamuno, Urko Peña, Patxi Fadrique, Edorta de Anta, Beñat Lizaso eta Andoni Aizpeolea zegamarra. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, oraindik ere parte hartu liteke. Pilotari ezinduak ez direnek ere jokatu ahal izango dute, beti ere ordezko postua hartuz eta gainontzekoek bete beharreko joko araudi berak betez. «Izan ere, integrazioa bultzatzea eta bestearen lekuan jartzea lortu nahi baitu, besteak beste, ekimen honek». Partidak 25 tantora izango dira. Mollepelle (fronteniseko presiorik gabeko pilota) urdinarekin eta errefortzurik gabeko paletarekin jokatuko dituzte. Pilotariek airez, bote baten ondoren edota bigarren botearen ondoren jo dezakete pilota. Hirugarren botea eginez gero, txarra izango da beranduegi jo duenarentzat. Partidak larunbatetan Partidak larunbatetan izango dira. Lehendabiziko jardunaldia Usurbilen jokatu zuten urriaren 22an eta bigarrena, Antzuolan, azaroaren 5ean. Hirugarrena Zegaman egingo dute, azaroaren 19an. Laugarren jardunaldia edo finala, berriz, Lasarten jokatuko dute, abenduaren 17an, Loidibarrenen, kiroldegi ondoko pilotalekuan. Lehendabiziko hiru jardunaldiei dagokionean bakoitzean hiru bikote finkok parte hartuko dute , eta hiruren arteko ligaxka jokatuko dute. Irabazle bakoitzari bina [...]

Estitxu Imaz

Ion Telleriari harrera egin diote bere jaioterrian, Idiazabalen

Ion Telleria gazte independentista gaueko hamabiak aldera iritsi da bere jaioterrira, Idiazabalera, eta bertan ezker abertzaleko kideek, lagunek eta familiakoek harrera egin diote. Kotxean plaza ingurura iritsi etagero,  familiako kideak zein ezagunak besarkatzeko aukera izan zuen Telleriak. Ondoren pasabide moduko bat osatu zuten bertaratutakoek, eta Ion Telleria plazara iritsi zen, Ongi etorri Ion zioen pankartaren aurrera. Segidan dantzariek Aurreskua dantzatu zioten, Beasaingo, Segurako zein Idiazabalgo txistulariek lagunduta. Asier Imaz Idiazabalgo preso ohiak lore sorta eman zion gero, eta Iñaki Apalategik bertsoa bota zuen. Azkenik, Telleriak berak hartu zuen hitza. Bertan bildutako guztiei eskerrak emateaz gain, kartzelan geratu ziren kideak izan zituen hizpide. Harrera-ekitaldia bukatu eta gero, tragoxka bat hartu zuten askok, Ion askatu izana ospatzeko.

Estitxu Imaz

Zaldibian parkeak biziberritzen

Zaldibian herriguneko lau jolastoki, parke edo kirol pistatan berrikuntzak egiten ari da Udala. Plazan, azaroaren lehenean zabaldu zuten haurrentzako jolastoki berria, ziburu eta jostailu modernoekin hornitutakoa. Beste zenbait eremutan ere jarduerak h...

Aimar Maiz

Tximistatik geltokira doan bidegorria zabalik

Pasa den ostiralean zabaldu zuten Tximistako zubiaren eta tren geltokiaren artean egin duten bidegorria. 300 metroko zatia da, eta Ordiziako bidegorri sarea osatzeko bidean, beste pauso bat dela azaldu dute mugikortasun sailetik. Guztira, 111.000 euroko aurrekontua izan du, eta kopuru horren ia erdia (%47), Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bati esker finantziatu dute. Proiektu hori egin ahal izateko, geltoki ondoko hainbat aparkaleku kendu egin behar izan dituzte, eta gelditzen direnetan, aparkaldi mugatuko gune urdina jarriko du udalak. Hala onartu zuen osteguneko osoko bilkuran. Gai horrek ere, eztabaida eragin zuen. Iban Asenjo Bilduko zinegotziak, neurri horrekin «herrigunean mugikortasun gehiago» lortuko dela esan zuen. Hala, Ordiziako geltokian trena hartzera autoz datozenek, egun osoan aparkaleku horiek okupatzen egon beharrean, San Bartolomeko aparkalekura jo beharko dute. Asenjoren hitzetan, «gune urdin honen helburua, trafikoa erregulatzea eta mugikortasuna bultzatzea da, ez dirua biltzea, horregatik gune horretan aparkatzeko ez da ordaindu beharko». Beste hiru zati egiteko asmoa Tximista eta geltokia lotzen dituan zatiaz gain ordea, beste batzuk ere egiteko asmoa du udalak. Pasa den astean hasi zituzten institutua eta Majori kiroldegia lotuko dituen bidegorria egiteko lanak ere. Hiru hilabeteko epean bukatu nahi dituzte lanak, eta guztira, 223.000 euroko aurrekontua dute; kasu horretan ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izango dute obrak [...]

Arkaitz Apalategi

ZineKUren saio berri bat izango da bihar

Film laburren gaua izango da biharkoa, eta tartean Gabirian grabatutako Baietz! Filma ikusteko aukera ere izango da tartean, 22:00etatik aurrera gaztetxean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goierrin hiru ziklo-kros proba jokatuko dira

Euskal Herriko ziklo-kros egutegiak aurtengo neguan dituen 19 probetatik hiru Goierrin jokatuko dira. Orokorrean iaz baino proba bat gehiago dago, eta berrikuntzen artean aipagarrienetakoa Legazpikoa da, urte batzuen ondoren berreskuratu egingo dutelak...

Aimar Maiz

Beasainen 160 haur elkartu dira, errelebokako korrika proban

Kirol eta festa giroa sortu da gaur goizean Beasaingo Igartza auzunean. Bealak korrikalari taldeak antolatuta errelebokako lehen proba gauzatzen ari dira, 10:00etan hasita. Goierri behealdeko 160 bat neska-mutiko bildu dira, lau kideko taldeetan. Beasa...

Aimar Maiz

Albisuk galdu egin du Promozio Txapelketako lau t’erdiko lehen partida

Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak galdu egin zuen, atzo, Promozio Txapelketako (2. Maila) lau t’erdiko aurreneko norgehiagoka, Stephan Lemuno kolonbiarraren aurka (22-12). Balmasedan (Bizkaia) jokatu zuten txapelketako aurreneko neurketa. Ata...

Aimar Maiz

Estanda Ordiziak lidertzari eutsi nahi dio bihar Majorin

Espainiako Zilarrezko maila ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak ligako lau partidetatik laurak irabazi ditu, eta A multzoko liderra da sailkapenean. Bihar lidergoa sendotzeko aukera izango du Majori kiroldegian, Kanariar Uharteetako ...

Ordiziako Hitza

Adostasunera iristeko borondatea agertu dute alderdiek San Jose egoitzaren inguruan

Akordiorik lortu ez badute ere, San Jose egoitzaren inguruan, adostasunera heltzeko borondatea erakutsi dute Ordiziako Udalbatzan ordezkaritza duten hiru alderdi nagusiek. Atzo iluntzeko osoko bilkuraren gai nagusietako bat izan zen. PSE-EEk aurkeztutako mozio baten harira piztu zen eztabaida, eta Belen Maiza zinegotziak, “urte beteren buruan egoerari konponbidea” ematea espero zuela argitu zuen. Iñaki Dubreuilek, PSE-EEren jarrera eta mozioa aurkezteko arrazoiak azaldu zituen aurrena. Testuak dionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak duela hamar urte hartu zuen bere gain zerbitzu sozialetako egoitzen gaineko konpetentzia. Urte horietan ordea, Ordiziako Udalak diru kopuru handiak ordaindu ditu urtero San Jose egoitza mantentzeko. Urteko, bataz beste, 300.000 euro ordaindu ditu udalak, guztira, ia 3.000.000 euro. Aldundiak, urte batzutan, diru horren zati bat itzuli du, baina ez da laurdenera ere iristen. “Kopuru garrantzitsua da eta Foru Aldundiari berriz exijitu behar zaio 10 urtez asumitu ez duen konpetentzia hori bere gain har dezan”. Bilduko Belen Maiza zinegotziak, “egoera oso larria” dela erantzun zion, eta “hamar urte gai honi bueltaka” daramatzatela. Maizak gogorarazi zuen, epe horretan, hiru legealditan EAJk izan duela Aldundiaren gidaritza, eta gai horrek, 2010. urterako konponduta behar zuela. “Hamar urtean egin ez dena ez da orain bapatean egingo, denbora bat behar da”. Bestalde, aldundiko arduradunekin bildu dela azaldu [...]

Arkaitz Apalategi

Emaneurrek Vallecasera asteburu pasa antolatu du

Ordiziako Emaneurre Realaren lagun taldeak asteburu pasa antolatu du azaroaren 5 eta 6rako Madrilgo Vallecas auzora (Espainia). Rayo Vallecanok eta Realak partida jokatuko dute igande horretan, 18:00etan, eta Emaneurrek Ordiziako eta Goierriko realzale guztiak gonbidatu nahi ditu hara joateko. Izena emateko azken eguna azaroaren lehena da, asteartea. Emaneurreko bazkideek 100 euro ordaindu behar dute, eta bazkide ez direnek 120. Prezio horretan autobusa, hamaiketakoa, hostala eta partidarako sarrera sartzen da. Kutxako 2101 0184 7400125 22207 kontu korronte zenbakian sartu behar da dirua. Informazio gehiagorako 635 20 69 16 zenbakira dei daiteke edota emaneurre@live.com helbidera idatzi. Hauxe da astebururako plana. Larunbatean, azaroak 5, abiatuko dira 09:00etan Ordiziako Arboladitik. Bidean hamaiketakoa egingo dute, Emaneurre taldeak jarritakoa. Igandean, azaroak 6, poteoa egin dute Vallecas auzoan, eta ondoren, 18:00etan, partida ikusiko dute. Norgehiagoka bukatu eta berehala Ordiziarako bidea hartuko dute.    

Ordiziako Hitza

Euskadi mailako saskibaloi txapelketa egingo da asteburuan

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako selekzioak arituko dira kedete mailan, neskak eta mutilak, Zumarragako Ispilla kiroldegian.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa