Osasunean zahartzen ikas daiteke

Adinean aurrera egin ahala, osasunean atzera egiteko berezko joera du gizakiak. Azken urteetan ordea, bizi esperantzak gora egin du, eta gero eta gehiago dira osasun egoera onean erretiroa hartzen dutenak. Hainbat pauta jarraituz gero, posible da osasun onean zahartzea. Horretaz hitz egin zuten astelehenean Ordiziako adinekoen zentroan. Hil honetarako antolatu duten ekintzetako bat izan da. Osasunean zahartzeko, hiru alor nagusi hartu behar dira kontuan, Nazaret zentroko Jose Luis Martin hizlariaren arabera: ongizate fisikoa, mentala eta soziala. «Gure eguneroko beharrak beteta baditugu, osasunez ondo bagaude, bikotea eta lagunak baditugu, bizimodua erraza da. Baina horiek guztiak izan gabe ere, zoriontsu izaten saiatu behar dugu». Izan ere, arazoiei aurre egitea, norbere burua zaintzea eta bizitza umorez hartzea dira bizitzan ongizate hori lortzeko sekretu nagusiak. Ongizate fisikoari dagokionean, «oso garrantzitsua da medikuen aholkuak jarraitzea eta aldian aldiko osasun azterketak egitea». Horrez gain, agindutako botikak bakarrik hartu behar direla eta higienea ere ondo zaindu behar dela azaldu zuen Martinek. Loak ere garrantzia handia du, eta adinarekin, zailtasunak izaten dituzte askok. «Adinarekin lo egiteko gaitasuna galdu egiten da. Bizimoduak ere zerikusi handia du horretan. Bizi osoan goizeko seietan jeiki bagara, gorputza horretara ohitzen da». Horregatik, ohitura batzuk mantendu behar direla azaldu zuen. «Bestela badaude erremedioak; medikuarengana [...]

Arkaitz Apalategi

Altzagako Artea elkartean berrikuntza lanak egingo ditu udalak, azarotik aurrera

Altzagako bizilagunentzako elkarguneetako bat den Artea elkartean berrikuntza sakonak burutuko ditu udalak. Azaroan hasiko dira lanekin, hiru-bat aste barru, Imanol Muxika alkateak jakinarazi duenez. Bizpahiru hilabete beharko dute bukatzeko; urtarrilaren azken aldera atzera erabilgarri egongo litzateke. Soziedadean berritzeko falta den zatiari helduko diote orain, duela urte eta erdiko obretan ukitu ez zuten eremuari, hain zuzen. Jangela berrituko dute, batetik. Hormak, sabaia eta zorua konponduko dituzte. Berogailua ere jarriko dute. Bestetik, komunak gaur egungo araudiaren eskakizunetara birmoldatuko dituzte, elbarrientzat eta irismen arazoak dituztenentzat erosoago jarrita. Altzagako udaletxearen alboan dago Artea elkartea, Torre-Mendia etxearen aldamenean. Udalaren jabetzakoa da egoitza, eta, horrenbestez, herriko etxeak hartuko du bere gain lanen kostua. Denera 85.000 euro inguruko inbertsioa eskatuko du. Eusko Jaurlaritzaren Erein programako diru laguntza erabiliko du udalak finantzatzeko. Lehenagotik, taberna gunea eta barra berrituta daude. Jangelaren eremuan obrek dirauten bitartean, elkartearen zati hori erabili ahalko dute bazkideek eta bezeroek. Tabernaren lokala, sukaldea eta barra soziedadearen sarreran daude. Urbanizazioa, bukatzear Altzagan egunotan obra publiko bat hasiko badute, beste bat akaberara inguratzen ari da. Etxebizitza berrien eremua urbanizatzeko lanak bukatzear dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landagipuzkoa32 programako diru laguntza jaso du udalak, mila biztanle baino gutxiago duten udalerriei bideratutakoa. Guztira 140.000 euro inguruko aurrekontua izan du urbanizazioa [...]

Aimar Maiz

Merkatari elkarteak 1.000 euro emango ditu Lazkaon, erosketetan gastatzeko

Lazkaoko hainbat merkatari eta zerbitzu establezimendu biltzen dituen Lazkaon elkarteak bezeroak saritzeko ekimena abiarazi du. Elkarteko kide diren dendetan erosketak egin dituztenen artean 1.000 euro zotz egingo ditu. Etzi, osteguna, izendatuko dute ...

Aimar Maiz

Zaldibiako herri lasterketaren lehen txapeldun, Igartzabal zumarragarra

Zaldibian herenegun goizean jokatu zen I. Herri Lasterketan Juanjo Igartzabal zumarragarra izan zen jaun eta jabe. Ibilbidea zazpi kilometrokoa zen, eta hasieratik erritmo bizian ekin zion. Helmugara bakarrik iritsi zen, 22:28 minutuko denborarekin. Bi...

Aimar Maiz

UDAZKEN KULTURALA, EGITARAUA

      URRIAK 13, osteguna. - 21:00: Zine kluba: Rojo Oriental pelikula. Goienizen zikloaren barruan. Usurbe antzokian. URRIAK 14, ostirala. - 18:00: Eskulan tailerra eta jokoak. Loinazko San Martin plazan. - 19:30: Zinea: Bertsolari pelikula. Usurbe antzokian. - 19:30: Haurrentzako entzierroa. Herriak Elkarlanean erakundeak antolatuta. Kale Nagusian. - 22:30: Bertso saioa: Julen Agirre, Iñaki Apalategi, Sebastian Lizaso, Sustrai Colina, Julio Soto, Jon Maia. Gai jartzailea: Irati Arrieta. Usurbe antzokian. URRIAK 15, larunbata: II. BEASAIN ELKARLANEAN JAIALDIA. Urriak 15: - Arrtsaldean zehar,  Artisau azoka eta Dizebi grafitilaria lanean. - 18:30: Txistularien irteera erraldoi eta buruhandiekin. - 20:00: Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeen saioak. - 21:00: Afari solidarioa. Ondoren Kike Biguriren eta Alex Rabanalen bakarrizketa saioa. - 00:00: Kantu Jaia Aitor Furundarenarekin. URRIAK 16, igandea. - 09:00: XX. Aire zabaleko pintura lehiaketa. Arrano elkarteak antolatuta. - 18:30: XX. Aire zabaleko pintura lehiaketako sari banaketa eta erakusketaren irekiera. Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. URRIAK 18, asteartea. - 17:30: “Berdindatsunean hezten” hitzaldia. Sehaska haur eskolak antolatuta. Igartza jauregian. URRIAK 20, osteguna. - 17:30: “Kamishibai” ipuin kontaketa haurrentzat. Liburutegian. URRIAK 21, ostirala. - 18:30: Erraldoi eta buruhandien irteera txistulariek lagunduta. - 22:15: “Baginaren bakarrizketak” antzerkia. Usurbe antzokian. URRIAK 22, larunbata. EZKIAGAKO II. TRIKITIXA EGUNA - [...]

Beasaingo Hitza

Dirurik Gabeko Egunaren balorazio ona egin du Segurako Gazte Asanbladak

Dirurik Gabeko Egunari buruzko balorazio ona egin dute Segurako Gazte Asanbladako kideek. Truke azokari dagokionean, antolatzen duten lehendabiziko aldia izanik, pozik daude jasotako erantzunarekin. Maddi Gerriko Segurako Gazte Asanbladako kidearen hitzetan «berriz antolatzea erabakiz gero, hobetuz joateko aukera handia ikusten dugu». Arratsaldeko tailerrei dagokionean, beste modu batean planteatu beharko dituztela esan dute, batez ere Gazte Asanbladako kideek parte hartu baitzuten. Hasiera batean truke azoka goizeko hamaiketan irekitzeko asmoa bazuten ere, berandutu egin zitzaien apur bat, eta eguerdiko hamabietan ireki zuten. Euria ari zuenez, Txanbolinpe azpian jarri zituzten mahaiak, eta haien gainean jendeak eramandako jostailuak, liburuak, DVDak eta arropa. Gerrikoren hitzetan «uste baino jende gehiagok ekarri zituen etxetik gauzak. Asko gainera, Gazte Asanbladatik kanpoko herritarrak izan ziren». Batez ere 20tik 35 urte bitarteko gazte jendea izan zen gauzak azokara eraman zituena. «Guraso batzuk ere etorri ziren jostailuekin», dio Gerrikok. Jendea gauzak eramatera animatu zen arren, etxera ez ziren traste askorekin itzuli. Gerrikoren arabera, «truke gutxi egon zen, helbururik nagusiena etxetik trasteak ateratzea izan baitzen». Trukatutako gauzen artean arrakastarik gehien izan zuena arropa izan zen. Jostailu bat edo beste ere eraman zituzten haurrek. Jende kopuruari dagokionean berriz, jende gehien poteo garaian ibili zen, bai eguerdian eta baita iluntzean ere. Arratsaldean hainbat tailer [...]

Estitxu Imaz

Gredos mendizerrara irteera antolatu du Arrastakak

Gredos mendizerrara irteera antolatu du Arrastaka Mendi Taldeak. Urriaren 23tik 25era izango da irteera, eta Almanzor, Ameal de Pablo eta Galana mendiak igoko dituzte. Laguna Granderen ondoan dagoen Elolako aterpetxean hartuko dute ostatu datorren ...

Beasaingo Hitza

Bost segurarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute, urriaren 19an

Ismael Moreno epaileak, 2009an Bilboko Aste Nagusian «terrorismoa goraipatzea» egotzi zieten hemeretzi lagun deitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalera. Hemeretzi lagun horietatik bost segurarrak dira. Efe agentziaren arabera hemeretzi kide horietati...

Estitxu Imaz

Caja Rural taldeko Daniel Plazak irabazi du Zaldibiako Saria proba

Caja Rural taldeko Daniel Plazak irabazi du I. Zaldibiako Saria lasterketa eta Euskaldun Toneoko azken proba. Bigarren Airan Fernandez taldekidea sailkatu da, eta hirugarren Cespa-Euskadi taldeko Unai Elorriaga. Lehen goierritarra Bidelan-Kirolgi talde...

Goierri Ekialdeko Hitza

Herritar ugarik parte hartu dute San Migel eguneko ekitaldietan

San Migel egunaren harira antolatutako ekitaldietan herritar ugarik parte hartu dute, eta beraz, festa giroa izan da nagusi asteburuan Ormaiztegin. Larunbat goizean, XVII. Mendi Bizikletan martxan 60 lagunek parte hartu zuten. Adin guztietako zaleak bildu ziren, gainera, Maixune etxearen ondoan, proba egin asmoz. Helduek 23 kilomeroko ibilbidea osatu behar izan zuten, eta gaztetxoek 20 kilometrokoa. Bukaeran hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten, eta parte hartzaileen artean materiala ere zozkatu zuten antolatzaileek. Toka eta Harrikalari Lehiaketak Eguerdiko hamabietan XX. Toka Lehiaketa egin zuten. 25 lagunek parte hartu zuten, eta Unai Etxarrik irabazi zuen lehiaketa. Garaikurra eta arkumea etxeratu zituen irabazleak. Ondoren, XVI. Harrikalari Txapelketa herrikoia egin zuten Berjaldegi zelaian. 30 lagun ausartu ziren 2.080 gramoko harria botatzera. Urrutien bota zuena Borja Irizar izan zen, eta beraz, berak eskuratu zuen lehen saria: garaikurra eta harriaren pisua txuletatan. Arratsaldean 16:30etik aurrera XXI. San Migel Mus Lehiaketa egin zuten. Enbido eta hordagoka aritu eta gero, Gorka Holgadok eta Asier Etxarrik osatutako bikoteak eskuratu zuen lehen saria. Bigarren Urko Mazorriaga eta Iñaki Iurrita sailkatu ziren, eta hirugarren Julio Galindo eta Joxe Izagirre. Arratsaldean Ormaiztegiko haurrek hainbat jolasetan ibiltzeko aukera  izan zuten, hala nola, koskolak biltzen, zaku lasterketan, aulki jokoan eta puxikak puskatzen. Ederki asko pasatu zuten [...]

Estitxu Imaz

Musika bandaren emanaldia

“Legazpi Musika Banda”ren emanaldia 13:00etan Latxartegi Aretoan.

Legazpiko Hitza

Ikusentzunezko emanaldia

“Indonesia: kultura ezberdinak”. Egilea: Josu Altzelai. 20:00etan kultur etxean.

Legazpiko Hitza

Larunbatean da Arrirango III. Duatloia

Larunbatean egingo dute Arrirango urtegiaren inguruan duatloia. Aurten gainera, Euskal Herriko I. Mendi Zirkuiturako puntuagarria izango daproba. Larunbatean, 16:00etan hasiko da helduen proba, eta bertan parte hartzeko aste honetan eman behar da izena mendiduatloia.com helbidean. Hirugarren urtea da Intxaurpe elkarteak, Trigoi Triatloi Taldeko kideekin batera, proba antolatzen duena. Aurten, baina, hainbat aldaketa egin behar izan dituzte ibilbidean, abiadura handiko trena egiteko lanak direla ere, ohiko zirkuitua ez baitago erabilgarri. Beste behin, auzolanari esker, proba egin ahal izateko bide berriak egin dituzte, izan ere, ibilbideko hainbat gunetan atxurrak eskuan hartuta osatu behar izan dute zirkuitua, hainbat pinuditan barrena. 18 kilometro  Zailtasunak zailtasun, sei kilometroko ibilbidea antolatu dute. Korrika itzuli bat egin beharko dute larunbatean parte hartzaileek, eta mendiko bizikleta gainean bi itzuli. Guztira, beraz, hemezortzi kilometroko proba izango da.  Zirkuitua «gora-beheratsua eta polita» dela aurreratu dute antolatzaileek, «lehorrean ondo egiten dena, baina euria egiten badu zati batzuetan lokatzak zaildu egiten du ibilbidea». Larunbatean Arriranen egongo diren kirolarien artean daude, adibidez,  Trigoi taldeko Jon Erguin eta Luis Mari Irizar herritarrak, Unai Yus, Juan Nieva eta Endika Garcia. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, helmugara iristen diren parte hartzaile guztiek jasoko dituzte Euskal Herriko zirkuiturako baliogarriak diren puntuak.  

Beasaingo Hitza

Markak hautsi ditu martxak

Argazkia: Aitor Casado Aizkorrin Barrena mendi martxaren laugarren urteak marka guztiak hautsi ditu. 1.030 parte hartzaile izan ditu, inoiz baino gehiago. Orain arteko urte jendetsuenean 600ndik gora lagunek hartu zuten parte. Aurtengo 1.03 ibiltari...

Legazpiko Hitza

Nerea Elustondo final laurdenetara

Elustondo zingizango.com Nerea Elustondo bertsolaria Eibarren jokatutako Gipuzkoako Txapelketako kanporaketa irabazi eta final laurdenetara pasa da. 516 puntu lortu zituen. Saio bikaina egin zuen eta punta-puntako bertsolarien aurretik gelditu zen. S...

Legazpiko Hitza

Giro onean ari dira ospatzen Sanmigelak Ormaiztegin

Tortila lehiaketa Ormaiztegiarrak San Migeletako ospakizunetan bete-betean aurkitzen dira. Arratsaldean, eguraldiaren hobetzearekin, baserritar jantziak soinean jarri eta kalera irten dira ormaiztegiarrak. Ume jolasak, mus txapelketa eta tortila lehi...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa