Pentsioak eta emakumeen pobretzea mintzagai

Eraldatzen elkarteak hitzaldia egingo du ostiralean Legazpin. Pentsioak eta emakumeen pobretzea izena eman diote saioari eta bertan Appalurreko lehendakariak, Jose Mari Azkaratek hitz egingo du. Hitzaldiari lotuta eztabaidarako tartea ere irekiko dute....

Legazpiko Hitza

Ibarguren eta Besada garaile Euskal Herriko dantza txapelketan, Seguran

«Ezin sinistuta, laino batean». Halaxe zeuden atzo oraindik Jon Ibarguren azpeitiarra eta Idoia Besada pasaitarra, igandean Seguran Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa irabazi zuen bikotea. Maila goreneko lehenbiziko txapela, gutxieneko tartearekin bada ere, bikote gaztearengana joan zen. Puntu bakarraren aldea atera zieten aurreko urteko txapeldun bizkaitarrei, Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas sestaoarrei. Ustekabean lortu dute Ibargurenek eta Besadak Segurako titulu preziatua, euskal dantza txapelketen denboraldiko azkena. «Ez genuen espero, egia esan. Aurten ere sestaoarrak ziren faborito, hernaniarrak ere [Xabier Segura eta Lierni Martiarena, hirugarren sailkatuak] ondo ibiliko zirela bagenekien. Lan asko egin dugu urtean zehar, eta gure helburua saioa ondo irtetea zen; bai geu, bai ikusleak gustura geratzea», zioen atzo Ibargurenek. Fandangoa eta arin-arina egiten ari ziren bitartean, eta lana bukatutakoan, «sentsazio onarekin» geratu zirela aitortu du azpeitiarrak. «Gustura geratu ginen egindakoarekin. Noski, irabazle ginela jakindakoan oraindik gehiago, hunkituta». Hamar bikotek parte hartu dute 35. txapelketan. Lehen lauren multzoa —Lander Campos santurtziarra eta Haizea Hormaetxea leioarra izan dira laugarren— eta beste sei bikoteen arteko aldea puntuazioan nabarmena izan zen. Txapelaren —eta lepoko zapiaren— lehia, ordea, inoizko estuena izan da. Seguran txapeldun irten den bikoteak bi urte darama elkarrekin dantzan. Lehen beste kide batzuekin aritzen ziren lehiaketetan, mutila unibertsitatera [...]

Aimar Maiz

Ataungo San Martin elizan bisita gidatua egingo dute etzi, ataundarrentzat

Atauniker kultura elkarteak eta Ataun San Martingo eliza batzordeak bisita gidatua antolatu dute, etziko, lankidetzan. San Martin elizako ondare historikoa eta arkitektonikoa ezagutu ahalko da. Ataundarrentzat bakarrik zuzendutakoa izango da osteguneko...

Aimar Maiz

Urola Garaiko Mankomunitateak gaur egingo du batzarra Urretxun

Lehendakaria eta lehendakari ordea aukeratzeko Batzar Orokorra izango da gaurkoa.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Txantreako derbia irabazi egin du Estanda Ordiziak

Estandako neskek garaipen garrantzitsua lortu dute etxetik kanpo, Iruñeara egindako bisitan. Txantreako taldeari 1 eta 3 irabazi zioten larunbatean, partida ona egin eta gero. Joana Diez-Guemesek eta Leticia Diazek egin zituzten ordiziarren golak aurr...

Ordiziako Hitza

Bihar, asteartea, literatur tertulia egingo dute segurarrek

Bihar, urriak 11, segurarrek literatur tertulia egingo dute 19:00etatik aurrera, kultur etxean. Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak liburua irakurri behar izan dute saiorako, eta liburua irakurri ondorengo sentsazioak partekatuko dituzte, bertan. Ur Ap...

Estitxu Imaz

Guardia Zibilak bi etxe miatu eta gizonezko bat atxilotu du Ordizian

[Ordiziakoahotsa.net webgunearen bideoa]. Guardia Zibilak bi etxebizitza miatu ditu gaur, Ordizian; bata Kale Nagusian eta bestea Santamaria kalean. Goiz osoan zehar, bi kale horien sarrerak itxita izan dituzte, eta presentzia poliziala handia izan da, lekuko batek azaldu duenez. Antza denez, Nafarroan egindako lapurreta kasu baten pistak eraman ditu Ordiziara. Etxe horietako batean, gizonezko bat atxilotu dute, ustez lapurretekin lotura duelakoan. Errumaniar jatorria du atxilotuak.  

Ordiziako Hitza

680 kilo zabor jaso dituzte Erreka Egunean Legazpin

Haurrak bildutako zaborrari begira Gaur Erreka Eguna ospatu dute Legazpin. Azken urteetan bezala, gaur ere eguraldi goibelak lagundu du goiz osoan zehar, baina hala eta guztiz ere, 80 pertsona batu dira egitasmora, izena emanda zuten 120etatik. Herri...

Legazpiko Hitza

60 lagun abiatu dira Ormaiztegiko XVII. Mendi Bizikleten Ibilaldian

XVII. Mendi bizikleten ibilaldia ospatu da gaur goizean Ormaiztegin. San Migeletako ospakizunen barruan, eguraldi goibelak ez du ekidin 60 lagun inguruk zapatua txirrindu gainean hastea. Adin guztietako zaletuak bildu dira irteeran. Ormaiztegitik h...

Goierriko Hitza

Kilometroetara joateko autobusa antolatu du ikastolak

Datorren igandean, urriak 2, Azpeitian (Gipuzkoa) egingo duten ikastolen aldeko Kilometroak festara joateko autobusa antolatu du Andramendi Ikastolak. Autobusa Beasaingo tren geltokitik irtengo da igandean, 09:30ean, eta Azpeitiatik buelta 19:30ean izango da. Azpeitiara autobusean joan nahi duenak asteazkena baino lehen eman behar du izena ikastolan, 12:00etatik 12:45era eta 17:00etatik 18:00etara bitartean. Izena ematerakoan zazpi euro ordaindu behar da pertsonako.    

Beasaingo Hitza

Eskuz binaka eta palan jokatu dituzte partidak Belokiko pilotariek asteburuan

Gaur eta igandean hainbat partida egingo dituzte Beloki pilota elkarteko kideek; partida bakarra izango da Zumarragan, gaur 21:00etan hasita.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Esperientziaren Eskolan, ikasturte berrirako izena eman daiteke jada

Goierriko 50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago Esperientziaren Eskola. Izen-ematea irailaren amaierara arte egongo da irekita, eta klaseak urritik ekainera luzatuko dira....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Irene Usabiagak 13. egin du Munduko Txapelketan

Irene Usabiaga txirrindulari ordiziarrak 13. postuan bukatu du emakumezkoen gazte mailako Munduko Txapelketako proba. Gaur jokatu dute lasterketa Danimarkan, eta Lucy Garner britainiarrak irabazi du, sprintean. Usabiaga, irabazlearen talde berean sartu...

Ordiziako Hitza

Anfitriones kurtsoko saio berria Legazpin

Datorren asteazkenenan, hilak 28, Lenbur Fundazioan Anfitriones izeneko kurtsoko saio berri bat eskainiko du Basquetourrek. 9.00etan hasiko da ikastaroa eta Urola Garaian alojamendua eskaintzen pertsonei duten edota jatetxeetako eta zerbitzu turistikoe...

Legazpiko Hitza

Pilotari kadeteen partidak jokatuko dituzte gaur Lazkaon

LAPKE elkarteko pilotari kadeteek bi partida jokatuko dituzte Lazkaon, gaur, 18:30etik aurrera. Azkonebieta-Egiburu bikoak hernaniarrei egingo diete aurre; Rezusta-Muruak donostiarrei. Gipuzkoako Txapelketetan baita ere, Lizarralde-Garmendia kadeteek L...

Aimar Maiz

G.puntuaren bideoklipa

Ikusi bideoa zingizango.com• Iragarri genuen Gipuzkoako Txapelketako sintoniari Ixidraneko Iñaki Garitaonaindiak jarri ziola ahotsa. Musika Elkano Browning Cream taldeak egin du eta kanturako, gure mugakideen, Antzuolako bertso eskolako kideen, ...

Legazpiko Hitza

Arantzazuko erromesaldiaren argazkia

Pasa den irailaren 8an Arantzazura erromesaldia egin zuten hainbat legazpiarrek. Udalaren webgunean argazkia jaisteko aukera ematen dute.

Legazpiko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa