Lazkaoko jubilatuenean ari dira San Migel eguneko bazkarirako txartelak banatzen

San Migel egunean, irailaren 29an, ospatuko dute Lazkaoko jubilatuek euren eguna. Lagun arteko bazkarirako Orobione elkartea hasi da txartelak saltzen. Irailaren 23ra arte bulegoan erosi ahalko dituzte, 12 euroan, bazkideek bakarrik. Bestetik, mahaiko ...

Aimar Maiz

Urpekoen taldea hasi da lanean, eta igerilari berriak erakarri nahi ditu

 Ordiziako Urpeko igerilarien taldeak astelehenean ekin zion denboraldi berriari. Klubeko beteranoak izan ziren lehenak ureratzen, eta datorren asteartean, hilaren 13an, gaztetxoen txanda izango da. Majoriko igerilekuan elkartuko dira, 17:00etan. Hala...

Ordiziako Hitza

‘Arriya’ filma ikusteko sei sarrera zozkatuko dituzte

Alberto Gorritibereak zuzendutako Arriya filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian bihar hasi eta astelehenera bitarte. Hori dela eta, filma ikusteko sei sarrera zozkatuko ditu udaleko euskara zerbitzuak telefonoz deitzen dutenen artean (943 80 56 22...

Ordiziako Hitza

Jai giroan ospatuko da igandean Belokiko gurutzearen festa

Erromeria, hildako herritarren aldeko meza eta hamaiketakoa izango dira, aurten ere, antolatu den egitarauren baitan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Umiltasunari emandako saria

«Gazta honek ez dauka ezer berezirik. Maitasun asko, hori bai, eta zortea ere bai, horrelako lehiaketa bat irabazteko horixe behar baita». Latxa ardiaren esnearekin egindako Ordiziako 38. Gazta Lehiaketaren irabazlearen hitzak dira, Rikardo Remiro nafarrarenak. Eulateko artzainak bigarrengoz irabazi du txapelketa entzutetsua, baina oraingo honetan garaikurra komunikabide eta ikusle guztien aurrean jaso ahal izan du, orain hiru urte, 2008. urtean, ezin izan baitzuen hori egin antolatzaileek egindako akats baten ondoren. Umiltasunez hitz egin zuen Remirok hedabideen aurrean, umilegi beharbada, eta erabat hunkitu zen txapela zeini eskaini nahi zion galdetzean: «Bereziki, eta gogo-gogoan dudala esanez, nire amari. Horrelako sari bat irabaztean gauza asko etortzen zaizkizu burura, eta aurten behintzat, momentu berezi honekin gozatu ahal izan dut». Gazta irabazlea «zaporez oso erregularra eta orekatua» dela esan zuen, eta begiak «behar den bezalakoak» zituela. Gazta ketua aurkeztu zuen, apirilaren 27an egina. Haren gurasoen marka berdindu du dagoeneko, haiek ere bitan irabazi baitute Ordiziako lehiaketa. Remiroren umiltasuna Goierri inguruan dituen lagunek harrotu zuten, oihuka hasi baitziren irabazlearen izena aditu orduko. Goierriko jatorria duten Jose Mari Jauregik eta Eli Gorrotxategik jaso zuten bigarren saria. Aspaldiko urteetan Ilarduian (Araba) bizi dira, eta Lezea markapean saltzen dute gazta. Ketu gabeko gazta aurkeztu zuten, martxoaren 30ean egindakoa. Eta [...]

Iñaki Gurrutxaga

Baserritarren etxeko altxorrak kaletarren erakusgai

Frontoiko buila-hotsik gabe  eta  horrenbeste famarik lortu  gabe baina Joxe Migel Barandiaran  eta Garagartza plazetan ere izaten dira lehiaketak Euskal Jaietako aparteko feriaren barruan. Joxe Miguel Barandiaran plazan fruta, barazki eta perretxiko lehiaketak egiten dira. Garagartza plazan eta inguruan berriz, ganadu eta oilo lehiaketak. Goizean goizetik fruitu eta barazki ezeberdinez txukun osatutako hainbat postu ikusi zitezkeen Joxe Migel Barandian plazan. Baserritarrek ahalegin  berezia egiten dute horrelakoetan beraien fruitu eta barazkiak saskietan txukun-txukun jartzeko. Barazki lehiaketa irabazi zuen Martuteneko Jose Manuel Zabalegik, jendeak eta epaileek postuen «ikusgarritasuna» baloratzen dutela nabarmendu zuen. Postu gehienetan jende asko ikusten zen baratze eta zuhaitzetako altxorrei begira, hala ere, saltzaileak «erosle gutxi» zebilela eta kexu ziren. Erosleen artean Pedo Subijana eta Juan Mari Arzak sukaldari ezagunak ibili ziren, beraien jatetxeetarako barazki sorta bana erosi zuten. Behiak epaitzeko itzulia Garagartza Plazan ere jendetza bildu zen Pirenaika arrazako behiak ikusteko. Ume  asko aho  zabalik geratu zen horren animalia handiak gertutik ikusita. Behi bakoitzak bere tokia zuen plazan. Lehiaketan epaileek kategoria bakoitzeko saridunak erabakitzeko, ordea, plazaren erdian espreski prestatutako gunean behiek hainbat itzuli eman behar izan zituzten, epaileen begiratu zorrotzaren aurrean. Epaileek txapelketa horretako irabazleak aukeratzeko orduan, ganaduaren  «osotasuna» baloratzen dute. Baserritarren eguneroko izerdiaren  fruituek kaletarren harridura eragin zuten [...]

Ordiziako Hitza

Arte Ederretako ikasleen margoen erakusketa zabalduko da gaur

Ikasturtean zehar eta uztaileko ikastaro berezietan egindako lanak aurkeztuko dituzte Arte Ederretako ikasleek, gaur hasita Zelai Ariztin.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Portraits I’ eta ‘20 urte hegaletan’ erakusketak ikusgai daude egunotan Goierri Garaian

Egunotan Urretxun eta Legazpin erakusketa banaz gozatzeko aukera dago. Urretxun Oscar Pereiraren Portraits I izeneko argazki bilduma jarri dute Juan de Lizarazun. Legazpiko kultur etxean, berriz, 20 urte hegaletan erakusketa dago ikusgai. Oscar Pereira Goierri Garaiko hainbat artista ere biltzen dituen Txo Kolektiboko kidea da. Portraits I izena eman dio erakusketari eta bertan pertsonen argazkiak bildu ditu, zuri-beltzean. Mundu osoan zehar atetarakoak dira: New Yorken, Pragan, Burgosen, Lazkaon edota Zumarragan, eta irudi askotan rock musika estiloa presente dago. Gorka Salmeron argazkilari legazpiarrak erakusketako katalogoaren hitzaurrean aurkezten duenez, bilduma «azken lau urteetan egindako aurrez aurreko erretratuek» osatzen dute. «Hemen ere rokanrola antzematen da, baina gaur arte bere argazkietan ezezagunak ziren gaiak ere aurkezten dizkigu» dio. Irudiak ere definitzen ditu Salmeronek: «irudi hauek hitz egiten digute, beraien atzean dagoen argazkilariaren ispilua dira: izaera dute». Erakusketa Juan de Lizarazu aretoan ikus daiteke, irailaren 11ra arte, 17:30etik 20:30era. Legazpiko erakusketa, berriz, Benito Cantero eta Joxe Agustin Gurrutxaga bergararrek prestatu dute. 20 urte hegaletan izena eman diote eta mendiari lotutako irudiak bildu dituzte bertan. Astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 17:30etik 20:30era Legazpiko kultur etxean. Hilaren 16ra arte egongo da irekita. Beste alde batetik, Urretxuko Buhame tabernan ere erakusketa bat jarri zuten ikusgai larunbatean. Lourdes Larrañaga zumarragarraren [...]

Legazpiko Hitza

Diru-laguntzei buruzko hitzaldia egingo dute bihar, Goierri beheko merkatariei zuzenduta

Goierriko beheko Merkataritza Dinamizazio Bulegoak antolatuta, merkatariei zuzenduta diru laguntzei buruzko hitzaldia egingo dute bihar Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Hitzaldia irekia izango da, gaian interesa duten merkatari guztiei zuzenduta, e...

Beasaingo Hitza

Altamirako festak Ordizian

Ordiziako Altamira auzoan festak ospatzen ari dira. Gaur arratsaldean umeen jolasak eta magoaren emanaldia egin dituzte. Baita mus txapelketa ere. 18:00etan herri kirol aioa egingo dute eta 21:00etan, aldiz, afaria. 23:00etan, azkenik, Drindots taldear...

Goierriko Hitza

Zumarragako lasterketa herrikoiak 200 bat korrikalari bilduko ditu

Antolatzaileek esan dutenez lasterketan parte hartuko dute Walid Ouaalit, Husaain Kaanache eta Marisol Ramosek; gainontzean gaztetxoen mailan ere egingo da lasterketa igandean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Koadrillen eguna dela eta, bilera egingo dute 13an

Ordiziako Santa Ana jaietan egiten duten koadrillen eguna antolatzeko, bilera baterako deia egin diete herriko lagun talde guztiei. Asteazkenean bilduko dira, 19:00etan, Barrena Kultur Etxean. Bilera horretarako, koadrilla bakoitzeko partaide kopuruare...

Ordiziako Hitza

Esklerosiari aurre egiteko ”Busti Zaitez” kanpaina badator Urretxura

Bihar eta igandean gaixotasuna ezagutzera emateko eta laguntza eskatzeko ekintzak egingo dituzte; larunbatean informazio mahaiak jarriko dira eta igandean uretara salto egingo...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Sanjoanen eta santaisabelen ondotik, gaur hasiko dira Geltokietako jaiak

Bertso afaria, herri kirolak eta asto karrera izango dira, besteak beste, jaietako egitarauaren baitan; Joselu anaiak, Trikizio eta herriko talde bat...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa