Beste bi jokalari fitxatu ditu Ampo Ordiziak

 Ampo Ordiziak denboraldi honetarako aurreikusitako azken bi fitxaketak egin ditu aste honetan. Madrilgo CRC taldetik Joan Tudela Perret jokalari valentziarra ekarri du, Matias Tudela Ampo Ordiziako jokalariaren anaia. Iruñeko La Unica taldetik, berr...

Ordiziako Hitza

Jakintza ikastolak datorren astean egingo ditu ikasturte aurkezpenak

Ordiziako Jakintza Ikastolak datorren astean egingo ditu 2011-2012 ikasturteari dagozkion aurkezpen bilerak. Datorren astelehenean, hilak 5, DBHko aurkezpena egingo dute 11:00etan San Inazioko eraikinean. Irailaren 8an, Haur Hezkuntzakoek Villa Eugenia...

Ordiziako Hitza

Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasako dela eta ekimena antolatu du ESAITek

Gasteiz eta Bilbo batuko dituen bizikleta martxa antolatu du larunbaterako; Urretxu-Zumarragatik eguerdi aldean pasatuko da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Euskal Herriko dantza txapelketan izena emateko epea zabalik dago

Urriaren 8 eta 9an egingo da Segurako Baratze pilotalekuan Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 35. edizioa.Txapelketan horretan parte hartzeko izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek izena Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean eman behar dute, (943 289 848) dsueltoa@gmail.com helbidera idatzita. Izena emateko garaian parte hartzaileen izen abizenak, telefonoa, helbidea, ordezkatzen duten herria, Seguran aurrez zenbat aldiz parte hartu duten eta txapelketan jantziko dituzten arropen berri adierazi behar dute. Izena emateko epea irailaren 16an arratsaldeko ordubietan amaituko da. Dantza suelto txapelketan parte hartzeko, bikoteko kide batek gutxienez 16 urte izan beharko ditu eta besteak txapelketaren egunerako 14 urte beteta. Bikote bakoitzak Euskal Herriko herri bat ordezkatuko du, herri bat bikote batek baino gehiagok ordezkatzeko aukera ere izango da. Txapelketan fandangoa txistuz joko da eta arin-arina trikitiaz, bikoteek txapelketan zein ordenatan dantza egingo duten aurrez egindako zozketan erabakiko da. Txapelketan parte hartzeko izena 11 bikotek baino gehigok eman ezkero kanporaketa saioa egingo da urriaren 8an. Txapelketan bikoteek jantzita eramango dituzten jantziak ere baloratuko ditu epaimahai berezi batek. Txapelketan jantzi tradizionalak jantzita dantza egitea ezinbestekoa izango da. Dantza txapelketaren epaia emateko ardura bost dantza adituk izango dute. Epaitze lanak eta erabakiak Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko federazioan ezarrita dauden solteko [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza

Zopilotes Txirriaos: Iruñetik Goierrira, Mexikotik pasatuz

Udako musika sentsazioetako bat Zopilotes Txirriaos talde iruindarra izan da Goierrin. Mexikar korridoak eta rantxerak dituzte kantagai, nafar ukituz. Parranda giroa kutsatzen dute oholtzatik. Taldean Eneko Dorronsoro (San Gregorio, Ataun, 1980) dabil, trikiarekin. Kojon Prieto y los Huajalotesen eta Impekablesen ondorengoek jarraitzen dute. Bihar, larunbata, uda honetan hirugarren aldiz Goierrin joko dute, Ataun San Gregorion.   ELKARRIZKETA OSOA Eneko Dorronsoro: “Zopilotesen lehen helburua ondo pasatzea da; hori aldatzen den momentuan bukatuko da taldearen ibilbidea” Uda zer moduz joan zaizue? Oso ondo doa, gibelak ez du berdina esango baina… Oraindik uda luzatzen ari zaigu, beraz, bukatutakoan erantzun behar. Goierrin aukera izan da Zopilotes Txirriaos zuzenean entzuteko. Nolako kontzertuak izan dira? Bai. Aurten, Gabirian eta Ataun Aian izan gara, iaz Zumarragan eta Ataun San Martinen. Kontzertuetan denetik egon da. Esan behar dut, Nafarraldean ohituta, giro hotzagoa egiten zaigula inguru hauetan, jendea begira gelditzen baita. Baina badaude salbuespenak. Bihar San Gregorion joko duzue, festetan. Bertakoa izanda, berezia? Bai. Nik uste larunbatekoarekin [bihar] Ataungo emanaldien kupoa bete dugula denboraldi baterako. Ez da ona toki berean horrenbeste jotzea, baina beste bi auzoetan izan eta nirean jo gabe geldituta, arriskuan ikusten nuen neure burua [barrez]. ‘Nafar-mex’ bezala definitzen duzue zuen estiloa. Nolakoa da? Nafar-mex definizioa bakoitzak [...]

Aimar Maiz

Epaitegi Konstituzionalak ez du tramitera onartu zeraindarren helegitea

Auztitegi Konstituzionalak ez du tramitera onartu Zeraingo Herri Kandidaturak jarritako helegitea, eta legez, PPri dagokio akats informatiko baten ondorioz egokitutako zinegotzia. Hala ere, ZHK-ko kideek jakinarazi dute PPrekin kontatuan daudela eta bi...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Zumarragar trikitien erromeria

Zumarragako Santa Isabel jaietako azken txanpan, trikitixa doinua jarriko dute Olartek eta Urdangarinek, eta Elorza anaiek, ''Faborez 5.0'' diskoa aurkezteko egingo...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Autodeterminazioaren alde elkartzeko deia egin du biharko Nazioen Munduak

Autodeterminazio eskubidearen aldeko Nazioen Mundua gizarte mugimenduak bihar Larraitzen burutuko duen ekitaldia «herritarren txanda» izateko prestatu du. Bi mila pertsona —norbanako edo herritar kalitatean— bildu nahi dituzte Txindokiren magalean, Autodeterminazioa: gero eta argiago lelopean, eskubide horren aldarria osatzeko. Biharko «erronka» ondo irteten bada Euskal Herrian eta atzerrian zabaltzeko proiekzioa eman nahi dio Nazioen Munduak ekimenari. Edonor joan daiteke, eta egitekoa xumea dute parte hartuko duten herritarrek: zelaian giza-irudi edo mosaiko bat osatu, antolakuntzak emango dizkien kartulinak erabilita. 10:30ean hasiko dira, eta Larraizko behealdeko aparkalekura joan behar da. Goierrin lehenbiziko aldia da halako muntaiarik egingo dena. Euskal Herrian eta kanpoan mezua zabaltzeaz gain, «goierritarrok ere harro egon gaitezkeen ekintza» izan daitekeela aurreratu du Nazioen Munduko Anjel Oiarbidek, Goierritarra aldizkariak egindako elkarrizketan. Iaz Larraitzen 700 goierritar elkartu ziren Pasalanga ekitaldian, aurrez gizarteko pertsonaiek Igartza jauregian (Beasain) sinatu zuten agiria sustengatzeko. Orduz geroztik, Miramar jauregian Euskal Herriko 50 bat eragilek babestu dute ekimena, eta Ordizian jaialdi erraldoia izan zen urrian. Aurten, Itsasondon gogoratu dute autodeterminazio hitza lehen aldiz agertu zen 1931ko apirilaren 18ko agiria hango udalak ondu eta 80 urtera. Harriduratik ilusiora Nazioen Munduak urteotan egin duen lanketarekin, erabakitzeko eskubidea herrientzat «naturala eta normala» den mezua gizartean hedatzeko eginahala baliotsu jo dute. «Hasieran [...]

Aimar Maiz

Merkealdietan euskaraz aritzeko laguntza emango du udalak

Merkataritza alorrean euskara bultzatzeko asmoz, gaur hasi diren merkealdietan herriko merkatariek euskara erabiltzeko laguntzak emango ditu udalak. Hala, merkealdietako kartelak, oharrak, abisuak eta gainerakoak  euskaraz jartzeko laguntza behar due...

Beasaingo Hitza

Arana kalea itxita egongo da arratsaldetik aurrera

Beasaingo Fil Laburren lehiaketa dela eta, Arana kalea itxita egongo da gaur, 18:00etatik 02:00etara bitartean. Bideluze plazako mugan jarriko dute kalea ixteko pibotea, beraz, Arana kaleko bizilagunek Iturrioz kaletik sartu eta irten beharko dute ordu...

Beasaingo Hitza

Bihar goizean egingo dute Zerainen udala osatzeko kargu hartze ekitaldia

Bihar goizean egingo dute Zerainen udala osatzeko kargu hartze ekitaldia. Goizeko 10:30ean izango da, udaletxean, eta bertan izango dira Zeraingo jarduneko alkatea eta zinegotziak. Alderdi Popularreko zinegotziak zer egingo duen ez dakite zeraindarrek, baina herritarrek aukeratutako lau zinegotziek kargua hartzea erabaki dute. Jose Manuel Oria jarduneko alkateak azaldu dunez, igandea da legez karguak hartu ahal izateko azken eguna: “Bihar kargurik hartuko ez bagenu, ia ez genuke aukera gehiago izango, eta hurrengo pausoa gestora bat sortu behar izatea izango zen”. Popularren berririk ez Aurreko astean Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegitearen ondoren, hainbatetan saiatu dira zeraindarrak PPko Gipuzkoako zuzendaritzako kideekin harremanetan jartzen, baina ez dute lortu. Zeraingo Herri Kandidaturak zabaldutako oharrean adierazten denez, “Borja Semperrek, Gipuzkoako PPko presidenteak, herrian funtzioetan den alkateari edo alkategaiari berarekin biltzeko hitza eman zion arren, oraindik ez du hitza bete”. Maiatzaren 22ko hauteskundeetan boto bakarra jaso zuen PPko hautagaiak, eta akats informatiko baten ondorioz izan bazen ere, popularrei zinegotzia zegokiela esan zuen EAEko Auzitegi Gorenak. Popularrek hasieratik onartu zuten gertatutakoa akatsa izan zela, eta kargurik ez zutela hartuko zioen dokumentua sinatu zuten, ez dagokien zinegotzirik ez dutela nahi esanez. Zeraingo biztanleek ere gertatukoa akatsa dela onartzen dute, baina ez Auzitegi Gorenaren erabakia. Horregatik, eta bihar karguak hartuko badituzte [...]

Goierriko Hitza

80 kilometro orduko abiadan goitik behera

Lasterketa Euskal Herriko txapelketarako puntuagarria izango da, eta hiru mailatan egingo da: pneumatikoen mailan, errodamenduen mailan eta ibilgailu arinen mailan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ekain Mendizabal aske utzi dute Madrilen

Frantziako Fresnes espetxean 2006. urtean geroztik preso egon ondoren, gaur arratsaldean, 15:45 aldera, utzi dute aske Ekain Mendizabal ordiziarra. Frantziako justiziak jarritako zigorra bete eta gero, Paristik Madrilera eraman dute gaur Mendizabal. Ma...

Alex Areizaga

Kontsumo Arduratsuaren Eguna ospatuko dute bihar Legazpin

Uztaila Kulturala egitarauaren barruan bihar Kontsumo Arduratsuaren Eguna ospatuko dute Legazpin. Goizean, 10:00etatik 13:00etara, Euskal Herria plazan: Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko eta dastatzeko aukera egongo da Legazpiko Garaguneak azo...

Legazpiko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa