2012ko lehenengo partida irabazi du Urola Laztik
Urnietako eskubaloi taldearen kontra jokatu du asteburuan, etxean, Urola Laztik. Aurtengo lehenengo partida irabazi du, 31-20. Zumarragako eskubaloi taldea hasieratik nagusitu zen Ispillako kantxan. Iñigo Canteroren esanetan, «partida lasaia jokatzeko aukera izan genuen, aspaldiko partez». Datorren asteburuan ez dute jokatuko inauterietako etena dela eta.