2012/6

Korpus festa herrikoia ospatuko dute Legorretan larunbatean, goizean Herri Krosa lehiatuz

Antzinako usadioa da Legorretan Korpus egunean festa herrikoia ospatzea. Leku gutxitan bezala gorde dute ohitura, eta etzi, larunbata, gozatuko dute. Bi zati izango ditu egunak: goizean 34. Herri Krosa, eta arratsaldean afari-merienda plazan, zahagi ardoarekin. Herri Krosak ere badu berezitasunik Legorretan. Izaera herrikoia iraunarazi, eta partaideei ez diete dirurik kobratzen korrika ateratzeagatik. Hala, bailarako eta Gipuzkoa osoko atleta onentsuenak erakartzen ditu urterik urte, 150 inguru aldiko. Helduen krosa 11:30ean hasiko da. Izena aurrez emateko modua ere bada (www.herrikrossa.com), eta baita larunbatean bertan ere, 09:00etatik 11:00etara, udaletxean. Esan bezala, sosik jarri gabe. Ibilbidea urteroko bera da. Luzean 7,5 kilometro, herriguneko zirkuituari hiru itzuli egitea da lana. Laburra arituentzat, baina kontrakoa irudi dezakeen arren, lautik gutxi duena. Bero egiten badu, gogorra suertatzen da. Saritarako, sailkapeneko lehen hiru gizonak eta hiru emakumeak, Legorretako lehen gizon-emakumeak, eta Bilkoin elkarteko aurreneko bazkidea hartuko dituzte aintzat. Lasterketa Bilkoinek antolatua da, udalarekin batera. Korrikalarien artean ehun-bat opari zotz egingo dituzte, herriko enpresek emanak. Denbora markak, berriak Probak 34. ekitaldia duen arren, azken urteetan bata bestearen atzetik eroriz joan dira errekorrak. Korrikalarien mailaren erakusle. Gizonezkoetan Hossain Kaanache oriotarrak dauka marka, iaz ipinia: 23:29 minutu. Emakumeetan 2010ean jarri zuen Ainhoa Sanz urretxuarrak, 27:26an. Sariez eta opariez gain, Bilkoin eta [...]

Aimar Maiz

Olaberriak soilik egin du aurrera Herriartekoan, eta finalaurrean da, Debarekin

Iazko ibilaroa behintzat berdinduko du Olaberriak Gipuzkoako Herriarteko pala txapelketan. Final-laurdenetan 3 eta 1 utzi du bazterrean Errenteria. Larunbatean, Fanderian, aldeari eutsi zioten olaberritarrek, etxean biak irabazi ostean. Lehen neurketa ...

Aimar Maiz

Itsasondo eta Legorreta arteko bidea ekain osoan ere itxita egongo da

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuenez, Itsasondo eta Legorreta arteko errepide zaharra (Gi-2131) ekainaren bukaerara arte itxita jarraituko du. Apirilaren bukaeran luizia etorri zen 2. kilometro puntuan. «Hasieran lan batzuk aurreikusi zire...

Aimar Maiz

EHM Hardrock probarako kalifikagarria izango da

Ehunmiliak probarako bost aste eskas falta direla, antolatzaileek ezusteko atsegina jaso dute. Izan ere, Frantzian egiten den Mon Blanc Ultratrail probarako ez ezik, aurten AEBtan egiten den Hardrock Endurance probrako kalifikagarria izango da Ehun...

Beasaingo Hitza

Udalak herritarren iritzia jakiteko inkesta banatu du

Beasaingo Udalak legealdiko plana osatzeko martxan jarri duen parte hartze prozesuaren barruan, inkesta bat banatu du etxez etxe, herritarren iritzia ezagutzeko. Besteak beste, herriak egun dituen baliabideen eta martxan jarri daitezkeen inguruan galde...

Beasaingo Hitza

Urretxu berri bat eraiki nahi dute herritarren iritzia aintzat hartuta

Parte hartze prozesu integralaren lehenengo fasea amaituta, bigarrenari helduko diote berehala

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Agerian ez dauden oztopoak antzeman dituzte La Salleko ikasleek

 Zumarragako La Salle Legazpi ikastetxeko DBHko ikasle talde batek elbarriek dituzten trabak aintzat hartuta Urretxuko eta Zumarragako mapa egin du

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Oianguren institutuko irakasleek elkarretaratzea egin dute murrizketen aurka

Ordiziako Oianguren institutuko irakasleek elkarretaratzea egin zuten atzo goizean ikastetxeko atarian. “Zerbitzu publikoetan ezartzen ari diren eta etor litezkeen murrizketen aurrean” euren desadostasuna adierazteko aurrerantzean ostegunero elkartuko dira irakasleak ikastetxe sarreran, 12:25ean. Hezkuntzan murrizketarik ez zioen pankartaren atzean 35-40 pertsona inguru elkartu zirela jakinarazi dute ikastetxetik. Hernanin, Errenterian eta beste zenbait institututan sortu diren plataformekin ere bat egin dute, eta horren emaitza izan da elkarretaratzea. Ikasturtea amaitu arte jarraituko dute ekimenarekin, eta “egoera aldatzen ez bada” datorren ikasturtean ere berdin jarraitzea aztertzen ari dira. Irakasleen ordezkari batek jakinarazi duenez, “elkarretaratzea ez bada beste zerbait pentsatu beharko da”.

Ordiziako Hitza

Herriartekoan itzulikoa gaur, bihar eta etzi dute goierritar pilotariek

Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan, Zaldibiak gaur jokatuko du Restin (21:30), Andoainen aurka. Bihar, Errenteria-Olaberria (17:30, Fanderian) eta Bidegoian-Urretxu (18:30, Ernio) ariko dira, eta igandean Donostia-Lazkao (11:15, Altzan),

Aimar Maiz

Baserri Astea dela eta trafikoan aldaketak izango dira bihar

Barrenkalen, gaztetxearen eta pilotalekuaren arteko aparkalekua itxita egongo da kotxeentzat, goizeko 9:00etatik aurrera.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Peña Ruebara igoera eta eskalada praktikak egingo dituzte datorren asteburuan

Arrastaka Mendi Taldeak, asteburu pasako beste irteera bat antolatu du datorren astebururako (hilak 9 eta 10). Huesca aldera (Aragoi, Espainia) joango dira. Aurreneko egunean, Peña Rueba mendia igoko dute, eta bigarrenean, eskalada praktikak egingo dituzte. Larunbatean, Varela Portillotik abiatuta, Peña Rueba (1.176 metro) gaina igoko dute. Tontorretik, Riglosko mailoen ikuspegi ederraz gozatuko dute. Bidean, ordea, mendian ibiltzeko modu ezberdinak probatuko dituzte, hala nola bidezidorrak, ferratak, ertzak… eta eskaladarako prestatutako tokietan dauden eskailerak, kateak eta heldulekuak, besteak beste. Peña Ruebara mendebaldetik igo eta hegoaldetik jaitsiko dira, ibilbide zirkularra osatuz. Igandean berriz, La Moran eskalada praktikak egingo dituzte. Bi ekintza horietan parte hartzeko, bai buruz eta bai fisikoki sendo egon behar dela azaldu dute Arrastakakoek. Parte hartu nahi dutenek, Arrastakak Iturriotz kalean duen lokalean egingo den bilerara joan behar dute. Bilera asteartean, ekainak 5, izango da, 19:30ean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastaka elkartearen webgunea bisitatu dezake, edo 646 855 620 telefono zenbakira deitu. Irteeran parte hartzeko, derrigorrezkoa da federatu txartela izatea.

Beasaingo Hitza

Kuadrilla arteko atletismo txapelketa bihar izango da

Bihar jokatuko da Kuadrilla arteko II. atletismo txapelketa Altamira estadioan, 17:30ean hasita. Lau kidez osatutako hamabost-hamasei taldek parte hartuko dute –gaur da izena emateko azken eguna–. Bost proba egin beharko dituzte: 100 metro, 1.000 m...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa