Produktu ekologikoen azoka egingo dute bihar Urretxun
Urretxuko Udaleko baserritarren batzordeak eta Biolur nekazaritza ekologikoaren elkarteak antolatuta, produktu ekologikoen azoka egingo dute laugarren urtez bihar goizean, Urretxun. Goierriko, Euskal Herriko eta Errioxako ekoizleek jarriko dituzte postuak Lizeoko jolastokian. Aitor Otegi zinegotziak esan duenez, Urretxuko Udalak duen helburuetako bat, bertako produktuen kontsumoa bultzatzea da, «eta ekologikoa bada, are eta hobeto», gehitu du. Azoka honen bitartez, gainera, herritarrek produktu ekologikoak ezagutzeko aukera izango dute eta ekoizleek euren produktuak ezagutzera eman eta saltzeko erakusleiho bat izango dute. Laugarrenez egingo duten azoka honetan, hainbat ekoizlek hartuko dute parte euren produktuekin. Horietatik lau goierritarrak izango dira. Otegik dionez, hemengo ekoizleak gonbidatzen saiatzen dira, baina inguruko ekoizle askok «oraindik ez dute produkzio ekologikoa lantzen». Horregatik, parte hartuko duten asko kanpokoak izango dira, Euskal Herrikoak eta baita Errioxatik etorritakoak ere. Aurten ere Lizeoko jolastokian Salgai jarriko dituzten produktuen artean, denetarik bat egongo da: barazkiak, loreak, arrautzak, ogia, gozoak, eztia, gazta, sagardoa, tinteak eta arropa ekologikoak, tomate eta piper lehorrak, hestebeteak eta abar. Produktu guztiak modu ekologikoan erein eta hazitakoak. Lizeoko jolastokian atonduko dute berriz azoka, ekoizleek beraiek hala eskatuta. Aipatutako postuez gain, aparteko ekintzak ere antolatu dituzte. Hala, opiltxoak egiteko tailerra izango da nahi duen guztiarentzat, eta haurrek Margotu ezazu zure barazkia tailerrean parte [...]
Aitor Otegi zinegotziak esan duenez, Urretxuko Udalak duen helburuetako bat, bertako produktuen kontsumoa bultzatzea da, «eta ekologikoa bada, are eta hobeto», gehitu du. Azoka honen bitartez, gainera, herritarrek produktu ekologikoak ezagutzeko aukera izango dute eta ekoizleek euren produktuak ezagutzera eman eta saltzeko erakusleiho bat izango dute.
Laugarrenez egingo duten azoka honetan, hainbat ekoizlek hartuko dute parte euren produktuekin. Horietatik lau goierritarrak izango dira. Otegik dionez, hemengo ekoizleak gonbidatzen saiatzen dira, baina inguruko ekoizle askok «oraindik ez dute produkzio ekologikoa lantzen». Horregatik, parte hartuko duten asko kanpokoak izango dira, Euskal Herrikoak eta baita Errioxatik etorritakoak ere.
Aurten ere Lizeoko jolastokian
Salgai jarriko dituzten produktuen artean, denetarik bat egongo da: barazkiak, loreak, arrautzak, ogia, gozoak, eztia, gazta, sagardoa, tinteak eta arropa ekologikoak, tomate eta piper lehorrak, hestebeteak eta abar. Produktu guztiak modu ekologikoan erein eta hazitakoak.
Lizeoko jolastokian atonduko dute berriz azoka, ekoizleek beraiek hala eskatuta. Aipatutako postuez gain, aparteko ekintzak ere antolatu dituzte. Hala, opiltxoak egiteko tailerra izango da nahi duen guztiarentzat, eta haurrek Margotu ezazu zure barazkia tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, azokan erosketak egiten dituzten guztien artean txartelak banatuko dituzte, eta produktu ekologikoen saski bat zozkatuko dute.
Zenbakia
18 Postu. Azokan egongo den postu kopurua. Bost ekoizle goierritarrenak izango dira: Legorretakoak, Ezkio-Itsasokoak eta Urretxukoak izango dira.
Asier Aldama: «Produktu ekologikoak hobeak dira osasunerako»
Asier Aldamak (Zumarraga, 1976) orain bost urte ireki zuen Txilarra produktu ekologikoen denda. Gisa honetako produktuak saltzen dituen Urretxuko eta Zumarragako denda bakarra da, momentuz.
Bihar, Urretxun egingo den IV. Azoka Ekologikoan parte hartuko du, Goierriko, Euskal Herriko eta kanpoko beste hainbat ekoizlerekin batera.
Noiz hartu zenuen produktu ekologikoekiko kontzientzia?
Orain urte batzuk, Galesen eta Ingalaterran egon nintzen bizitzen denbora batez. Orduan ezagutu nituen produktu hauek, eta orduan hasi nintzen horiei buruz gehiago jakiten. Poliki-poliki sartu nituen nire dietan, eta ordutik nuen buruan mota honetako denda bat irekitzeko ideia.
Ordutik bost urte igaro dira.
Bai. Hasieran beste bi bazkidek eta nik ireki genuen denda, Urretxuko beste lokal batean. Ondoren, nik bakarrik jarraitu dut negozioarekin, Belaustegi plazan ireki nuen dendan.
Eta, zer da saltzen duzuna?
Oinarrian, eta batez ere, jatekoa saltzen dut: barazkiak, fruta, kontserbak, esnea, marmelada eta ogia, besteak beste. Gehienak produktu ekologikoak dira, baina ekologikoak ez diren baserriko zenbait produktu ere saltzen ditut.
Zeintzuk dira produktu ekologikoen ezaugarriak?
Produktua landatu eta jaso bitartean, ez da inolako kontserbagarririk edo pestizidarik erabiltzen. Garaian garaiko produktuak landatzen dira, naturaren berezko prozesua errespetatuz. Produktu bakoitzari behar duen denbora ematen zaio hezte prozesua amaitzeko, eta gainera, hobeak dira gizakien osasunerako, lurrarentzako berarentzako eta ingurumenerako.
Saltzen dituzun produktuak, bertakoak dira?
Gehienak bai. Inguruko baserrietako produktuak saltzen saiatzen naiz, adibidez, Gaintzako eta Legorretako baserrietako barazkiak, edo Ezkio Itsasoko Hariztizabal baserriko ogia. Baina, halabeharrez, badaude kanpotik ekartzera behartuta nagoen produktuak, hemen produkzioa ez baita, sarri, nahikoa.
Jendeak kontsumitzen al ditu produktu ekologikoak?
Gero eta gehiago, baina askok garestiak direla eta, ez dituzte erosten. Nik uste, kontsumoa handituko balitz produktu ekologikoen prezioak produktu arrunten prezioekin parekatuko liratekeela.














