Goierriko meatze paisaia ezagutzeko ibilaldia egingo dute
Goierriko meatze paisaia eta XIX. mendeko garraiobideak ezagutzeko aukera eskainiko du Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak Etzi. Meatze paisaiaren nondik norakoak ibilaldi gidatu batekin azalduko dituzte etzi. Mutiloatik Ormaiztegira joango dira Bide Berdetik. Mutiloako plazan jarri dute hitzordua, 10:00etan, eta ibilaldiak hiru ordu eta erdi iraungo du. Joateko interesa dutenek lau euro ordaindu beharko dituzte. Itzulerako garraioa prezio horren barruan sartuko da. Taldea osateko gutxienez zortzi pertsonak eman beharko dute izena eta gehienez ere hogei pertsonako taldea osatuko dute. Bihar da izena emateko azken eguna. Bestalde, etzi arratsaldean 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako XIX. mendeko garraiobideak tailerra antolatu dute. 17:00etan hasiko dute eta bertan Euskal Herriaren historian murgilduko dira, diligentziatik baporezko itsasuntzira bidaiatuz. Izena aurrez eman behar da.
Meatze paisaiaren nondik norakoak ibilaldi gidatu batekin azalduko dituzte etzi. Mutiloatik Ormaiztegira joango dira Bide Berdetik. Mutiloako plazan jarri dute hitzordua, 10:00etan, eta ibilaldiak hiru ordu eta erdi iraungo du. Joateko interesa dutenek lau euro ordaindu beharko dituzte. Itzulerako garraioa prezio horren barruan sartuko da. Taldea osateko gutxienez zortzi pertsonak eman beharko dute izena eta gehienez ere hogei pertsonako taldea osatuko dute. Bihar da izena emateko azken eguna.
Bestalde, etzi arratsaldean 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako XIX. mendeko garraiobideak tailerra antolatu dute. 17:00etan hasiko dute eta bertan Euskal Herriaren historian murgilduko dira, diligentziatik baporezko itsasuntzira bidaiatuz. Izena aurrez eman behar da.














