Herrira taldea aurkeztuko dute larunbatean Zegaman
Zegamako Herrira taldea etzi, urriak 27, aurkeztuko dute. Arranoaitzera ibilaldia egingo dute lehenik, eta bertan talde argazki bat aterako dute, presoei bidaltzeko. 10:00ak aldera abiatuko dira Zegamatik eta 11:00-11:30ak alderako tontorrean izango d...
Zegamako Herrira taldea etzi, urriak 27, aurkeztuko dute. Arranoaitzera ibilaldia egingo dute lehenik, eta bertan talde argazki bat aterako dute, presoei bidaltzeko. 10:00ak aldera abiatuko dira Zegamatik eta 11:00-11:30ak alderako tontorrean izango direla aurreikusi dute. Jaitsieran, Tartaloetxe elkartean elkartuko dira, eta bertan argazki gehiago aterako dituzte. Taldea zein helbururekin sortuko duten ere azalduko dute jaitsieran. Herritar guztiei egin diete irteeran eta odorengo aurkezpenean parte hartzeko deia.













