Loinatz txirrindulari taldeak 50 urte beteko ditu aurten, begiak EHko Itzulian jarrita
Beasaingo Loinatz Txirrindulari Elkarteak ilusioz beteta ari da datorren denboraldia prestatzeko lanean. Izan ere, aurten 50. urtemuga ospatuko du elkarteak. Hori gutxi ez eta, Euskal Herriko Itzuliko etapa bukaera bat eta biharamuneko erlojupekoa egingo dituzte Beasainen. Urtean zehar ekintza ugari eta «maila altukoak» antolatu nahi dituzte. Baina horrekin batera, «herriko eta bailarako baseko txirrindularitza indartu» nahi dutela azaldu dute, herritarren artean kirol horrekiko zaletasuna indartzearekin batera. Zentzu horretan, Goierriren eta Loinatz txirrindulari elkartearen izena «gure kadete mailako txirrindulari taldeak parte hartzen duen herrietara» eraman nahi dute. Lasterketei dagokionean, elkarteak zazpi proba nagusi antolatuko ditu aurten. Batetik ume eta gaztetxoen mailako XXV. Eskolarteko probak egingo dituzte. Martxoan berriz, kadete mailako Usurbe proba. Maiatzean munduko txapelketaren aurreko Beasain proba egingo dute, jubenil mailan. Uztailean berriz, Beasaingo probarik beteranoena, Loinatz klasikoa egingo dute; 1926. urtetik egiten da –1936-37 urteetan izan ezik– aurten 85 urte bete ditu proba horrek. Baita denboraldi honetan 53. edizioa egingo duen Loinatz proba ere. Horrez gain, kadete mailako taldea eta zikloturisten irteerak egiteko taldea ere osatu dituzte aurten. Euskal Herriko Itzulia Aurten izango duten hitzordurik garrantzitsuena, ordea, Euskal Herriko Itzulia izango da. Elkartearen 50. urtemuga dela eta, Euskal Herriko Itzulia Goierrira ekartzea eskatu zieten antolatzaileei. Federazioak onartu egin zuen eskaera, eta harrezkero 20 laguneko talde bat «lasterketa [...]
Beasaingo Loinatz Txirrindulari Elkarteak ilusioz beteta ari da datorren denboraldia prestatzeko lanean. Izan ere, aurten 50. urtemuga ospatuko du elkarteak. Hori gutxi ez eta, Euskal Herriko Itzuliko etapa bukaera bat eta biharamuneko erlojupekoa egingo dituzte Beasainen.
Urtean zehar ekintza ugari eta «maila altukoak» antolatu nahi dituzte. Baina horrekin batera, «herriko eta bailarako baseko txirrindularitza indartu» nahi dutela azaldu dute, herritarren artean kirol horrekiko zaletasuna indartzearekin batera. Zentzu horretan, Goierriren eta Loinatz txirrindulari elkartearen izena «gure kadete mailako txirrindulari taldeak parte hartzen duen herrietara» eraman nahi dute.
Lasterketei dagokionean, elkarteak zazpi proba nagusi antolatuko ditu aurten. Batetik ume eta gaztetxoen mailako XXV. Eskolarteko probak egingo dituzte. Martxoan berriz, kadete mailako Usurbe proba. Maiatzean munduko txapelketaren aurreko Beasain proba egingo dute, jubenil mailan. Uztailean berriz, Beasaingo probarik beteranoena, Loinatz klasikoa egingo dute; 1926. urtetik egiten da –1936-37 urteetan izan ezik– aurten 85 urte bete ditu proba horrek. Baita denboraldi honetan 53. edizioa egingo duen Loinatz proba ere. Horrez gain, kadete mailako taldea eta zikloturisten irteerak egiteko taldea ere osatu dituzte aurten.
Euskal Herriko Itzulia
Aurten izango duten hitzordurik garrantzitsuena, ordea, Euskal Herriko Itzulia izango da. Elkartearen 50. urtemuga dela eta, Euskal Herriko Itzulia Goierrira ekartzea eskatu zieten antolatzaileei. Federazioak onartu egin zuen eskaera, eta harrezkero 20 laguneko talde bat «lasterketa horien antolakuntzan lanean gogotsu» dabilela azaldu du elkarteak. Bi etapa horiek eta gainontzeko probak antolatzeko ordea, boluntarioak eta dirua behar dituzte. Horregatik, Goierriko enpresa gehienen ateak joko dituzte datozen hilabeteetan. «Badakigu garaiak ez direla aproposenak, baina dirurik gabe ezingo genuke ezer antolatu». Hala, beraien proiektuarekin bat egiteko prest dauden enpresa, hotel, taberna, jatetxe eta dendei aldez aurretik agertu diete beraien esker ona.













